Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Mugaz gaindiko lankidetza Eusko Jaurlaritzak eta EEPk
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Erakunde Publiko (EEP) erakundeak euskara eta hizkuntza politika gaietarako lankidetza bidea aztertzeko eta sakontzeko bilera egin dute Baionan. > **Elkarlanaren balantzea** > > > Euskararen Erakunde Publikoak Baiona duen egoitzan izandako bilkuran, Euskararen Erakunde Publikoaren aldetik, erakundearen presidentea, Max Brisson jauna, presidenteordeak diren Vicent Bru eta Francois Maitia jaunak, Estatuko ordezkaria den Baionako subprefeta, Pierre-André Durand jauna, eta Euskararen Erakunde Publikoko zuzendaria Jean Claude Iriart jauna izan dira. > > Eusko Jaurlaritzaren aldetik, berriz, Miren Azkarate andrea, Kultura sailburua, Jose Mari Muñoa jauna, Lehendakariaren Kanpo Harremanetarako komisionatua, Patxi Baztarrika jauna, Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Miren Mateo andrea, Koordinaziorako zuzendaria izan dira. > > Euskal Erakunde Publikoaren partaide dira Frantses Estatua, Akitaniako Eskualdea, Pirinio Atlantikoetako Departamendua, Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua eta Euskal Kulturaren aldeko Herrien Elkargoa. > > Bilerari hasiera emateko, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko elkarlanaren 2005eko bilana aurkeztu da. Aurreko urteotan gertatu den bezala, elkarlanaren balantzea biziki positiboa dela aipatu dute bertaratutakoek, partaideek hobeto elkar ezagutzeko balio izan duelako eta konfiantzazko harremana sortu delako bai hautetsien mailan, bai eta zerbitzuen artean ere. > > > **2006ko lan-ildoak** > > > Ondoren, eta 2003ko Baionako protokoloari segida emanez, 2006ko lan-ildoak aztertu dira. Lan ildoen artean azpimarratu behar da erakunde bietako ordezkariek akordio berria eraikitzeko azaldu duten borondatea eta konpromisoa. > > Hiru dira, nagusiki, beste akordio bat erakitzeko arrazoiak: > > - 2003an Baionan sinatutako protokoloa Euskal Autonomia Erkidegoaren eta lurralde kolektibitateko Obragintza Publikoko Herrialdeko Frantses erakundeen artean izenpetu zen. Orain, Euskararen Erakunde Publikoak hizkuntza politika bere gain hartu du bere barne diren erakunde publiko guzientzat. Hori dela eta, interesgarri jotzen da akordioa Eusko Jaurlaritzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren artean izenpetzea. > > - Baionako Protokoloa, sustapen-lerroen definizioari dagokionez, Hitzarmen Bereziko programaren barne zen. Euskararen Erakunde Publikoaren helburuak programa hori baino haratagokoak dira, hizkuntza politika orokorra definitzeko eta obratzeko ardura duen neurrian. > > - Elkarrekin urratutako hiru urteko lanaren ondotik, mugaz bi aldeko erakunde publikoen artean lankidetza-modu eta proiektu handizaleagoa sortzeko baldintza egokiak daude. > > > **Mugaz gaindiko lankidetza** > > > Hori horrela, 2006. urtean zehar euskararen gaineko hizkuntza-politikako gaietan mugaz gaindiko lankidetza-ildoak jasoko dituen akordio berria landuko da. > > Nolanahi ere, elkarlanerako akordioa lantzen den bitartean eta Baionako Protokoloaren izpirituari jarraiki, elkarlanerako bestelako proposamenak aztertu dira. Horien artean, 2006. urtean Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egiteko duen Euskal Herriko IV. Inkesta Soziolinguistikoa aztergai izan da; Iparraldeari dagokionez Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren elkarlanean jarduteko irizpideak landu dira. > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1143725349/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com