Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Transmisioa indartzeko bide berriak urratzen

Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza / Kultura / 2006-04-24 / 07:00


Euskararen familia bidezko transmisioa indartzeko programa pilotua martxan jarri du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, HABErekin lankidetzan, eta Buruntzaldeko sei udalek bultzatuta (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil).



Etxean zer ikusi, hura ikasi, zeuk duzu giltza lemapean, kanpaina 2 eta 3 urteko haurrak dituzten gurasoei zuzenduta dago, gidaliburu eta aholku liburuxken bidez bikoteen hizkuntza-ohituretan eragiteko asmoz.

Aurrekaria

Buruntzaldeko Euskara Batzordeen ekimenez, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS), familiak euskararen transmisioan duen garrantziaz jabetuta, egitasmoan parte hartzea erabaki zuen, eta HABErekin batera materiala osatzeko eta proiektua finantzatzeko konpromisoa hartu zuen.

Hala, HPSk iaz antolatutako Euskararen transmisioa eta erabilera izeneko jardunaldiari jarraipena eman nahi dio plan sektorial honek.

Helburua: familia esparruan eragitea

Nori zuzendua?

Gurasoak (2-3 urteko haurrak dituztenak). Familia horien sailkapena aurreikusten du programak, bikote hizkuntzaren ikuspuntua kontuan harturik:

Badago beste sailkapen bat ere. Oraindik haurrik ez duten familiak (hizkuntzazko egoerak bereizi gabe):

Propio sortutako materialak

Gurasoentzako Liburuxka eta Aholku-liburuxka prestatu ditu HABEk, HPSren, Buruntzaldeko Euskara batzordeen eta lan honen inplementazioan lanean dabilen erakundearen laguntzaz eta aholkularitzaz.

Interbentzio-guneak

Hauek dira egitasmoaren interbentzio-gune nagusiak:

Buruntzaldeko datuak

Buruntzaldeko sei udalak (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) dira, esan bezala, ekimen honen bultzatzaileak. Koadro batean jaso ditugu aipatu udaletako zenbait datu, biztanle eta euskaldun kopuruekin lotutakoak:

Herria
(2001)
BIZTANLERIA
> 2 URTE
EUSKALDUNAK
> 5 URTE
EUSKALDUNAK %
> 5 URTE
Andoain13.8146.62250,25
Astigarraga3.7512.09959,58
Hernani18.2879.46754,77
Lasarte-Oria17.1956.05236,82
Urnieta5.5182.59750,78
Usurbil5.2573.62372,69
Buruntzaldea,
GUZTIRA
63.82230.460

HERRIAOSASUN ZENTROA
AndoainBai
AstigarragaHernaniko Osasun Zentroan
HernaniBai
Lasarte-OriaBai
UrnietaBai
UsurbilBai
Buruntzaldea

Agiri interesgarriak (ikusteko gainean sakatu)


Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1143796768