Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Gero eta euskara ikasle gehiago Euskal Herritik kanpo
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Gaur egun, 1.500 euskara ikasle daude Amerikan, eta 700 inguru Europako euskal etxeetan. Unibertsitate arloan, berriz, Txileko unibertsitate eskoletan, esate baterako, 300 lagunetik gora ari dira euskara ikasten. > **Hitzarmenak sinatuko dira beste sei unibertsitateekin** > > > Europa eta Amerikako beste 6 unibertsitateetan euskara eta euskal kulturari buruzko ikastaroak emateko hitzarmenak sinatuko ditu Eusko Jaurlaritzak. Kultura Sailak egin du proposamena eta Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak hitzarmenak egiteko baimena eman du. > > Kultura Sailak unibertsitate bakoitzarekin bideratuko dituen hitzarmen horien bitartez euskara eta euskal kulturaren ikastaroak eskainiko dira Valentziako Unibertsitatean, Berlingo Frei Unibertsitatean (beronek Berlingo Humbolt eta Postdameko unibertsitateei zerbitzua eskaintzen die) Varsoviako Unibertsitatean, Helsinkiko Unibertsitatean eta Mexikoko Unibertsitate Nazionalean, egun Amerika eta Europako beste hainbat unibertsitateetan eskaintzen direnen gisakoak. > > > **Euskal Institutua sortu aurreko urratsak** > > > Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak bultzaturik, euskara eta euskal kulturaren mintegiak sortzen ari dira Europa eta Amerikako hainbat unibertsitateetan, Euskal Institutuaren garapenaren bidean. > > Ildo beretik, Kultura Sailak, HABE erakundearen bitartez, abian du Euskal Herritik kanpo helduentzako ematen diren euskara eskolen garapenerako egitasmoa: *Euskara munduan*. Egitasmoaren baitan Espainiako estatuaren hainbat hiriburutan (Madril, Bartzelona, Valentzia, Valladolid) eta Europan (Paris, Londres, Brusela, Berlin, Frankfurt, Helsinki, Varsovia, Poznan) eta baita Ameriketako hiri eta herri desberdinetan ere helduentzako ematen diren euskara eskolak arautu eta garatu dira. Horretarako, irakasleen trebakuntzari garrantzi berezia eskaini zaio eta eskola horiek materialez hornitu eta autoikaskuntzarako eta urrutiko irakaskuntzarako zein irakasleen trebakuntzarako sistemak ezarri dira. > > > **Txileko unibertsitate eskoletan 300 lagunetik gora euskara ikasten** > > > Egitasmo honen aitzindariak Txileko Santiagon eta Valparaisoko 4 unibertsitate eskoletan ematen diren euskara mintegiak ditugu. Ikastaro hauek unibertsitate mailako ziklo formatiboaren barruan daude, non 300dik gora ikasle izena emanda dauden bi zikloak gehituta. Azpimarratzekoa da ikasle gehienak, bi heren baino gehiago, ez direla euskal jatorrikoak. > > Alde horretatik, Miren Azkarate Kultura sailburuak joan den 2005eko azaroan Txile eta Argentinara egindako bisitaldiak euskara eta kultura sendotzea izan zuen helburu nagusi. Zehazki, aipatu euskara eta euskal kulturaren inguruko unibertsitate mintegiak sendotzea eta Euskal Etxearen bitartez herrialde horietan ematen diren euskara eskolak garatzea. > > > **Euskal Herritik kanpo euskara ikasten ari den bi ikasletik bat argentinarra da** > > > Sailburuak Argentinako Necochean egindako Euskal Astean parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzaren izenean, eta honen inguruan, FEVArekin (<i>Argentinako Euskal Elkarteen Federazioa</i>rekin) euskara eskolen garapenerako oinarrizko zerbitzua izango den euskal gaien inguruko liburutegia garatzeko hitzarmena sinatu zuen batetik eta, bestetik, euskara eskolen garapenerako FEVA eta HABEren arteko hitzarmena izenpetu zuen. > > > **Argentina aintzindari euskarazko eskolak bultzatzen** > > > Ezin ahaztu, *Euskara Munduan* egitasmoa Argentinan sortu zela *Argentina Euskaraz* izenarekin, 1989an bertako FEVAk (<i>Argentinako Euskal Elkarteen Federazioa</i>k) egindako eskaintza baten ondorioz. 1990 abian jarri eta hiru plangintza gauzatu dira, horiei esker euskarazko eskolak sortu, argentinarrak diren euskarazko irakasleak prestatu eta trebatu dira eta guzti hau bertakoen eta HABEren artean. Duela sei urte, egitasmoa Argentinatik Uruguaira hedatu zen eta duela bi urte Txilera. Aurtengo ikasturtean Argentinan ia 600 ikasle daude (40 irakasle ari dira eta euskara eskolak 20 hiritan ematen dira) > > Bestela esanda, Argentinan elkartzen da Euskal Herritik kanpo euskara ikasten ari diren bi ikasletik bat. Izan ere, 1.500 euskara ikasle daude Amerikan, eta 700 inguru Europako euskal etxeetan (gehienak Bartzelona eta Madrilen -200na ikasle- eta beste 150 Parisen). AEBetan dauden 60 Euskall Etxeen erdietan ematen dira euskara klaseak. > > > **40 euskara irakasle berri Argentinan** > > > Une honetan, bestalde, garatze bidean da egitasmo piloto bat irakasle berriak Ameriketako hiri eta herri desberdinetan trebatzeko. Hala, teknologia berriak erabiliz (urrutiko irakaskuntza bidezko barnetegiak, klase presentzialak,...) 40 ikasle argentinar hasiak dira trebakuntza jasotzen, hemendik bi urtera euskarazko irakasleak izan daitezen. Gisa horretan lortuko da irakasleak biderkatzea eta jomuga nagusira heltzea: Euskal Etxe bakoitzak bere irakaslea izatea. > > > > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1136401869/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com