Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskal literaturaren altxorrak Bizkaiko Foru Aldundiaren Liburutegi Digitalean
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Bizkaiko Foru Liburutegiaren literatur ondarearen zati handi bat interneten eskuragarri, horixe da Aldundiaren Liburutegi Digitalak eskaintzen duena. XV eta XVIII. mendeen artean sortutako literaturaren bilduma garrantzitsua topa dezakegu bertan, tartean euskaraz sortutako 27 idazlan. > Bizkaiko Foru Aldundiaren Liburutegiko bibliografia ondare aberatsa munduko edozein bazterretako erabiltzaileengana hurbiltzea da Liburutegi Digitalaren helburu nagusia. Bizkaiko Liburutegi Digitalean kontsultak lau hizkuntzatan egin daitezke: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Erabiltzaileari kontsultak erraztu, arindu eta bilaketak era dinamikoagoan egin ahal izateko pantaila lagungarriak eskaintzen ditu. "Foru Liburutegiko katalogo orokorraren orritik":http://bibliotecaforal.bizkaia.net/screens/mainmenu.html du sarbidea "Liburutegi Digitalak":http://bibliotecaforal.bizkaia.net/screens/bibdigital_baq.html. > > > **Ia 9.000 lan** > > > Liburutegi Digitalean jasotzen dira Bizkaiko Foru Liburutegiaren biblioteka-fondo zabaletik apika-apika digitalizatuz joan diren aleak. Erreserba-ondare horren digitalizazio proiektua 2000. urtean jarri zen abian, eta ordutik hona ia 9.000 ale Liburutegi Digitalean kontsultagai jartzea lortu da. Zehatz esateko, gaur egun XV eta XVIII. mendeen artean inprimatutako 8.923 monografia-lan aurki ditzakegu bertan, 4.221.192 iruditan gauzatuta. > > Digitalizazio prozesua 35 mm-ko mikrofilma oinarrian hartuta gauzatu da, mikrofilm mota horixe erabili baitzen, hain zuzen ere, 10 urteko epean erreserba-fondo osoa gordetzeko, bere kontserbazioa bermatu asmoz. Koadernatutako inprimakiak izaki, mikrofilmazioa liburu irekiaren gainean egina dago. Horrela, digitalizatzerakoan, fotograma bakoitza bi iruditan banatzen da. Irudi guztiak modu berezian landuak izan dira, prozedura digitalaren algoritmoak erabiliz, ertzak kendu eta, oro har, irudiak ahalik eta txukunen aurkeztu ahal izateko. > > > **Euskarazko altxorrak** > > > Bizkaiko Foru Liburutegiaren biblioteka-fondoan XVI (883 ale), XVII (2.268 ale) eta XVIII. (8.022 ale) mendeetako argitalpen inprimatuak gordetzen dira nagusiki, baina tartean badira 1501 urtea baino lehenagoko 37 inkunable ere. Liburutegi digitalak duen lanik zaharrena 1483ko inkunable bat da, hain zuzen, Pamphilus Eusebius-en *El Chronicon a S. Hieronymo latine versum et continuatum*. > > Fondo honetan euskaraz, latinez eta gaztelaniaz idatzitako lanak daude. Liburutegi Digitalean euskaraz idatzitako 27 lan aurki ditzakegu. Euskaraz idatzitako lan sorta oparoaz gain, euskal kulturari buruzko eta euskal autoreek idatzitako makina bat lan aurki ditzakegu bertan. Euskal kulturaren gaineko ikerlanak egiteko iturri pribilegiatua da beraz. Bilduma honetan oso izenburu garrantzitsuak daude, esate baterako, lehen euskal gramatika inprimatutzat hartu izan den Manuel Larramendiren *El impossible vencido: arte de la lengua bascongada* lanaren 1729ko jatorrizko argitalpena (*Ezina egina* izenez ere ezaguna). > > Jarraian datorrena da Bizkaiko Foru Liburutegi Digitalean aurki ditzakegun euskaraz idatzitako lan guztien zerrenda: > > - **Imitatio Christi. Euskara; Jesu-Kristen imitacionia / çuberouaco uscarala, herri beraurtaco Apheç bateç... utçulia**. Pauben, G. Dugué eta J. Desbaratz (1757). > > - **Jesusen Compañiaco A. Sebastian Mendiburu Euscaraz eracusten duen Jesusen Bihotzaren devocioa...**. Sebastian de Mendiburu (jesulaguna). (Bartholomé Riesgo Montero, Donostian, 1747). > > - **Christau doctriñ berri-ecarlea christauari dagozcan Eguia sinis-beharren-berría dacarrena / Juan Claudio Fleuri Abadeac arguitara atera zuanetic; Fray Juan Antonio Ubillos-coac eusquerara itzulia; bi parte edo zatitan berecia, ta erdiratua...**. (Tolosan, Francisco de la Lama liburugileak argitaratua, 1785). > > - **Senar emazte santuac, necazari ezcondu, ta beste guciac, lurrean ceruco bicitza eguiteco ispillu eder biciak: S. Isidro Achurlari, ta bere emazte Santa Mariaren bicitza, virtuteac, eta milagroac...**. Agustin Cardaberaz (jesulaguna). (Iruñean, Antonio Castilla liburugileak argitaratua, 1766). > > - **Aita S. Ignacio Loyolacoaren Egercicioac / beren consideracio, ta afectoaquin...**. Agustin Cardaberaz (jesulaguna). (Iruñean, Antonio Castilla liburugileak argitaratua). Datarik gabe. > > - **Eusqueraren berri onac: eta ondo escribtceco, ondo iracurteco, ta ondo itzeguiteco erreglac / cura jaun, ta escola maisu celosoai Jesus-en Compañiaco Aita Agustin Cardaberazec esqueñtcen, ta dedicatcen dieztenac**. Agustin Cardaberaz (jesulaguna). (Iruñean, Antonio Castilla liburugileak argitaratua, 1761). > > - **Jesusen amore-nequeei dagozten, cembait otoitz-gai II**, Sebastian de Mendiburu (jesulaguna). (Iruñean, Antonio Castillak liburugileak egina, 1759). > > - **Jesusen amore-nequeei dagozten, cembait otoitz-gai IV**, Sebastian de Mendiburu (jesulaguna). (Iruñean, Antonio Castillak liburugileak egina, 1759). > > - **Jesusen amore-nequeei dagozten, cembait otoitz-gai III**, Sebastian de Mendiburu (jesulaguna). (Iruñean, Antonio Castillak liburugileak egina, 1759). > > - **Jesusen amore-nequeei dagozten, cembait otoitz-gai X**, Sebastian de Mendiburu (jesulaguna). (Iruñean, Antonio Castillak liburugileak egina, 1760). > > - **Jesusen amore-nequeei dagozten, cembait otoitz-gai / Jesusen Compañiaco A. Sebastian Mendiburuc eguinac I**.Sebastian de Mendiburu (jesulaguna). (Iruñean, Antonio Castillak liburugileak egina, 1760). > > - **Jesusen amore-nequeei dagozten, cembait otoitz-gai / Jesusen Compañiaco A. Sebastian Mendiburuc eguinac VI**.Sebastian de Mendiburu (jesulaguna). (Iruñean, Antonio Castillak liburugileak egina, 1760). > > - **Jesusen amore-nequeei dagozten, cembait otoitz-gai / Jesusen Compañiaco A. Sebastian Mendiburuc eguinac V**.Sebastian de Mendiburu (jesulaguna). (Iruñean, Antonio Castillak liburugileak egina, 1760). > > - **Aita San Ignacioren Egercicioren gañean afectoac, beren egemplo ta doctrinaquin... / Jaincoaren ministro celosoai Jesusen Compañaco Aita Agustin Cardaberazec esqueñtcen, ta dedicatcendiena**. Agustin Cardaberaz (jesulaguna). (Iruñean, Antonio Castillak liburugileak egina, 1761). > > - **Imitatio Christi. Euskara; Jesus-Christoren imitacionea / M. Chourio... escararat itçulia**. (Bordelen, Guillame Boudè Boe liburugileak argitaratua, 1720). > > - **Ondo illtcen icasteco, eta ondo iltcen laguntceco Egercicioac...**. Agustin Cardaberaz (jesulaguna). (Tolosan, Francisco de la Lama liburugileak argitaratua, 1787). > > - **Testamen Çaharreco eta Berrico historioa / M. de Royaumontec eguin ican duenetic berriro escararat itçulia... ; bigarren liburua, Testamen Berria, cembait sainduen bicitcearequin**. Le Maistre de Sacy, Isaac-Louis. (Baionan, Fauvet-Duhartek argitaratua, 1777). > > - **Aita San Ignacioren Egercicioen gañean: orien lau asteetaco meditacio laburrac, edo Egercicioen laugarren partea**. Agustin Cardaberaz (jesulaguna). (Iruñean, Antonio Castillak liburugileak egina, 1765). > > - **Confesio ta comunioco sacramentuen gañean eracasteac... / ateratzen du arguira...**. Juan Antonio Moguel. (Iruñean, Ezquerrorem Alarguna liburugileak argitaratua, 1800). > > - **Gueroco guero, edo Gueroco luçamendutan ibiltzeac, eta arimaren eguitecoac guerocotz utzteac cembat calte eguiten duen**. Pedro de Axular. (Bordelen, G. Milangesek argitaratua, datarik gabe). > > - **Doctrina christianaren explicacioa...**. Jose Ochoa de Arin. (Donostian, Pedro de Ugarte liburugileak argitaratua, 1713). > > - **Jesus, Maria, ta Joseren devocioa: edo iru persona divino oien eguiazco amorioa...**. Agustin Cardaberaz (jesulaguna). (Tolosan, Francisco de la Lama liburugileak argitaratua, 1784). > > - **Imitatio Christi. Euskara; Jesu-Christoren imitacionea / M. Chourio ... escararat itçulia emendatua meçaz eta igandetaco besperez**. (Baionan, Fauvet-Duhartek argitaratua, 1769). > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1144146416/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com