Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Zerbitzuak euskaraz esku-eskura

Alkarbide / Herri-administrazioa / 2006-01-11 / 07:00


Herritarrek, eta bereziki haurrak dituzten gurasoek, udalerrian euskaraz zer zerbitzu, jarduera edota ekimen aurki ditzaketen argi eta garbi eta eskura izateko tresna berria sortu dute Bizkaian. Hainbat udalerri eta udal-elkarte batu dira horretarako, Alkarbide bilgunearen eskutik.



Euskara Zerbitzuak, zerbitzuak euskaraz leloa daroan kanpaina hau Bizkaiko 22 udalerriren ekimen bateratua da, eta xede dauka udalaren euskara zerbitzuak eta beste erakunde batzuek herrian bertan eskaintzen dituzten zerbitzu eta antolatzen dituzten jardueren berri ematea herritarrei, batik bat, 12 urte arteko umeak dauzkaten herriko familiei. Hala ere, 1 eta 16 urte arteko neska-mutilentzat nahiz haien gurasoentzat eskaintzen diren euskarazko saio eta beste jasota daude gidan.

Alkarbidek, Bizkaiko euskara zerbitzu guztiak batzen dituen bilguneak, euskararen geroratzea lantzeko plangintza gertatu zuen 2005eko ekitaldiaren hasieran eta jarduera horien nahiz beste zerbitzu batzuen gaineko argibideak emateko baliatu dute udalek kanpaina hau.

Jarduerak, besteak beste, ondokoak dira:

Tokian tokikoak

Kaleratu den euskarria, izatez, tokian-tokian antolatzen diren euskarazko jarduera eta beste zerbitzu batzuen fitxa-sorta da. Hona hemen fitxa horietako batzuk, eredu gisa:

Handiago ikusteko, sakatu irudiaren gainean.

Jarduera bakoitza fitxa batean ageri da eta guztiak plastikozko zorro batean bilduta daude. Zorroak, berriz, imana dauka atzean, hozkailuan edo metalezko tresnaren batean itsasteko. Fitxa bakoitzean, honako datuak ematen dira:

Euskarazko zerbitzu eta jardueren gida 1 eta 6 urte arteko umeak dauzkaten gurasoek jaso izan dute etxean. Hala ere, jarduera batzuk 16 urte arteko gaztetxoentzat eta batzuk-batzuk gurasoentzat direnez, hainbat ale udalen menpeko kulturgune eta azpiegituretan ere jarri dira.

Udalerrien zerrenda

Lehen esan moduan, Bizkaiko 22 udalerrik bultzatu dute kanpaina eta, gutxi gorabehera, ekimenaren sustatzaile diren 16.000 familia izango dira hartzaileak.

Hona hemen ekimenean parte hartu duten udalerri eta udal erakundeen zerrenda:

(ALKARBIDE Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea da)

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1136800203