Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Maite, erabili, kontsumitu eta komunikatu
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> "Euskara maite behar genuela irakatsi ziguten aurrena. Gero ikasi genuen batez ere erabili egin behar genuela euskara, maitatu baino gehiago. Eta gaur egun, euskara kontsumitu eta komunikatu (kontsumitzera gonbidatu) ere egin behar dugula ulertu behar genuke guztiok". Horixe deritzo eta azaltzen du, besteak beste, Iņigo Fernandez Ostolazak, **erabili.com**-erako prestatu eta datorren astelehenean (2006-02-06) amaraunean argitaratuko dugun artikuluan: *Euskara nola saldu*. > Iņigo Fernandez Ostolazak publizitate agentzia batean egiten du lan, kontu exekutibo gisa. "Euskara eta publizitatea":http://www.sweetcreeps.com/euskaraz > blogaz ere arduratzen da. Blogaren izenburuak adierazten duen bezala, euskararen eta publizitatearen zein komunikazioaren esparruen arteko loturaz, eta gure hizkuntzarentzat lotura horrek izan dezakeen garrantziaz idazten du bertan Iņigo Fernandez Ostolazak. > > > **Hainbat gogoeta** > > > Bere blogean garatzen duen ildoari eutsiz, eta euskarak sendotzeko eta normalizatzeko komunikazioaren munduan aritzen den baten ikuspuntutik zer beharko lukeen galde eginda, Iņigo Fernandez Ostolazarengana zuzendu ginen <b><i>erabili.com</i></b> webgunetik iazko (2005) apirilean artikulu bat prestatuko al zuen eskatuz. > > Erantzuna baiezkoa izan zen, baina bere eginbeharrak medio eta tajuzko zerbait egiteko asmotan, "denbora" eskatu zigun. Azkenean, joan den (2005) azaro aldera amaiturik zuen bere artikulua Iņigo Fernandez Ostolazak, eta guk berriz orain egin ahal izan diogu merezi duen tartea. Hain zuzen ere datorren astelehenean, otsailak 6, jarriko dugu amaraunean *Euskara nola saldu* izenburupean sinatu duen lan interesgarria. Hainbat gogoeta plazaratuko ditu bertan komunikazioaren munduan aditua den gizon honek. > > > **Pertsuasio bide eraginkorrak** > > > Euskara gehiago erabiltzea nahi badugu, hizkuntzaren hedapena indartsuago eta oinarri sendoagoekin garatzea nahi badugu, hiztunak (eta euskal hiztunak ez direnak ere bai) euskarara erakartzea nahitaezkoa dela argituko digu, besteak beste, bere artikuluan Fernandez Ostolazak. Eta horretarako, behartzeak baino eragin hobea izango lukeela pertsuasioak. > > Honela dio berak, artikuluaren pasarteetako batean: **"...presio egiteko moduak bilatzeak baino dezente gehiago erakartzen nau pertsuasio bide benetan eraginkorrak aurkitzen saiatzeak. Gurea bezalako egoeretan, gainera, nago eraginkorragoa dela jendea limurtzea eta jendearen baitan harra piztea, kanpotik indarrez-edo ezarritako neurriekin haiek azkenerako aspertzea baino"**. > > > **Euskara osasuntsu egon dadin** > > > Esparru asko dira oraindik euskararentzat nahikoa arrotz direnak, edo bestela esanda, euskararen presentzia arrotza egiten da edo zaigu oraindik hainbat esparrutan. Komunikazioa ere, orain arte bederen, ez da euskararentzat ondutako eremua izan. Beste askotan bezala, ahaleginak izan badira eta pixkanaka ezerezetik haratago bidea egiten hasiak dira batzuk, baina oraindik ere asko dago egiteko. > > Iņigo Fernandez Ostolazak ondo daki hori. Are gehiago, ordea, Fernandez Ostolazak garbi ikusten du euskarak berak, eta geure hizkuntzaren osasunaz neurri batean edo bestean arduratzen garenok, euskararen normalizazioan aurrera egiteko ezinbestekoa izango dugula, batetik, euskarazko produktuak kontsumitzea, eta bestetik, komunikatzen jakitea. Komunikazio kanpaina sendo eta borobilak erabiliz ezagutarazten diren produktuek beti izan ohi dute harrera ona izateko arrisku handiagoa, komunikazio kanpaina benetan ona bada bai behintzat, eta euskararentzat ere antzeko zerbait aldarrikatzen du *Nola saldu euskara* artikuluaren egileak. > > Horren gainean hainbat aipamen irakur daitezke bere idatzian, hala nola: **"Hobeto komunikatzen asmatu behar dugu, erdaldun komunitatean askok euskararen munduan dagoen pluraltasunaz ohartzeko duten gogo edo interes faltari buelta ematen hasteko, bide batez"**. > > Hemen tartekatu ditugun pasartetxoak Iņigo Fernandez Ostolazak bere artikulu zabalean plazaratzen dituen kontzeptuetako batzuen adibide besterik ez dira. *Nola saldu euskara* osorik irakurtzeak zinez merezi duelakoan gaude, eta horretarako aukera eskainiko dugu otsailaren 6an. > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1138636331/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com