Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» 9.000 irakurleren jauzia erabili.com-en
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Erabili.com-ek irakurle edo bisiten marka berria ezarri du 2006ko lehen hilabetean. 2005eko urrian hileko 30.000 irakurleren muga gainditu ostean, joan den urtarrilean 43.000ra iritsi da gure webgunea, eta jauzi handia eginez gainera, hilabete bakarrean 9.000 irakurle gehiago bereganatu baititu. > **Orain arteko jauzirik handiena** > > > 2005eko abendutik 2006ko urtarrilera ezagutu dugun irakurle gorakada gure hiru urte eskaseko ibilbidean (2003ko apirilean sortu zen **erabili.com**) izandako jauzirik handiena izan da. > > Joan den 2005eko abenduan 34.000 irakurle izan zituen **erabili.com**-ek, eta amaitu berri den 2006ko urtarrilean, berriz, 43.000ra iritsi da. 9.000 irakurle edo bisita gehiago izan ditu beraz webguneak, hilabete batetik bestera. Orain arteko ibilbidean batez beste hilero "1.000 irakurle":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1130983760 > irabazi izan ditugula kontuan hartuta, ez da ez batere marka txarra. > > > **1.350 batez beste** > > > 2006ko lehen hilabete horretan batez besteko irakurle kopurua eguneko 1.385ekoa izan da. **Erabili.com**-ek erabiltzaile gehien erakarri zituen eguna, berriz, urtarrilaren 16a izan zen. Egun horretan 1.905 bisita izan zituen webguneak. > > > **4.600 orrialde baino gehiago** > > > Irakurle kopuruarekin bat egin du gora, era berean, bisitaturiko orrialdeen kopuruak ere. 2006ko urtarrilean guztira 150.071 orrialde ikusi dituzte webgunean sartu diren irakurleek, eguneko 4.841 orrialde, batez beste. > > > **Asteburuetan ere gora** > > > **Erabili.com** gehiago irakurtzen da astegunetan asteburuetan baino. Astelehenetik ostiralera bitarteko egunetan jasotzen ditugun bisiten batez besteko kopurua 1.500ekoa da. Irakurle gehien batzen dituen ordua, berriz, eguerdiko 12:00ak dira. > > Asteburuetan behera egin ohi du kopuru horrek. Baina 2006ko lehen hilabeteak larunbat eta igandeei dagokienez ere markak hausteko balio izan du. Orain arte asteburuetan 700-800 irakurle artean bazebilen, joan den urtarrileko asteburuetako irakurleen batez bestekoak lehen aldiz gainditu du **erabili.com**-en 1.000 irakurleren marka. > > > **Herri Potter?** > > > Interneteko bilatzaileak baliatuz **erabili.com**-era iristen diren irakurleak asko dira. Google erabiliz, esate baterako, 10.000 lagun sartu ziren 2006ko urtarrilean **erabili.com**-en. Bilatzaile beraren bidez, baina irudiak arakatzeko zerbitzua erabiliz, 2.000 lagun iritsi dira **erabili.com**-era. > > "Erabili", "euskara" edota "erabili.com" bezalako sarrerak dira bilatzaileetan gure webgunera iristeko erabili izan dituzten ohikoenak. Badira, ordea, bitxikeriak ere. Horrela, ez dira gutxi izan **erabili.com** bisitatu dutenak, "herri potter" sarreraren bidez. Magia kontua edo... > > > **Iturriaren iturri** > > > Irakurle kopuruak gora egitea beti izango da seinale ona, eta **erabili.com**-en euskararen normalizazioaren bueltan argitaratzen ditugun artikuluek gero eta oihartzun handiagoa dutenaren adierazgarri ere bai. > > **Erabili.com** albiste iturri eta elikatzaile ere bada, gainera, hainbat kasutan. Esaterako, Europa Press agentziak eskaintzen duen albisteen zerbitzuak behin baino gehiagotan jaso ditu **erabili.com**-en argitaratutako artikuluak. Adibide gisa, eta 2006ko urtarrilean izandako berrikuntzetaz ari garela, hona hemen gurean plazaratu ostean Europa Pressek bere teletipoen bidez komunikabide guztietara zabaldu dituen berriak: > > > - "Amarauneko azeria: belarriak tente eta euskaraz":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1134474759 > > - "Oinarrizko Hiztegi Juridikoa":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1137163941 > > - "Euskararentzat konponbideak eskatu dituzte Nafarroan":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1137625023 > > - "Euskara errazago erabiltzeko liburua merkatarientzat":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1138128274 > > - "Xirriak irudimenez eta euskaraz":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1137404365 > > > **Bost irakurrienak** > > > Jarraian doazenak dira 2006ko urtarrilean gurean irakurrienak izan diren bost artikuluak. Guztiek ondo baino hobeto gainditu dute mila irakurleren muga: > > - "Hemen erretzea dago":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1136140357 > > - "Euskara menderatu":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1131546243 > > - "Euskara traketsa omen da":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1135816061 > > - "Euskarak ba al du sexurik?":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1136981004 > > - "Hizkuntzak eta legeak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1137424335 > > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1138708164/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com