Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Bagarelako izango dira
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Hizkuntzaren transmisioa ziurtatzea ezinbestekoa dugu euskarak datozen belaunaldietan ere bizi eta sendo irauteko. Horretaz jabetuta, azken urteotan transmisioari lotutako kanpainak ugaldu egin dira Euskal Herriko udalerrietan. > Haurrek euskara etxean eta etxetik jasotzea, belaunaldiz belaunaldi eta ahoz aho, euskara gurasoengandik seme-alabengana modu naturalean igarotzea. Hizkuntzaren ondorengoetaratzea bermatzen saiatzea, alegia. Ahalegin horri eutsi diote Euskal Herriko hainbat udal erakundek. Bakoitzak bere tresna propioak erabiltzen ditu, baina kanpaina gehienek badituzte, era berean, amankomuneko elementuak. > > > **Gurasoak jabetzea, ezinbestekoa** > > > Transmisio kanpainetako elementu bateragarriek, gehienbat, gurasoei zuzenduta tajutzen diren ekimenekin dute zerikusia. Gurasoak dira nagusiki ondorengoetaratzearekin lotutako ekimenen jomuga. > > Aita-amek eta familiak euskararen transmisioan ukaezinezko pisua dutela kontuan hartuta, ezinbestekoa da gurasoak hizkuntzaren transmisioaren garrantziaz, onuraz eta aberastasunaz jabearaztea, beraiengan kontzientzia hori sortu eta bultzatzea. Gurasoek beraien seme-alabei euskara ere ematea, gerturatzea, euskaraz hitz egitea. > > > **Tresna nagusiak** > > > Helburu horrekin lanean dihardute gaur egun hainbat udalerrik beraien trasmisio kanpainen baitan. Helburu hori gauzatzen laguntzeko hainbat elementu erabili ohi dituzte udaletako euskara zerbitzuek, eta horietako batzuk batean eta bestean errepikatu egiten dira. > > Udalerri askotan, transmisio kanpainen lehen osagaia haurrik ez duten bikoteei bidaltzen zaien hiruorrikoa da: *Zure eginkizuna bere etorkizuna*. Bikote euskaldun, mistoei zein erdaldunei zuzenduriko edukiekin, lehendabizikoei elkarrekin eta familian euskaraz hitz egiteak duen garrantzia aipatzen zaie, elkarrekin euskaraz hitz egitera eta euren euskara hobetzera hauspotuz; bikote erdaldunentzako mezuan, euskara jakin eta hitz egiteak duen garrantzia azpimarratzeaz gain, beraiek ere euskara ikastera bultzatzea da helburua; eta bikote mistoen kasuan, aurreko bietako edukiak elkartu egiten dira nolabait. > > Kanpaina horien bigarren urratsa haurrak dituzten gurasoei eta, bereziki, lehendabiziko haurra izan duten gurasoei zuzendutako beste hiruorriko bat da: *Etxetik hasi behar delako*. Lehen aipatutakoaren eskema bera jarraituta, hiruorriko honetan ere bikote "euskaldun":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2006/transmisioa_euskara.png, > "mistoak":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2006/transmisioa_mistoa.png > eta "erdaldunak":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2006/transmisioa_erdara.png hartzen dira kontutan, eta hiru multzotan banatutako mezuak zabaltzen zaizkie: zer egin dezaketen, zer ez duten egin behar eta hobetzeko zer egin dezaketen, beti ere hizkuntzaren transmisioaren ildotik. > > > **Aukera zabala** > > > Bikoteentzat eta gurasoentzat pentsatutako hiruorriko horien erabilpena oso zabalduta dago gure inguruko udalerrietan. Herri bakoitzeko euskara zerbitzuek badituzte, ordea, transmisio kanpainetara bideratutako beste hainbat elementu eta tresna. > > Aukera zabala da, jaioberriak dituzten familiei oparitzen zaizkien disko, ipuin, jolas eta antzekoetatik hasi eta hainbat motako ikastaroetaraino: ipuin-kontaketa ikastaroak, haur-masaje ikastaroak... Elementu guztiek balio dezakete azken helburua erdiesteko, eta urtetik urtera kanpainaren edukiak berritzen eta zabaltzen ere ahalegintzen dira udalak. Gurasoek euskararen transmisioan duten aparteko pisua modu eraikitzailean eta aberasgarrian bizitzeak badu bere garrantzia. Gaur bagarelako, etorkizunean ere izango baitira. > > > <br> > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Euskararen geroa: geurea":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1097764902 > > - "Txikienen bizipenak kantuz eta jolasez":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1139916945 > > - "Biharko euskara, gaur":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1140694919 > > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1141401299/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com