Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Patxi Salaberri euskaltzain oso

Patxi Salaberri euskaltzain oso

2005-12-16 / 13:12 / Euskaltzaindia   BESTELAKOAK

Patxi Salaberrik Patxi Ondarra euskaltzain zenaren hutsunea beteko du euskararen Akademian.

Patxi Salaberri da euskaltzain oso berria. Izan ere, gaur, 2005eko abenduak 16, Bilboko egoitzan egin den osoko bilkuran, Patxi Ondarra zenaren hutsunea betetzeko bozketa egin du Euskaltzaindiak. Akademiaren arauek agintzen duten legez, Salaberrik gehiengo osoa lortu du.

Jakina denez, joan den azaroaren 25ean, Euskaltzaindiak Donostian egin zuen osoko bilkuran, hautagaiak aurkezteko epea amaitu zen. Bi hautagai aurkeztu zituzten euskaltzainek:

  • Patxi Salaberri. Andres Iņigo, Patxi Zabaleta eta Henrike Knörr euskaltzainek aurkeztua.
  • Rosa Miren Pagola. Patxi Goenaga, Beņat Oihartzabal, Pello Salaburu eta Piarres Xarriton euskaltzainek aurkeztua.

Curriculuma

Patxi Salaberri Zaratiegi (Uxue, 1959). Filologia Hispanikoan lizentziatua, 1982an (Nafarroako Unibertsitatean) eta Euskal Filologian 1985ean (Euskal Herriko Unibertsitatean). 1992an, Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiarrn bidez tesia aurkeztu zuen EHUn eta harengatik ĢDoktoregoaren Sari ohi ez bezalakoaģ jaso zuen, 1992-93 ikasturtean. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, bestalde, ĢIkerketa sari ohi ez bezalakoaģ eman zion, 1994an, Jimeno Juriorekin batera egindako Toponimia de la Cuenca de Pamplona. Pamplona /Iruņa lanarengatik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle titularra da 1990etik, Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatean eta, zehazkiago, Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika sailean.

Fontes Linguae Vasconum aldizkariko zuzendaria

2003tik Nafarroako Gobernuaren Fontes Linguae Vasconum aldizkariko zuzendaria da.

Euskaltzaindiarekiko loturari dagokionez, 1989az geroztik Onomastikako batzordeko partaidea da. 1996an, berriz, euskaltzain urgazle izendatu zuten. Halaber, Akademiaren Onomasticon Vasconiae bildumako zenbait lanen hizkuntza aholkulari izan da.

Ikerketa arloan, Nafarroako hizkeren eta euskal dialektologiaren inguruko hainbat lan burutuak ditu.

Argitara emandako lanei dagokienez, bere espezialitate nagusia onomastika da, hau da, izenen azterketa; besteak beste, Nafarroako herri izendegia osatzen lagundu du, Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeko partaide gisa. Batzorde horrekin batera, era berean, Euskal Deituren Izendegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle Entitateak eta Euskal Izendegia lanak kaleratu ditu.

Horiez gain, nabarmentzekoak dira goian aipatutako Toponimia de la Cuenca de Pamplona. Pamplona / Iruņa liburua eta Artajona, Toponimia Vasca / Artaxoa. Euskal Toponimia biak Jimeno Juriorekin batera eginak. Hauetaz landa Euskal Deiturategia: Patronimia eta Nafarroa Behereko herrien izenak: Lekukotasunak eta etimologia ere aipa daitezke. Hamaikatxo artikulu argitaratu ditu hainbat aldizkaritan (Zutabe, Fontes Linguae Vasconum, Euskera, ASJU, Huarte de San Juan...), baita ponentzia ugari aurkeztu ere biltzarretan, batez ere onomastika eta dialektologia gaiez.

2001. urtean, Eibarko Udalak Juan San Martin ikerketa beka eman zion, Euskal Deiturategia: Patronimia lana egiteko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa batzordeko kidea izan da, 1993ko maiatzetik 1997ko urtarrilera. Hizkuntza Plangintzarako Errektoreari Atxikia ere izana da 2003ko uztailetik 2005eko martxo arte.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntza Normalizaziorako bi batzordeko kide izan da azken urteotan, eta Hizkuntza Plangintzarako Batzordeko kide eta buru, Errektorearen ordezkari.

Nafarroako Euskararen Kontseiluko kidea izan zen 1996tik 1998 arte, euskal kulturako pertsona ezagun gisa. Gaur egun kontseilu horretako kidea da, berriz ere, NUPn ordezkari moduan. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordekoaren toponimia azpibatzordeko kide da, 1996tik.

Patxi Salaberri Eusko Ikaskuntzako kidea da eta nazioarte mailan, American Name Society eta International Council of Onomastic Sciences erakundeetako partaidea da.

Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)

Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com