Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» Transmisioa indartzeko bide berriak urratzen
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskararen familia bidezko transmisioa indartzeko programa pilotua martxan jarri du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, HABErekin lankidetzan, > eta Buruntzaldeko sei udalek bultzatuta (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil). > Etxean zer ikusi, hura ikasi, zeuk duzu giltza lemapean, kanpaina 2 eta 3 urteko haurrak dituzten gurasoei zuzenduta dago, gidaliburu eta aholku liburuxken bidez bikoteen hizkuntza-ohituretan eragiteko asmoz. > > > **Aurrekaria** > > > Buruntzaldeko Euskara Batzordeen ekimenez, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS), familiak euskararen transmisioan duen garrantziaz jabetuta, egitasmoan parte hartzea erabaki zuen, eta HABErekin batera materiala osatzeko eta proiektua finantzatzeko konpromisoa hartu zuen. > > Hala, HPSk iaz antolatutako *Euskararen transmisioa eta erabilera* izeneko jardunaldiari jarraipena eman nahi dio plan sektorial honek. > > > **Helburua: familia esparruan eragitea** > > > - Euskara familia bidez transmititzeak duen garrantzia gizarteratzea eta guraso euskaldunak sentsibilizatzea > > - Familia bidezko transmisioa indartzeko plan pilotua prestatzea eta esperimentatzea, familia esparruan euskararen erabilera sendotzeko nahiz hizkuntza-ohiturak aldatzeko edota sendotzeko. > > - Orain arteko interbentzio gehienek bikotekidearen motibazioan (sentsibilizazio-kanpainak...) eta hizkuntza gaitasunean (ohiko eskolak, talde bereziak...) eragitea izan dute helburu. Pilotu honek, horietan eragiten jarraitzeaz gain, familiaren harreman sarearekin lotutako euskararen erabileran eragin nahi du. Erabilera hori, hiru kontzeptu hauetan bereziz: bikote-hizkuntza, ama-hizkuntza, familia-hizkuntza. > > > **Nori zuzendua?** > > > Gurasoak (2-3 urteko haurrak dituztenak). Familia horien sailkapena aurreikusten du programak, bikote hizkuntzaren ikuspuntua kontuan harturik: > > - **A tipoa**: gurasoek badakite eta erabiltzen dute euren artean. > > - **B tipoa**: gurasoek badakite baina ez dute erabiltzen (programan horiek dute lehentasuna). > > - **C tipoa**: gurasoetako batek ez daki eta, beraz, ez dute erabiltzen euren artean. > > - **D tipoa**: gurasoek ez dakite eta, beraz, ez dute erabiltzen. > > Badago beste sailkapen bat ere. Oraindik haurrik ez duten familiak (hizkuntzazko egoerak bereizi gabe): > > - **E tipoa**: gurasogaiak > > > **Propio sortutako materialak** > > > "Gurasoentzako Liburuxka":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/buruntzaldea_gurasoentzako_liburuxka.pdf eta "Aholku-liburuxka":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/buruntzaldea_aholku_liburuxka.pdf prestatu ditu HABEk, HPSren, Buruntzaldeko Euskara batzordeen eta lan honen inplementazioan lanean dabilen erakundearen laguntzaz eta aholkularitzaz. > > - **Aholku liburuxkak** hizkuntza-gaitasunaren araberako guraso tipologia bakoitzari egokitutako aholkuak/mezuak jasotzen ditu. Gurasoei hizkuntzaren inguruan sortzen zaizkien kezka eta zalantzak argitzeko aholku batzuk laburbildu ditugu, horien bidez hizkuntza-jokabideei buruzko hausnarketa bultzatzeko. > > - **Gurasoentzako Liburuxka**, guraso euskaldunei zuzendutako liburuxka da, emozioen ekologiaren haritik jorratutakoa. Hau da, hizkuntzaren gaineko aholku zuzenik ez dira topatuko lan honetan. Psikopedagogiaren haritik hizkuntza-ohiturak aldatzea eta euskararen erabilera sendotzea eta areagotzea du helburu. Izan ere, hizkuntza ez da gertaera soltea; eguneroko egoeratan txertatuta egonik, hizkuntzaren ohiturak eta portaerak eguneroko errealitatearekin lotzen dira. > > - Ohar-blokak ere banatu dira. Etxean zer ikusi, hura ikasi. Zeuk duzu giltza lelopean. > > > **Interbentzio-guneak** > > > Hauek dira egitasmoaren interbentzio-gune nagusiak: > > - Gurasoengana iristeko Buruntzaldeko 6 ikastetxe. > > - Gurasogaiengana iristeko Buruntzaldeko Osasun zentroak. > > > **Buruntzaldeko datuak** > > > Buruntzaldeko sei udalak (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) dira, esan bezala, ekimen honen bultzatzaileak. Koadro batean jaso ditugu aipatu udaletako zenbait datu, biztanle eta euskaldun kopuruekin lotutakoak: > >

Herria
(2001)

BIZTANLERIA
> 2 URTE

EUSKALDUNAK
> 5 URTE

EUSKALDUNAK %
> 5 URTE

Andoain

13.814

6.622

50,25

Astigarraga

3.751

2.099

59,58

Hernani

18.287

9.467

54,77

Lasarte-Oria

17.195

6.052

36,82

Urnieta

5.518

2.597

50,78

Usurbil

5.257

3.623

72,69

Buruntzaldea,
GUZTIRA

63.822

30.460

> > > - **Egindako lana: 2-3 urteko haurren gurasoak xede-talde dituen programa** > > - Buruntzaldeko Euskara Batzordeak harremanetan jarri ziren udalerri horietako 6 ikastetxerekin (udal bakoitzeko ikastetxe banarekin). Ikastetxeen inplikazioa erabatekoa izan da: izan ere, Buruntzaldeko Euskara Batzordeekin batera prestatu dute egitasmoa bera. > >

HERRIA

IKASTOLA

Andoain

Aita Larramendi

Astigarraga

Arantzazuko Ama

Hernani

Langile

Lasarte-Oria

Landaberri

Urnieta

Egape

Usurbil

Udarregi

Buruntzaldea

> > > - Ikasgeletako tutoreek 2-3 urteko haurren gurasoen artean proiektu honen berri zabaldu zuten. > > - Galdetegia: ikasturte hasieran banatu zen, gurasoen hizkuntza-gaitasuna eta bikotearen hizkuntza-ohitura zein den jasotzeko. Galdetegi horren arabera, ikastetxeetako gurasoen erdiek baino gehiagok euskaraz badakite; baina bikoteen hizkuntza-ohiturei dagokienez, beraien artean euskaraz egiten dutenen kopurua jaitsi egiten da. > > - **MATERIALA** prestatu: gurasoentzako Aholku-liburuxkak (guraso guztiei zuzendua) eta Gurasoentzako Gida (guraso euskaldunei zuzendua). Oharra: ikusi aurretik esandakoa. > > - **HITZALDIAK**: Guraso euskaldunei zuzenduriko hitzaldiak eman dira (otsailean-martxoan). Helburua, tokiak, partehartzea, materiala banatzea... horren guztiaren berri eman da hitzaldi horietan. > > - **Helburua**: proiektuaren berri ematea eta gurasoei gaiaren gaineko aldeko interesa piztea. Bertan materiala banatu da eta haien kezkak jaso dira. > > - **Hizlariak**: Kike Amonarriz eta Pablo Suberbiola. > > - **Balorazioa**: orohar ona. Materiala gustura hartu dute gurasoek eta interesgarria iruditu zaie Gurasoentzako Gida hizkuntzarekin zuzenean lotu beharrean, egunero bizi ditugun egoeretan oinarritzea. > > - **Banatutako materiala**: Gurasoentzako Liburuxka eta Aholku Liburuxka. > > - **Informazio osagarria**: Buruntzaldeko udaletan programa pilotuarekin batera antolatutako kantu eta jolas-ikastaroak, mintzalagun-programa... > > - Hitzaldietara etortzerik izan ez duten guraso euskaldunengana iristeko protokoloa osatu dute. Tutoreak hitz egingo du haiekin eta eskura emango die hitzaldietan banatutako materiala. Hurrengo bileretara etortzeko gonbitea egingo die. > > - Guraso erdaldunekin, hitzaldiak Aste Santua baino lehenago egingo dira. > > - Maiatzean beste bilera bat egingo da guraso euskaldunekin, haien hizkuntza-ohiturei eta saiakerei buruz hitz egiteko. > > - Ekainean programaren ebaluazioa egingo da: ikastetxeetako eta gurasoen iritziak jasoko dira, materiala berraztertuko da eta hurrengo ikasturterako hobekuntzak eta moldaketak egingo dira. > > > - **Egindako lana: gurasogaiak xede-talde dituen programa** > > - Udaletako Osasun Zentroetako arduradunekin harremanak landu > > - HITZALDIAK eman. Udaletako Osasun Zentroetan egin dira (Astigarragan izan ezik, Hernanin bildu zirelako), euskaraz eta gaztelaniaz, bina hitzaldi, Usurbilen izan ezik (euskara hutsean). Bileretan, guztira, gurasoen % 80a egon da (gehienak amak). 2005eko urrian eta azaroan eskaini ziren. Guztira, 9 hitzaldi eman ziren. Hitzaldiaren muina: familiaren transmisioaren garrantzia eta gurasoen hizkuntza-ohituren eragina haurrengan. > >

HERRIA

OSASUN ZENTROA

Andoain

Bai

Astigarraga

Hernaniko Osasun Zentroan

Hernani

Bai

Lasarte-Oria

Bai

Urnieta

Bai

Usurbil

Bai

Buruntzaldea

> > > **Agiri interesgarriak** (ikusteko gainean sakatu) > > - "Gurasoentzako liburuxka":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/buruntzaldea_gurasoentzako_liburuxka.pdf > -euskaraz- > > - "Gurasoentzako liburuxka":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/buruntzaldea_gurasoentzako_liburuxka_gaztelaniaz.pdf -gaztelaniaz- > > - "Aholku-liburuxka":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/buruntzaldea_aholku_liburuxka.pdf > > > >
> **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Lehen mailako garrantzia duen kontua":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1145835943 > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com