Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Ospitalean ere lehen hitza euskaraz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Donostia Ospitalera inguratzen diren euskaldun guztiei mezua zabaldu nahi die bertako Euskara Batzordeak: ospitalean ere euskaraz hitz egin; ospitalean ere lehen hitza euskaraz. > 2004ko otsailean, orain dela bi urte alegia, sortu zen Donostia Ospitalean euskararen inguruko egitura organikoa. Gaur egun, euskararen inguruko lanak bi talderen artean banatzen dituzte. Alde batetik, Osakidetzaren Euskara Planaren inguruan lanean ari den taldea dago, eta bestetik, berriz, ospitalean bertan euskararen erabilera sustatzeko kanpainak eta era askotako ekimenak antolatu eta bultzatzeaz arduratzen den batzordea. > > > **Alkateentzako gutuna** > > > Iaz ekindakoari jarraipena emanez, Donostia Ospitaleko Euskara Batzordeak aurten ere euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina abian jarri du. *Ospitalean ere lehen hitza euskaraz* da aukeratu duten leloa, eta helburuen artean, berriz, bat nabarmendu dute kanpainaren arduradunek: ospitaleko gaixoak eta beraien senitartekoak bertan euskaraz hitz egitera bultzatzea. > > Helburu hori gauzatu asmoz, eta Donostia Ospitalera arrazoi bat edo bestea dela medio gerturatu daitezkeen herritar guztiengana iritsi nahian, ospitaleko Euskara Batzordeak gutun bat eta kanpainaren zabalkunderako prestatu duen materiala bidali dizkie Gipuzkoako udalerri guztietako alkateei, kanpaina ahalik eta gipuzkoar gehienengana helarazteko. > > > **Aukera ahalbideratu** > > > Udalen laguntza eskatzen dute *Ospitalean ere lehen hitza euskaraz* kanpainaren sustatzaileek, udalerri bakoitzean bertako hedabide edo zerbitzuen bidez kanpainari zabalkundea eman diezaioten, eta herritarrek Donostia Ospitalera joandakoan euskaraz egiteko aukera kontutan har dezaten. > > Euskara Batzordeak alkateei igorritako gutunean azaltzen duenez, "Jakin badakigu, medikuntzak eta ospitaleak irudia hobetu behar dutela eta oraingoz ezin dugula zerbitzu erabat elebiduna eskaini, baina bideari ekin diogu. Horrela, bada, kanpaina honen helburua euskaraz mintzatu nahi duten langileek, pazienteek eta senitartekoek horretarako aukera izan dezaten ahalbidetzea da". > > > **Bereizgarridun langileak** > > > Erabateko elebitasunetik urrun dago oraindik Donostia Ospitalea eta oro har Osakidetzaren zerbitzuak hala daude, eta hori argi daukate Euskara Batzordean, egoera horri buelta eman ahal izateko aurrerapausoak ematen ari direla bezalaxe. > > <table class="taula" align="left"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2006/ospitalea_pina.png"></td></tr></table>Lehen hitza euskaraz egitera animatzen diren erabiltzaileak ere, askotan jaso ohi duten erdarazko erantzunak atzeratu egin ditzake hurrengo batean euskararen hautua egiterakoan, ospitaleko langileen artean elebakarrak direnak dezente direlako oraindik. Halere, euskaraz dakitenak ere gero eta gehiago dira, eta horri etekina ateratzea pentsatu dute kanpainaren sustatzaileek gaixo eta bisitarien aldetik ere euskararen erabilera bultzatu eta errazteko. Horrela, ospitaleko langile euskaldunen artean bereizgarri bat zabaldu dute, pin erakoa, identifikazio zeinu gisa. Ekimen horrekin, kanpotik ospitalera datozenen aurrean ez ezik, ospitale barruko langileen artean ere bultzatu egin nahi da lehen hitza euskaraz egitearen aldeko apustua. > > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1140425820/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com