Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» EAEko Haur Hezkuntzan ikasleen % 64 D ereduan
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> A ereduak maila guztietako matrikulazioetan ikasleak galdu ditu eta D eredua maila guztietan finkatu da. Horixe da Euskal Estatistika Erakundeak, Eustat-ek, EAEn 2004-2005 ikasturteari dagokion eskola-jarduerari buruzko estatistika aztertuta ondorioztatu duen datua. > Eustat-en datuen arabera, 2004-2005 ikasturtean 435.554 ikaslek aukeratu zuten araubide orokorreko nahiz bereziko ikasketaren bat egitea Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrela, aurreko urtekoarekin alderatuta matrikulazioak % 1 igo ziren. Ikasle horien artean, 329.947k (% 75) Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntzak egin zituzten; 72.394k (% 17) unibertsitateko ikasketak eta, azkenik, 33.213k (% 8) araututako irakaskuntza bereziak (hala nola: dantza, musika, arte eta lanbideak, kirola eta hizkuntzak). > > Hiru lurraldeetan hazi zen izena emandako ikasleen kopurua, batez ere Araban (%3,5), gero Gipuzkoan (%1,7) eta, azkenik, Bizkaian (hazkunderik txikiena, %0,3). > > > **D eredua nagusi DBH arte** > > > Hizkuntza ereduei dagokienez, araubide orokorreko unibertsitate aurreko ikasketak batera hartuta D eredua da, erabat euskarazkoa alegia, nagusitzen dena. EAEn 2004-2005 ikasturtean Haur Hezkuntzatik (HH) hasi eta Zereginen Irakaskuntza bitartean matrikulatu ziren 310.624 ikasleetatik 162.205ek (% 52,5) ikasi zuten D ereduan. A eredua (gaztelania nagusi duena) kokatu zen bigarren tokian, 74.811 (% 24) ikaslerekin, eta B eredua (euskara eta gaztelania parekatuta) hirugarrenean, 71.792rekin (% 23). X ereduan, euskararen presentziarik ez duena, 1.816 (% 0,5) ikasle matrikulatu ziren. > > Lehenengo mailetan, Haur Hezkuntzan (% 64), Lehen Hezkuntzan (% 55) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH, % 47), D eredua nagusi izan zen egindako matrikulazio guztien artean. Aitzitik, Batxilergoan, 10 ikasletik 5ek ikasketak gaztelaniaz egitea erabaki zuten. Lanbide Heziketan A eredua nagusitu zen joan den ikasturtean, ikasleen % 83arekin; eta soilik ikasleen % 15ak aukeratu zuten D eredua hezkuntzaren esparru horretan. Ondorengo taula grafikoan ikus daitezke EAEn iazko ikasturtean hizkuntza ereduen arabera izandako matrikulazio datuak: > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2006/eustat_taula468.png"></td></tr></table></center> > > Azken bost urteetan zehar maila ezberdinetan eman diren aldaketak aztertuz gero, honako datuak lortzen ditugu: A ereduak maila guztietako matrikulazioetan ikasleak galdu ditu baina D eredua maila guztietan finkatu da. Ondorioz, ikasketak euskaraz egiteko aukera pixkanaka hedatzen ari dela esan dezakegu, eta batez ere hezkuntzako lehenengo mailetan (Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan) areagotuz doala. > > > **Lurraldekako datuak** > > > EAEko hiru lurralde historikoetako datuak alderatuz gero, hirutik bitan, Gipuzkoan eta Bizkaian alegia, D eredua da hiru ereduen artean nagusitzen dena. Gipuzkoan D ereduaren ezarpena oso zabala da, unibertsitate aurreko hezkuntza maila guztietan ari diren ikasleen % 67a baitago eredu horretan eskolatua. Bizkaian ere D eredua agertzen zaigu beste bien aurretik, baina hemen eredu euskaldunenean eskolatutakoen kopurua ikaslego osoaren erditik behera (% 47) kokatu zen iaz. > > Hiru lurraldeen artean euskal hiztunen kopururik txikiena duena da Araba, eta hezkuntzako hizkuntza ereduei erreparatuta ere gaztelaniazkoen tiradizoa nagusi da bertan. Araban A eredua beste bien aurretik ageri da eta D eredua bigarren tokian, ikaslegoaren % 33 eskasekin. B ereduari dagokionez, Araban eta Bizkaian hirugarren tokian kokatzen den bezala, Gipuzkoan bigarrena da. Azken lurralde honetan A ereduaren presentzia beste bietan baino askoz txikiagoa da (% 11). > > Ondorengo koadroan ikus daitezke lurraldekako hizkuntza ereduen araberako ikasleen banaketa: > > <center><table class="taula" border="3" cellpadding="4"><tr><td><br></td><th>Araba</th><th>Bizkaia</th><th>Gipuzkoa</th></tr><tr><th>Guztira</th><td align="center">45.249</td><td align="center">160.038</td><td align="center">105.337</td></tr><tr><th>A eredua</th><td align="center">16.413</td><td align="center">46.661</td><td align="center">11.737</td></tr><tr><th>B eredua</th><td align="center">13.932</td><td align="center">35.670</td><td align="center">22.190</td></tr><th>D eredua</th><td align="center">14.904</td><td align="center">75.891</td><td align="center">71.410</td></table></center> > > > **Ildo bereko artikuluak** (ikusteko gainean sakatu) > > - "Euskaraz nahi dugu hitz eta jolas":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1126610669 > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1140100512/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com