Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» Bertsoaren zirrararekin hunkituta
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Bertsolaritzak goia jo zuen atzo (2005-12-18) Barakaldon, Bertsolari txapelketa Nagusiko azken saioan: > **Milaka bertsozale hunkituta** > > > *12* milatik gora bertsozalek zutik eta esku-zarta betean hartu zituzten bertsolariak goizean eta gisa berean agurtu zituzten iluntzean bertso aldiaren bikaina eskertzeko. > > Bertsoaren eta bertsolarien indarra behin eta berriro ikusi zen goiz nahiz arratsaldeko bertso saioetan: orain irribarre, gero algara eta hurrena, berriz, begiak malko betean ziren entzuleak bertsoaren esanak eta sortutako giroaren zabalak hunkituta. > > Zirrara, gainera, bukaera-bukaera artekoa izan zen: Imanol Lazkanok Andoni Egañari txapela jantzi artekoa. > > Zazpi Euskal Herrietatik etorritako jendetza elkartu zuen Barakaldok eta guztiek bertsoa eta euskara zuten elkargune eta ulergune. Euskararen Herria atzo herriago izan zen Barakaldon. > > > > **Gaztetuta** > > > Bertsolaritza gaztetuta dago. Atzo oholtza gainean eta beheko eserlekuetan gazte jendea zen ugari. Bertsolaritzan gaztea ere bultzaka dator: bertsozale eta bertsolari. Atzoko protagonistetako bat, zalantzarik gabe, Bilbao Exhibition Centerren bertsoak entzutera elkartu ziren gazteak izan ziren. > > > >

> > > > > **Gosea** > > Bertso gosea nabari zen goiz-goizetik Bertsolari Txapeketa Nagusiko azken saiora joandako jendartean. Bertso irrika sumatzen zen. Bazkalondokoan ere entzule jendeak otorduko babarrunekin sabela ondo berdindu bazuen ere, bertso goseak amorratzen eseri zen bertsolaritzaren plazako aulkietan. Baina bertso gosea ez zen nolanahikoa: bertsoaren mokofinak ziren nagusi, bertso onaren gose eta egarri. > > > **Egaña: "ez gaizki ulertu"** > > > Zortzikotearen artean buru bakarrak janztea zeukan txapela eta epaileek Andoni Egaña Makazagaren aldekoa hartu zuten azken erabakia. > > Andoni Egañak kantatu zuen lehenengo bertsoan, agurreko bertsoan, ongi asko adierazi zuen zertara zetorren: "dena ematera nator eta, hau ez gaizki ulertu". Eta bere hitzak ondorengo zortzi orduetan gertatuko zenaren erakusgarri izan ziren: Txapelketa Nagusiko finalaren bertso aldi osoan, hasi eta buka, Andoni Egañak garbi utzi zuen berak ez zuela txapela oparitan emango, kendu egin beharko zitzaiola eta ondo kostata gainera. > > Andoni Egaña bertsolaritzaren historian Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko 4 txapel jantzi dituen bertsolari bakar bihurtu da. Inork ez du lortu sekula horrenbeste txapel janztea. > > Baina Andoni Egañak laugarren txapela janzteko bidea ez zuen nekerik gabekoa izan: estu hartu zuen txapeldunen txapelduna Durangoko Unai Iturriaga txapeldunordeak baina atzokoan Bertsolarien finala Gipuzkoatik Bizkaira eraman bazen ere, txapelarekin ez zen gauza bera gertatu eta laugarren aldiz jarraian Gipuzkoako Zarautzen geratu zen. > > Honatx finalean kantatu zuen zortzikoteak lortutako puntuak eta azken sailkapena: > > 1. **Andoni Egaña** 1.796,5 puntu > > 2. **Unai Iturriaga** 1.746 > > 3. **Maialen Lujanbio** 1.206,5 > > 4. **Amets Arzallus** 1.206,5 > > 5. **Igor Elortza** 1.174 > > 6. **Sustrai Colina** 1.171, 5 > > 7. **Aitor Mendiluze** 1.156 > > 8. **Jon Maia** 1.156 > > > > **Bertsoaren erakustazoka** > > > > Euskararen Herriak erdigune izan zuen atzokoan Barakaldo. Goiz-goizetik eta egunak amaitu artean bertso ale bikainak entzun ziren 12.000 bertso lagunetik ondo gora elkartu zituen Bilbao Exhibition Center (BEC) bertsoaren erakustazoka erraldoian. > > Zortziko handiko saioarekin ekin zioten finalari bertsolariek. Lehenengo ekinaldian Igor Elortza eta Andoni Egaña egokitu ziren kantu lagun, urte bi greban eman ondoren lantokiko aldageletan lanean hasteko dauden langile biren larruan jarrita. Gaiak begitartea ilundu eta goibeletik jarduteko gehiago bazuen ere, Andoni Egañak atera zizkion umore printza batzuk. > > Jon Maia eta Amets Arzalluz etxea erosi berri duen bikote gazte bihurtuta aritu ziren ondoren. Jon Maiak ale bikainak eman zituen: > >

Paper guztiak aurrean daude
> Amest hurbildu parera,
> une honetan hastera doa
> urte luzeko karrera.
> Ene! hauxe da konpromisoa!
> sakon-sakon gainera.
> ez elizatik, ez zibiletik
> bankotik ezkonduko gera.

> > Ondorengo bertsoetan ere arrazoi politak eman zituzten bi bertsolariek baina bereziki gogoangarria da 50 urte luzeko ordainaldian sartu behar zutela-eta "gure harremanak ba al du horrenbeste kreditu?" galdetu zuenean Jon Maiak. > > Goiz parteko saiorik bizienetakoa Maialen Lujanbiok eta Unai Iturriagak egin zuten. Hiru ume txikiren gurasoen tokian gertatu ziren eta aspaldiko partez asteburu osoa bakarrik pasatzeko aukeran. Maialen hasi zen zirika: > >

Ezta bat eta, ezta bi ere
> hiru ta hiru, da hiru
> hiru neke eta hiru lan karga
> bider hiru, zenbat diru.
> Umeak nola gainetik kendu
> pentsatzen gabiltz beti gu,
> orain bakarrik geratu eta
> ia zer ein ez dakigu

> > Eta Maialenen lehendabiziko zirikaldiari bikain baino bikainago erantzun zion Unai Iturriagak. Gainera, Unaik bertso honetara ekarritako "ejem" baliabide adierazkorra Andoni Egañak erabiliko zuen arratsaldean Unai berarekin izan zuen buruz burukoan eta baita agurreko azken bertsoan ere: > >

Hain emankorrak izan gu
> eta hiru haur etorri ziren
> presarik gabe behingoagatik
> elkartu gaitezen hemen
> igoal aukera dugu gaurkoa
> zera egiteko: ejem
> ia ahaztuta daukat maitea
> gu lehen nondik hasten ginen

> > Iturriaga ondorengo bertsoetan ere eroso ibili zen senar eta aitaren kolkoan sartuta: > >

Nire laztana, nire maitea
> etzaitez jarri horrela,
> zurekiko dut berotasun bat
> berotasun bat itzela.
> Ez dakit zer den berago edo
> berotu zaidan sabela,
> "caguen la leche" berriz mobila,
> ziur zure ama dela.

> > Ondoren zortziko txikiaren txanda izan zen. Andoni Egañak eta Jon Maiak umore ederrean zukutu zuten gaia: "Igande goizaldean, parrandatik bueltan etxera heldu eta gose zara, Andoni. Sukaldera sartu, eta eguerdirako ziren txipiroiak jaten hasi zara. Bat-batean, Jon ama agertu da kamisoian". > > Hona hemen Andoni Egañak kantatutako bi ale zoragarri: > >

Pasilluan utzita
balantzen aztarna
iaupaka hor sartu naiz
sukaldean barna,
eta ordu hauetan
hauxe panorama
ze kamisoi polit
dakarkizun ama.

Gauean zazpi whiski
hor nonbait edanda
kolpetik iritsi zait
gosearen txanda,
ezpainak tintaz dauzkat
egia esanda
kazuelatik salto
egingo zidan-ta

> > Lan berean ere, Unai Iturriaga eta Sustrai Kolina elkartu ziren. Esku-zarta ederrak atera zituzten entzuleengandik, izan ere, gaiak ere bide ematen zuen umorerako: "Laneko bilera batera zoaz zu Unai, Sustrai nagusiarekin, haren auto haundian. Azkarregi doa Sustrai autopistan, eta ez dakizu nola esan mantsoago joateko". > > Unai Iturriagak bertso honekin ekin zion: > >

Hau da hau kotxe zarra
> hau da hau bainera
> GPS eta guzti
> daukazu gainera,
> Ehunda berrogeian hor
> dijoa topera,
> jakin nahi nuke zelan
> joaten den ehunera.

> > > Goizeko saioan hamarreko txikian entzundako beste saio gogoangarri bat Jon Maiak eta Maialen Lujanbiok egin zuten, punta-puntako bertsolarientzat gai zailik ez dagoela erakutsiz: "Zu Jon herriko plazan landatu berri duten arbola txikia zara. Maialen, berriz, hazi arte eutsiko dizun makila". > > Hauxe kantatu zuen Jon Maiak: > >

Nire makil laguna
> zu nere zaindari
> nere aldamenean
> zaude adi-adi
> eutsi behar diogu
> hego haizeari
> ekaitz guztiei eta
> neguko elurrari
> sustraiak lotu arte
> heldu enborrari

> > Maialen Lujanbiok botatako ale hau ere ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula, batez ere, bukaerako arrazoiari dagokionez: > >

Ni inbiriz begira
> zure loreari
> ni ere lehen izan
> nintzen zuhaitz handi
> baina ebaki ninduten
> eta jarri adi
> paradoja bat degu
> biok argi-argi
> hildakoak nola eusten
> dion bizitzari

> > > **Kartzelakoa** > > > Goizeko saioa kartzelako lanarekin amaitu zuten bertsolariek: "Aspaldiko partez bi begiak busti zaizkizu". Gaiaren zabalak mugatu beharra ekarri zuen bertsolarien aldetik eta bide ezberdinetatik joz bertso sorta ederra entzuteko aukera izan zen: > > > - **Igor Elortza**: > >

Sentimentuak batzutan sartzen
> dira zuzen-zuzenean
horrexegatik kantatu nahi dut
naizenaren izenean,
euforia dago denean
baita neure barrenean
egun haundia zela zeozerk
ematen zidan senean,
gure ordua helduta ez naiz
erori etsipenean
malko txiki bat egin zait beste
zazpien aldamenean
hona igo garenean.

Sentimentuak halakoetan
hartzen du harrapalada
hainbeste txalo, hainbeste jende
hemen bertatik bertara;
disgusto txiki ilada
izan dut azkenboladan
txaloen hotsak berriro ere
sortu dit niri dardara.
Ospitalean zaude zaude zu eta
Ni nabil hona ta hara,
denei begira bidaltzen dizut
zuri agur bat osaba,
laister ikusiko gara.

Ta behin bihotza martxan jarrita
> noski ezin du gelditu
> bapatekoak dauzka holako
> makinatxo bat istripu,
> sentimenen zirrikitu
> gure bertso ta prediku
> jente aurrean kantatzeko nik
> ba ote dut nahiko meritu,
> hamaika malko klase badaude
> horixe dut konprenitu
> batzutan penaz eta bestetan
> pozetan ezin kabitu,
> bizitzak biak behar ditu.

> > > - **Andoni Egaña**: > >

Atzo arratsaldez muxu emanda
> han utzi nitun etxean.
> «Benga aitatxo, gogoarekin»,
> semeak ate ertzean,
> andreak berriz irripartxo bat
> ere semean atzean.
> «Saiatuko naiz», agindu nien
> nere aldarte motzean.
> Hemen eguna igaro eta
> zortzietan arratsean
> nere burua hor sentitu dut
> oso modu narratsean.
> Izena entzunda, eztenkada bat
> sentitu dut bihotzean,
> beti lehena izandako hau
> zortzigarren geratzean.

Zazpigarrena ta seigarrena
> esan dituzte xuabe
> gero zortziok zutitu gara
> zortzi lagun ta zutabe.
> BEC-eko hau zen bertsolarien
> helburu eta aldare
> besteak haundi, kikara ziran
> eta ni berriz titare.
> Nere Olimpo uste nuena
> bilakatu zait urkabe
> zerrenda hori entzundakoan
> ene zenbat atsekabe.
> Barrun mina sentitu det bai,
> sentitu det ta halare
> momentu hori aixe pasa dut
> malkorik isuri gabe.

Jende aurrean al dan moduan
> mantendu dut bai kontrola
> horren gogorra izango zenik
> ez nuen uste inola
> gerta liteke haundi usteko
> kaxkarraren parabola.
> Zarautza joan naiz, burumakurka,
> erdi etsirikan hola
> pentsatzen nuen, hau kultura da,
> gurea ez da kirola,
> eta horrekin baretzen nuen
> barrunpeko bihotz zola.
> Lehenen ttantta bat, gero bi ttantta
> azkenik malko uhola
> nere semeak hala esan dit:
> «Aita ez dio ajola».

> > > - **Jon Maia**: > >

Langile ohia nauzue
> gaur BECera natorrela
> labe garai zahar haietan
> soldadoreen papela
> bizitza osoan borrokan,
> borroka zen erregela,
> kalera bota gintuzten
> ze sentsazio zimela.
> Orduko oroitzapena
> jauzi da orain orbela
> finalera etorri naiz
> ta ez da gauza ustela,
> pozten nau hau ikusteak
> euskaldunaren ergela
> orduko basamortua
> euskerak bete duela.

Guri pasa zitzaiguna
> juzga genezake grabe,
> dena kontatu nahi nuke
> orain xuabe-xuabe.
> Enpresa usteldu zuten
> hori ez da nobedade
> hortako enpresarioek
> ai zenbat abilidade.
> Gaur BECen senti ninteke
> halare guztien pare,
> lehengo borroka haietan
> ginen arrazoien jabe
> ez dezala inork ahaztu,
> memoria da zutabe,
> guk botatako harriak
> oholtzaren azpian daude.

Begirada ipini zait
> umela baina ez iluna
> neure herrian ikusiz
> bertsolarien jarduna.
> Hau ez da izan sekula
> herri hontan ezaguna
> nola hau beti izan den
> industriaren erresuma,
> asko euskaldundu gera
> zer ikasi eta zer suma
> jadanik bertsolaria
> da gure bidelaguna,
> begiak dauzkat malkotan,
> hau da hau ikuskizuna,
> gaurtik hasten da biharko
> Barakaldo euskalduna.

> > > - **Amets Arzalluz**: > >

Arratsaldeko zortziak dira
> txapelketaren aitzaki
> nere aulkitik altxatu eta
> begirada bota BECi,
> epaia ere eman digute
> zeinen ongi, zein ederki,
> txapeldunaren izena ere
> jakina izango da aurki
> ta nik iztarrak ia itsatsiak
> nere galtza eta aulki.
> Puntuak mila ta zazpi
> garaitzeko ez zen aski
> malko txiki bat atera zaio
> begiko iturri bati,
> BECek jo didan txalo aldia
> gogoratuko dut beti.

Eta jendea epaiaren zai
> zer etorriko zer suma
> aurkezlearen mintzaera da
> hain mantsoa, hain astuna
> hirugarrena ta bigarrena,
> ene bai gizon kuttuna,
> zarauztarrari eman diote
> bigarren postu txukuna.
> Bihotza daukat esku batean
> begirada dut zurruna
> lehen gure ezaguna
> egunez egun laguna
> ene Andoni gaur bigarrengo
> bukatu duzu eguna
> baina betiko izango zara
> zu Ametsen txapelduna.

Ta aurkezlea izenez izen
> tirri tarra, tirri tarra
> txapelduna nor esan behar du
> orain gainditu du marra
> izango al da gipuzkoarra
> izango al da bizkaitarra
> izena esan eta saltoka
> hasi zait barneko arra.
> Lasai nik zein den ez dut esango
> suspentsearen indarra
> azken orduko hausnarra
> ta denen txalo aparra
> txapeldun berri, txapeldun haundi
> eta txapeldun bakarra
> neri ezkondu dizkidazuna
> malkoa ta irriparra.

> > > - **Sustrai Colina**: > >

Euskal Herria da inor
> nahi ez duen erresuma
> lagun batek amesten zun
> herrian askatasuna
> hargatik ospa egin zun
> utziz gomu ta bilduma
> Guardia Zibilek atzetik
> egin zioten jarduna.
> Zoritxarrez dula gutxi,
> preso harturik laguna,
> lagun oro egon gara
> zer pentsa eta zer suma.
> Gaurko honetan jaso dut
> malkozko opari kuttuna,
> ziegatik bidali didan
> lehendabiziko gutuna.

Aupa Colina, ze moduz,
> ongi al doa bizitza?
> Hemen jasaten gabiltza
> errepresio bortitza
> kartzela beti izan da
> bizitzeko toki hitsa
> ta ukatu dizkigute
> patioa eta hitza.
> Horri erantzun nahiean
> gu gose greban gabiltza
> dukaguna ez delako
> nor izateko baldintza,
> deus baino nahiago nuke
> hauxe izango balitza
> hemendik idazten dudan,
> azkeneko eskutitza.

Toneladako malkoak
> dauzkadanean begitan
> memoria iltzatzen zait
> Donostiko afaritan
> nun luze ibiltzen ginen
> eztabaidan, ika-mikan
> sexuan, kirol kontuan
> eta gero politikan.
> Baina kondena luzea
> daukadanez oraindikan
> jarraitu beharko dugu
> garai zaharren inbiritan,
> agur bat eta bi muxu
> La Santeko ziegatikan,
> ta ea txapel ta guzti
> etortzen zaren bixitan.

> > > - **Aitor Mendiluze**: > >

Zenbait egunez lanetik ere
> hartu genuen erdi jai
> etxean bertan egon nahi nuen,
> ahal nuen artean lasai.
> Hasi aurrera begira eta
> ustezko hamaika dohai
> banituela pentsatzen nuen
> bila joan nintzen, baina ai,
> ilusioa izan daiteke
> halakotan geure etsai,
> ez nintzen sinisteko gai
> ez nuen sinisterik nahi
> ez zetorren nahiz eta luzaro
> egon ginen gu bere zain,
> zoritxarrean ez nuen egin
> gero zorionean bai.

Aita bakarrik izan nahi nuen
> helburu haundia bera
> amagaia ere pronto zegoen
> ta jo genuen aurrera,
> ustekabean erdi bidean
> eten zen gure karrera,
> mediku batek hala esan zigun
> eta ametsak gainbehera.
> Aurretik egin genituenak
> ondoren geure kaltera
> pentsatuz beste aukera
> nola irtengo ote da,
> bigarrena ere galdu genuen
> ilusioaz batera
> baina orduan ere zergatik
> ez zen malkorik atera.

Halere Idoia animatzeko
> hartu nuen nahiko kemen
> bere gogoa, bere indarra,
> akitu baitzuen nabarmen
> holakoetan aitaren lana
> babes ematea omen
> eman nuen bai, baina neuk ere
> beharra sentitu hemen,
> pasa zaionak ondo badaki
> haurtxo bat galtzea zer den,
> baina bi galdu ondoren
> horra Jontxu non dagoen
> eta malkoak atera zaizkit
> eskuz estali baino lehen,
> zuk lasai seme, utzi negarrez,
> aspaldi egin nahi nuen.

> > > - **Maialen Lujanbio**: > > >

Animoak ta eupadak
> luzatu elkarrena
> ta oholtzara gindoazen
> eskaileran barrena
> saioan eman nahi gendun
> bakoitzak ahal zuena
> baina Donostin izan nun
> alderdirik txarrena (bi aldiz)
> gaur heldu da galdu nuen
> finalerako trena,
> hor doaz bertsolariak
> Elortza da aurrena
> ze emozio, ze tentsio
> finalak dakarrena
> pena ni izan nintzela
> bederatzigarrena (bi aldiz).

Publikotik ikusten det
> zortzi nere antzerako
> noiz bertso ona botako ta
> saio ona aterako
> hamahiru mila lagun
> hintxada aukerako
> lan ona egin dezaten
> eurak bultza beharko (bi aldiz)
> eta ni oholtza gain hortan
> egona naizelako
> inbidi ta emoziorik
> ez dut ukatu ahalko
> ta txalo zaparradako
> jausten zaizkit bi malko
> publikoak danak berdin
> txalotzen dituelako (bi aldiz).

Ezagun ta ez ezagun
> nere eskubi ezker,
> gainezka bete zaizkigu
> erdigune ta bazter,
> saioaren azkenean
> baietz BEC berbera leher.
> Hemen zerk biltzen gaituen
> ezin da ondo uler (bi aldiz)
> igual bereizten gaituen
> politikari esker
> honek batu egiten gaitu
> eta ze egun eder,
> gauza haundia ez gera
> hortan ez nago oker
> gauza haundia ez gera
> baina bagara zeozer (bi aldiz)

> > > - **Unai Iturriaga**: > >

Beti izan naiz tipo bat
> gogorra eta suharra
> zenbaiten gustorako igual
> baita apur bat makarra,
> nik ere ez dut gustoko
> ez jendetzaren marmarra
> baina barruko indarra
> lehertu zait barra-barra
> nahiz ta pentsatu geratu
> naizela triste xamarra,
> pentsatu eta oraindik
> daukat ebatzi beharra
> tristurak edota pozak
> sortu didan gaur negarra.

Sentimentuek horixe
> dute bere erregela
> ebidentzien aurrean
> ezin bota errezela
> egun luzea izan da,
> saioa eta kartzela,
> baina guztiok nibela
> uste genuen bezela
> eman dugu ta sinesten
> dugu merezi zuela,
> malko leun batek gozoki
> zeharkatu dit mazela
> hamasei urte ta gero
> Bizkaian dago txapela.

Ai txapel beltz horrek badu
> nahiko karga, nahiko pixu
> urrunetik begiratu
> ze dardara ta ze izu
> ostetik ekarriko du
> makina bat konpromisu.
> Lehengoa genuen maixu
> Egaña kristona aizu,
> baina denborak kentzen du
> agian ematen dizu
> eta zorionak Igor
> ta utzi ezkero bi muxu,
> denok merezi genuen
> baina zeuk eraman duzu.

> > > **Arratsaldeko saioa** > > Goizean baino apalago aritu ote ziren ustea nagusitu zen arratsaldekoan. Dena dela, bikainetik kaskarretik baino askoz gehiago izan zuen arratsaldeko saioak. > > Lehenengo lana binaka egin zuten, Aizak hi mutil mainontzi doinuaren neurrian, 3na bertso kantatuz. > > Unai Iturriaga eta Amets Arzalluz soldadu bihurtuta aritu ziren: "Zu Unai soldadu zaharra zara eta Amets soldadu gaztea. Lubakian zaudete eta etsaiak hubiltzen ari dira. Gerra galtzear zaudete. Zuk Unai, etsita ikusten duzu Amets". > > Unai Iturriagak gaia ongi ulertu ez ote zueneko ustea nagusitu zen entzuleen artean. Amets, berriz, Unairen gaizki ulertuaz konturatu zen eta paperak aldatuta jardun zuten bi bertsolariek. Horrela hasi zen Unai Iturriaga: > >

Gurea patu kaskarra
> lurrean tirri ta tarra
> zer dala-eta bihurtu ote
> nintzen militarra?
> zuk aditu ondo, zaharra
> ez ezazu pasatu marra
> hildako ausarta baino hobea
> da bizi koldarra (bi aldiz)

> > Amets Arzalluz: > >

Poesiarik ez bota
> gerra erdian nago-ta
> ikusten zaitut erdi dardarka
> dudatan koloka
> segitu zazu tiroka
> segi edozeinen kontra
> hemen galdutzat emate hutsa
> delako porrota (bi aldiz)

> > Unai Iturriagak: > >

Porrota da garestia
> garaipena ez da eztia
> ez zaite horrela piztu laguna
> ez izan piztia
> zer tiro ta zer hostia
> hau da muduan uzkia
> bulego on baten erabakita
> daukate guztia (bi aldiz)

> > Amets Arzalluz: > >

Petxu ondoan zauria
> odol tantatan euria
> baina ez al da okerragoa
> malko isuria
> bulegoko irudia
> har zazu, berdin du ia
> zapia baino nahiago dut nik
> maindire zuria (bi aldiz)

> > Unai Iturriaga: > >

Ba, tira maindireari
> ikus dezatela argi
> ez gaitezela bihurtu biok
> inoren afari
> badator bat, badatoz bi
> etzan ta eutsi lurrari
> egin hildako baten itxurak
> ta eutsi arnasari (bi aldiz)

> > Amets Arzalluz: > >

Ez zazula egin tranpik
> nik ez daukat arnas faltik
> itsu-itsuan aurrera segi
> nahi nuke haatik
> galtzen badugu, zergatik?
> badakizu ta badakit
> koskabilorik ez daukazuen
> soldaduengatik (bi aldiz)

> > > Andoni Egaña eta Mendiluze larunbat gauean taberna batean elkarrekin topo egin zuten bi lankide izan ziren. Hizketan hasi eta ohean bukatu zutenak. Astelehena iritsi eta lantokiko kafe makinaren ondoan elkatutakoan hasi ziren gertatutakoaz hizketan. Andoni Egañaren lehenengo arrazoia "ni bezalaxe kalbo, sexu joera lehen argi neukan, orain dudan nago". Hurrengo bertsoan ere horrela jarraitu zuen Andonik: "sexu joerak joera, guk zer egin behar dugu hemendik aurrera'" eta Mendiluzek erantzun zion: "gau hortan zerbait pasa da baina ez da ezer pasa. Eta Andoni Egañaren erantzuna gogoangarria izan zen: > >

Gauri jarri kandela
> ez nuen espero bela
> nik pentsatzen det
> errepikatu behar litzakela
> eskatzen dizut horrela
> beste saio bat itzela
> al bada luze ta gozoa
> kafe hau bezela

> > > Ondoren puntuka aritu ziren eta lan horretan Amets Arzalluz eta Andoni Egaña nabarmendu ziren: "Bi neska zarete. Barraketara joan zarete zuen mutil-lagunekin. Han hasi dira bi mutilak indarra neurtzeko tramankulu bati ukabilkadaka elkarrekin lehian. Zuek begira zaudete". Ekinaldi honetan umorea eta ironia gainezka izan ziren: > >

Amets: Zure nobioa bai, inteligentea!
> Andoni: Ta zurea ez degu bat ere betea.
> Amets: Zureak besotan du indar dexentea
> Andoni: Zurea bestetikan al da potentea?

> > > Andoni Egañari ere beste gai hauxe egokitu zitzaion bakarka aritzeko: "Madrilera egin duzu opor-bidaia koadrilan. Hango kaleen bizitasunaz liluratuta, besteengandik bereizi eta galdu egin zara. Taldearen bila zenbiltzala, Auzitegi Nazionaleko eskailerekin egin duzu topo". Hauxek Andonik botatako arrazoiak: > > - "Ni izango naiz zitatu gabe presentatu den bakarra" > > - Audientzia Nazionaleko sumariotan bertsolariez esaten dituztenei errefentzia eginez hauxe bota zuen: "Ni naiz juglares sabelotodo deitu zenutena". > > > > Arratsaldeko saioko bertsoak aletzen joan ziren banan-banan buruz burukoa Andoni Egaña eta Unai Iturriagaren artean izango zela jakin zen arte. > > > > **Buruz burukoa** > > Gaia: Unai Iturriaga, Maritxu zara. Aitak iturrira bidali zaitu han freskatzen utzitako ardo txuriaren bila. Iturrira iritsi eta Andoni Egaña, Bartolo, aurkitu duzu mozkor mozkor eginda. Hiruna bertso Unai Iturriaga hasita". > >

Iturrira nentorren
> aitak bialduta
> niretzat ze ezustea
> zu hemen aurkituta
> aukera bat genuen
> eta zuk galduta
> behin egongo bakarrik
> ta zu mozkortuta (bi aldiz)

Tentazioa neukan
> ardoa tarteko
> pittinka hasi naiz ta
> gero edan lepo
> trago batzuk egina
> neronen kalteko
> baina oraindik kapaz naiz
> ejem egiteko (bi aldiz)

Holako erantzunik
> bizitza guztian
> mozkorrik baina hartu
> hain modu eztian
> ejema joan ez dadin
> halako hostian
> sartu zazu burua
> iturri azpian (bi aldiz)

Hau esatera ere
> al nauzu behartu
> erdi piripi nago
> ta ez odol txartu
> Maritxu hurbiltzera
> pittin bat ausartu
> ta neuk ikusiko det
> burua nun sartu (bi aldiz)

Hara mozkorrik baina
> zaude bero-bero
> biok gaude gogotsu
> ba tratua bego
> ikusi nahi baduzu
> hamaika genero
> ostadarra ikusten da
> makurtu ezkero (bi aldiz)

Makurtu egin naiz ni
> asmo onez beteta
> ia Maritxu honek
> zer zeukan gordeta
> ostadarrik ez dago
> caguen la puñeta
> eguna argi zen baina
> ilundu du eta (bi aldiz)

> > > Gaia: "ikuspegi desberdina duzue etorkizunari buruz. Andoni, zuretzat beltza da mundu honen etorkizuna. Unairentzat, zabalik dago geroa. Hiruna bertso Andoni hasita". > >

Abiadura Haundiko Trenaz
> egin liteke zenbait marmar
> eta presoen egoera horrek
> nauka arduratu xamar;
> lehen lantokiak komertzio gune
> berrogei metroan hamar,
> etorkizuna aurrikustean
> ia egiten dut dardar
> horrenbesteko ongizateak
> gaizki bizitzea dakar (bi aldiz)

Desarrollismo madarikatu
> hori ibili arren mugan,
> nik ikusten dut etorkizun bat
> ta mantentzen nau liluran,
> ez nago ziur zu kutsatzerik
> Andoni lortuko dudan,
> baina utopia etzazu bila
> ez Europan ta ez Kuban
> konponbidea egon badago
> bilatu dezagun gugan (bi aldiz).

Gu oso gauza txikia gera
> hartzazu geure neurrira
> nik onartzen det etorkizuna
> orain egosten ari da
> Euskal Herriko politikaren
> egoeraren harira
> sukalde lana ein omen dute
> hori ondo dago tira
> baina egongelan sartu aurretik
> logelara joan dira (bi aldiz).

Euskal Herriko egoera zuk
> nahi zenuen nabarmendu
> zuretzat antza egoera honek
> logurea ematen du
> ba ni pozten naiz ta alde onak
> nahi nituzke nabarmendu
> herriak dira pertsona multzo
> berez ohi dira baimendu
> hitza pertsonen dohai bat da ta
> hori ezin digute kendu (bi aldiz).

Halare hitza eduki arren
> ogia lortzeko lana
> konparazioz joan nahi nuke
> Afrikako batengana.
> Gure asea haien gosea
> ta bizitzeko zer zama
> bere herritik bere tributik
> iparralderantz joana,
> galdetu hari geroa ez den
> beltza edo beltzarana (bi aldiz).

Bai nahi ezkero haserretzeko
> nahiko motibo da hemen
> zu hor zabiltza denak zerrendan
> orain amen orain omen
> dena tristea ta dena beltza
> noski Afrika ondoren
> nahiz ta goseak nahiz ta hiesak
> agertu zaite Sudanen
> ta esaiozu bere barruan
> argirik ikusten duen ( bi aldiz).

> > > > - **Unai Iturriaga**: > > - Aulkia > >

Izan aulki bat fashion
> edo miserable
> ipurdiak eiten du
> sarri bere alde;
> izan leike larrua
> edo sare-sare
> jezertzeko ona da
> noski, alafede,
> bertan bare-bare
> Jesukriston pare
> patxadaren jabe
> baina hala ere
> gaur seinale ona da
> hutsik bazaude. (bi aldiz)

> > - Gaia: "Gau eskola bateko irakaslea zara. Aurrean dituzu dozena bat pertsona, neka-neka eginda eta, hala ere, gogotsu". > >

Berriro ere klasean
> bueno zer moduz gabiltza?
> Kaixo Omar aspaldiko,
> etorri zara Haritza.
> Klaseak nahiz eta dugun
> igual kutrea ta hitsa
> zuen begietan dago
> ikasi nahiaren printza;
> zein etxeko lan gogorrak
> fabrikakoa bortitza
> lanak bukatu ta gero
> hona praktika ta mintza,
> euskeraz egin nahi hori
> zuen geroko bizitza
> hori ez da subjuntibo bat,
> hori da lehen baldintza.

Astean bost egunetan
> eta bi ordu gainera
> zuek ekartzen nauzue
> sarritan neure onera,
> guk beti pentsatzen dugu
> hor goazela gainbehera
> nahiz batzui ahoa bete
> euskera eta euskera;
> nahiz administrazioan
> erantzungo duten zera:
> “zuek zeuen poltsikotik
> Ordaindu eta klaseraa”.
> Batzuk lanetik besteak
> lanera doaz ostera,
> eskertu behar dizuet
> etorri izana bera.

Beti baldintza txarretan
> hori da gure problema,
> hizkuntza politika honek
> ezarri digun kondena,
> azalduko dute gero
> txosten polit baten dena;
> hona etorri behar da
> hori da baina lehena.
> Gero etorriko dira
> horrenbeste teorema
> euskara eskasten dabil
> batzutan ez da zuzena
> eta ez da egokia,
> erdalgunean txarrena,
> egokia da ikasi
> eta erabiltzen dena.

> > > - **Andoni Egaña**: > > - Gaia: Aulkia (hauxe izan zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken saioko puntu saririk handiena lortu zuen bertsoa: 55,5 puntu) > >

Atsedena hartzea
> ez degu kalteko
> eta hori lortzen da
> bera tarteko;
> aulkia gauza ona da
> bila joateko
> nahiz aspaldian hemen
> gu gauzkan menpeko,
> hainbat ikusteko
> edo erosteko
> Ikean bai lepo
> desberdinak seko
> baina ezetz txikirik
> behiak jeizteko. (bi aldiz)

> > > - Gaia: "Gau eskola bateko irakaslea zara. Aurrean dituzu dozena bat pertsona, neka-neka eginda eta, hala ere, gogotsu". > >

Ordiziarra naiz baina Santurtzin
> hautatu nuen langintza
> izan nintekeen zenbaitentzako
> behar zuten argi printza.
> Ezkerraldea erdalduna zen
> neretzat a ze desditxa
> euskaldun izan nahi zuten haiek
> behar nituen zerbitza.
> Ia hamarrak jo dute eta
> nekarturikan gabiltza
> halare eutsi pixka batean
> eta dantzatu lapitza,
> ia euskeraz pentsatu eta
> euskeraz luzatu hitza
> ez al da hori euskaldun baten
> lehendabiziko baldintza?

Ia, Edurne, etorri zaite
> orain pizarra aldera,
> ahal dan goxoen egingo dizut
> ikasgaiaren galdera.
> Bueno, mesedez, ez hainbat neka
> ez al zintezke hor gera?
> Kontatuko dut nik zenbat amets
> egingo dudan aurrera.
> Hau sumatzen det zonalde dena
> euskalduntzeko bezpera,
> ahalegin hortan zuek eta nik
> lana daukago ospera.
> Eta gauza bat bururatu zait
> nor nori nork hau nabarmena da:
> zuek, ni eta euskera.

Ekarri ditut pastaren batzuk
> gainera hainbat kutizi,
> ari den harek nola gustora
> ari behar dun lehenbizi.
> Zatoz Leandro alde hontara
> zure kuaderno ta guzi,
> atzo idazlan oso politik
> nola ez nizun ikusi.
> Aizazu, Mertxe, etzazu egin
> gela hontan aharrausi,
> ez ezazula logurea ta
> gure helburua nahasi.
> Lortzen badegu hiru hitzetan
> hau egingo dugu kasik,
> ordu mordo bat galduta, ordea,
> mundutxo bat irabazi.

> > > > **Orbana** > > Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken saioak izan zuen orban bakarra bukaerako sari banaketan hainbat bertsozalek izandako jarrerarekin gertatu zen. Bertsolaritza laguntzen dabiltzan hainbat erakudetako ordezkari (Bilbao Bizkaia Kutxakoa, Bilboko Udalekoa, Bizkaiko Foru Aldundikoa, Eusko Jaurlaritzakoa...) txistuka hartu zituen entzulegoaren zati handi batek. > > Hainbat bertsozale egun ederra baino ederragoa igaro ondoren azken irudi ozpindu horrekin atera zen bertso aretotik. Bertsozale azpeitiar batzuk zera zioten: "txistu egiten duten horiek zergatik ez dute errespetu piska bat erakusten bertsolaritza saritzen eta laguntzen ari diren erakundeekin? Ados ez badaude, errespetuak agintzen du, gutxienez, isilik geratzea. Tamalez, Bertsozale elkarteak ere, txapelketa etorri eta txapelketa joan, ez du ezer egiten horrelakorik gerta ez dadin eta ohitura ere bihurtzen ari da zenbait bertsozaleren artean diruz laguntzen duten erakudeetako ordezkariei egiten duten ahalegina txistuka eskertzea". > > > > >
> **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Erdal munduari euskaraz gozatu eta ongi pasatzeko eskaintza":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1126602001 > > > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com