Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Amarauneko azeria: belarriak tente eta euskaraz

erabili.com / Internet / 2006-01-10 / 07:00


Interneten azkar eta, batik bat, seguru mugitzea nahi dutenek eskura dute dagoeneko Mozillaren sare-ibilgailuaren azken bertsioa, euskaraz eta doan: Firefox 1.5.



Mozillak joan den azaroaren bukaera aldera plazaratu zuen Firefox 1.5 eta, egun gutxiren buruan, software libreko sare-arakatzaile ezagunenaren azken bertsioa euskaraz eskura dezakegu, euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen Librezale.org lantalde irekiaren eskutik.

Euskararekin batera, beste 36 hizkuntzatara moldatuta ere aurki daiteke Firefoxen bertsiorik berriena.

100 milioi deskarga

Firefox amaraunean ia erabateko nagusitasuna izan duen Microsoften Internet Explorer sare-ibilgailuari gero eta konpetentzia zabalagoa egiten ari zaiola esan daiteke. Mundu osoan zehar 100 milioi deskarga baino gehiago izan dituen produktua da Firefox, eta 1.5 azken bertsio honekin deskarga kopurua areagotzea espero dute bere sortzaile eta bultzatzaileek.

"Beste edozein web nabigatzaile baino arinago, ziurrago eta eraginkorragoa da" Firefox Librezale.org-ekoen hitzetan. Eta software librea izanik, Interneteko erabiltzaile orok erabat doan eskura dezake gainera.

Ezaugarriak eta abantailak

Firefox 1.5ek lanerako leiho intuitiboa dauka eta, beste abantaila batzuen artean, birusak, spywarea eta popup iragarkiak blokeatzen ditu. Ondorengoak dira sare-ibilgailu honen ezaugarri nagusiak eta eskaintzen dituen abantailak:

Firefox 1.5 non eta nola

Windows, Mac zein Linux sistemak darabilzkiten ordenagailu jabeek eskura dezakete Firefox 1.5, hiru sistema eragile horietara moldatutako bertsioak eskaintzen baitira. Hain zuzen ere, Red Hat Linux 7.0 edo berriagoa, Mac OS X 10.1.x, 10.2.x edo berriagoa eta Windows 98 edo berriagoa izatea da beharrezkoa, kasu bakoitzean.

Firefox 1.5en euskarazko bertsioa Mozilla.com webgunean, Mozilla-europe webgunean edota Librezaleren gunean eskura daiteke.

Gai honekin lotura duten beste artikulu batzuk (ikusteko sakatu gainean):

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1134474759