Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Oinarrizko Hiztegi Juridikoa

Deustuko Unibertsitatea-Euskal Gaien Institutua / Hizkuntza / 2006-01-18 / 07:00


Oinarrizko Hiztegi Juridikoa argitaratu du berrikitan Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak Euskaltzaindiaren baimenarekin. Hiztegiaren egileak Andres Urrutia, Ester Urrutia, Cesar Gallastegi eta Arantza Etxebarria dira. Hiztegia oso-osorik erabili.com-en eskura dezakezu.



Hiztegiaren helburua hauxe da: zuzenbidearen hizkeran erabilgarri diren hainbat eta hainbat hitz bertan aurkitzea, den-denak Euskaltzaindiaren Hiztegi Batutik hartuak. Horrela, erabiltzaileak oinarrizko hiztegi juridikoa ikasi eta lantzeko aukera izango du, betiere, Euskaltzaindiak hitz horien inguruan emandako arauei (ortografia eta bestelakoak) men eginez. Halaber, behar duenean, zalantzak argitu eta kontsultak egiteko tresna arina izango du eskura (esaterako, nola idatzi? aborto/abortu, erahil/erail, ministeritza/ministraritza/ministerio, senadore/senatari...).

Beraz, hiztegi hau interesgarria izan daiteke zuzenbidea euskaraz barneratu behar duten ikasle berrientzat, eta, oro har, zuzenbidearen inguruan eguneroko lana euskaraz bideratu nahi dutenentzat. Horientzat guztientzat batu da hitz-andana hau, zuzenbidea eta administrazio mundua euskaraz gauzatu eta ahalbidetzeko.

Norabideak

Lan horren gidari izan dira jarraiko norabideak:

(DEUSTUKO UNIBERTSITATEA - EUSKAL GAIEN INSTITUTUA)

Zuzenbide arloko hiztegi interesgarriak (Ikusteko gainean sakatu)

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1137163941