Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Mugaz gaindiko lankidetza Eusko Jaurlaritzak eta EEPk

Eusko Jaurlaritza - Kultura Saila / Herri-administrazioa / 2006-03-31 / 07:00


Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Erakunde Publiko (EEP) erakundeak euskara eta hizkuntza politika gaietarako lankidetza bidea aztertzeko eta sakontzeko bilera egin dute Baionan.



Elkarlanaren balantzea

Elkarlanaren balantzea

Euskararen Erakunde Publikoak Baiona duen egoitzan izandako bilkuran, Euskararen Erakunde Publikoaren aldetik, erakundearen presidentea, Max Brisson jauna, presidenteordeak diren Vicent Bru eta Francois Maitia jaunak, Estatuko ordezkaria den Baionako subprefeta, Pierre-André Durand jauna, eta Euskararen Erakunde Publikoko zuzendaria Jean Claude Iriart jauna izan dira.

Eusko Jaurlaritzaren aldetik, berriz, Miren Azkarate andrea, Kultura sailburua, Jose Mari Muñoa jauna, Lehendakariaren Kanpo Harremanetarako komisionatua, Patxi Baztarrika jauna, Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Miren Mateo andrea, Koordinaziorako zuzendaria izan dira.

Euskal Erakunde Publikoaren partaide dira Frantses Estatua, Akitaniako Eskualdea, Pirinio Atlantikoetako Departamendua, Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua eta Euskal Kulturaren aldeko Herrien Elkargoa.

Bilerari hasiera emateko, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko elkarlanaren 2005eko bilana aurkeztu da. Aurreko urteotan gertatu den bezala, elkarlanaren balantzea biziki positiboa dela aipatu dute bertaratutakoek, partaideek hobeto elkar ezagutzeko balio izan duelako eta konfiantzazko harremana sortu delako bai hautetsien mailan, bai eta zerbitzuen artean ere.

2006ko lan-ildoak

Ondoren, eta 2003ko Baionako protokoloari segida emanez, 2006ko lan-ildoak aztertu dira. Lan ildoen artean azpimarratu behar da erakunde bietako ordezkariek akordio berria eraikitzeko azaldu duten borondatea eta konpromisoa.

Hiru dira, nagusiki, beste akordio bat erakitzeko arrazoiak:

Mugaz gaindiko lankidetza

Hori horrela, 2006. urtean zehar euskararen gaineko hizkuntza-politikako gaietan mugaz gaindiko lankidetza-ildoak jasoko dituen akordio berria landuko da.

Nolanahi ere, elkarlanerako akordioa lantzen den bitartean eta Baionako Protokoloaren izpirituari jarraiki, elkarlanerako bestelako proposamenak aztertu dira. Horien artean, 2006. urtean Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egiteko duen Euskal Herriko IV. Inkesta Soziolinguistikoa aztergai izan da; Iparraldeari dagokionez Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren elkarlanean jarduteko irizpideak landu dira.

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1143725349