Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskara mundura bere Nazioarteko Egunean
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Urteroko data berezi hori ospatzeko, Xabierko Frantziskoren eguna ere badena, han eta hemen hainbat ekimen garatuko dira. Guk nagusienetako bi aukeratu ditugu: Eusko Ikaskuntzarena eta Bilbon 12 orduz euskaraz bizitzeko prestatu duten egitarau zabala. > **Hizkuntza zaharra, teknologia berriak** > > > "Eusko Ikaskuntzak":http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/ > teknologia berrietara jo du aurten Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatu duen ekimen berezia aurrera eramateko. Ez da ahaztu behar, hain zuzen, Eusko Ikaskuntza izan zela abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeari ekin zion erakundea. 1949an ospatu zen lehen aldiz egun hori, Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan eta Amerikan gauzatutako hainbat ekitaldirekin. 1995ean egindako Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak Euskararen Egunak berrindartzea proposatu zuen, eta diasporako euskaldunentzat hain garrantzitsua zen eguna ofizial izendatzea. Horrela, Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, Euskararen Egun ofizial izendatu zuten. > > Aurten, ekimen berriarekin batera, Euskararen Nazioarteko Egunerako logotipoa ere estreinatu dute Eusko Ikaskuntzakoek (berri honekin batera doana). Nestor Basterretxea artista ezagunak sorturikoa da, hain zuzen ere, logotipoa. > > Joan den azaroaren 22tik, "www.euskosare.org":http://www.euskosare.org/ > web orrian euskararen aldeko kanpaina indarrean dauka Eusko Ikaskuntzak. Hain juxtu, abenduaren 3an amaituko da kanpaina hori. "Euskararen gaineko aitormena":http://www.euskosare.org/ene/2005/index_html?set_language=eu&cl=eu > jarri du sarean Eusko Ikaskuntzak, eta aitormen horrekiko atxikimenduak bildu nahi ditu, besteak beste. Hona hemen aitormenaren lau puntuak: > > > - Euskara, ustez Europako Hizkuntzarik Zaharrena, nazioarteko kultura ondarearen zati bat da. > > - Europar hizkuntza den euskarak toki, lurralde, nazio eta europar erakundeen ezinbesteko laguntza behar du, gaur eguneko hizkuntza gisa garatu ahal izateko legeria aproposa sortuz. > > - Europar Batasuneko hizkuntza ofiziala izendatu behar da euskara, Batasuneko Estatuetako gainerako hizkuntzekin batera. > > - Aitorpen honen aldeko nazioarteko komunitatearen atxikimendu indibidual zein kolektiboak aipatutako helburuak ahalbidetuko ditu. > > > EuskoSaren "Euskararen Nazioarteko Eguna":http://www.euskosare.org/euskal_mundua/abenduaren_3_euskara_kanpaina_parte_hartu > atalean sartzen direnek kanpaina horretan parte hartzeko modu ezberdinak aurkituko dituzte bertan. Lau ekimen jarri zaizkie aukeran Internet erabiltzaileei: > > > - Ikus eta heda ezazu Euskararen Nazioarteko Egunaren atala EuskoSare barruan. > > - Emaiozu zure atxikimendua "Eusko Ikaskuntzaren Deklarazio Instituzionalari":http://www.euskosare.org/ene/2005/ > . > > - "Emaiozu babesa euskarari":http://www.euskosare.org/ene/2005/mezuak/guestbook_add_entry_form > idatzizko mezu laburren bidez. > > - Abenduaren 3an parte har ezazu "mundu mailako kanpainan sakeleko telefono edota posta elektronikoaren bidez":http://www.euskosare.org/ene/2005/bat_egin_mundu_mailako_kanpaina_sms > idatzitako mezuak bidaliz ondoko sloganarekin: *Eutsi euskarari!*. > > > Teknologia berriak erabiliz euskal hizkuntzaren aldeko mezua munduari helaraztea da, azken batean, Eusko Ikaskuntzaren helburua. Kanpaina honen bidez bost milioi lagunengana iristea espero dute. Euskal Herrian zein diasporan bizi diren euskaldunak batuko dituen ekimena ere bada. EuskoSareko Irrati Komunitateko emisorak abenduaren 3ko kanpainaren mezua zabalduz ariko dira lanean, Hego Amerikako euskal komunitateetan ahalegin berezia eginez. > > Euskararen Nazioarteko Egunerako prestatu den web orrian beste zenbait dokumentu garrantzitsu ere aurki daitezke, hala nola Euskararen Egunaren haserako ospakizunen garaiko agiri eta albisteak, euskaraz grabatutako lehendabiziko soinuak eta Euskal Herriko eta diasporako pertsona ospetsuek euskarari buruz egindako adierazpenak entzun daitezke hemen, Bernardo Atxaga eta Jesus Altunaren hitzaldi bana tarteko direla. > > > **Bilbon 12 ordu euskaraz** > > > Bilbon ere modu berezian ospatuko dute aurten Euskararen Nazioarteko Eguna, Bizkaiko ikastetxe publikoetako Ikasleen Guraso Elkarteen Federazioak (BIGE) abenduaren 3rako antolatu duen "12 ordu":http://www.gurasoelkarteak.org/12ordu/eus/zerda.htm > ekimenarekin. > > Euskarazko kultur sormenaren agertoki zabala bilakatuko dira bihar Bilboko Zazpi Kaleak, Arriaga antzokia eta plaza eta Boulevard kafetegia. "Gure barne ahotsak sortu dituen ikuskarien maratoi txikia" iragarri dute antolatzaileek, bihar eguerdian abiatu eta gauerdia bitartean etenik izango ez duena. Musika, bertsolariak, kale antzerkia, kalejirak, antzerkia, ikus-entzutekoak... denetarik izango da Bilbon Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. > > "Egitarau osoa":http://www.gurasoelkarteak.org/12ordu/eus/egitaraua.htm > eta "parte hartuko dutenen zerrenda":http://www.gurasoelkarteak.org/12ordu/eus/par.htm > ikusteko, sakatu gainean. > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1133448966/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com