![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Elhuyar Aholkularitza / Enpresa / 2005-11-29 / 07:00
Urola Kostako sei enpresak euskararen erabilera handitzeko "Lanera!" egitasmoan parte hartzeko hitzarmen bana sinatu dute.
Egitasmoaren sustatzaileak Urola Kostako Udal Elkartea eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalak izan dira. Aholkularitza teknikoa, berriz, Elhuyar Aholkularitzaren ardura izan da. Ekimenaren bultzatzaileak euskarak gizarteko beste esparruetan egiten dituen aurrerapausoak lantegietan ere egin ditzan nahi dute.
Urola Kostako Udal Elkartea 2001ean hasi zen lan-munduan euskara sustatzeko egitasmoa lantzen. Enpresen ordezkariekin, sindikatuetako ordezkariekin eta prestakuntzako eragileekin hainbat lan bilera egin ondoren, Lanera! egitasmoa diseinatu eta martxan jarri du.
2005ean eskualdeko 38 enpresarekin jarri gara harremanetan, programan parte hartzeko eskaintzarekin. Uztaila eta irailean egindako bisita eta elkarrizketen ondoren, eskualdeko 6 enpresak euskara plana diseinatzeari baiezkoa eman diote: EVAI, Arin y Embil, Electricidad Erne, GKN Driveline, Korta eta Guascor.
Hona hemen enpresa horiei buruzko zenbait datu:
| Enpresa | Herria | Langileak | Jarduera |
|---|---|---|---|
| EVAI | Aia | 15 | Altzarigintza |
| Arin y Embil | Orio | 14 | Altzarigintza eta dekorazioa |
| Electricidad Erne | Zarautz | 19 | Mota guztietako instalazio elektrikoak |
| GKN Driveline | Zumaia | 388 | Motordun ibilgailuetarako eta dagozkien motorretarako zati, pieza eta osagarriak |
| Korta | Zumaia | 60 | Makina-erremintetarako bolazko ardatzak |
| Guascor | Zumaia | 190 | Kogenerazio eta propultsio motorrak |
Oro har enpresen harrera oso ona izan da, eta hitzarmena sinatu duten horiez gain, asko dira datorren urtean egitasmoan parte hartzeko borondatea agertu dutenak.
Lanera! egitasmoaren helburua Urola Kostako herrietan euskara lan-munduan bultzatzea da, euskarak aurrera egin dezan, gizartean egiten dituen aurrerapausoak lantegietan ere egin ditzan.
Hitzarmen bidez bideratzen da Lanera! egitasmoa. Enpresek, Udal Elkarteak eta udalek hitzarmenak sinatu dituzte:
Udal Elkartea eta Elhuyar Aholkularitza enpresekin lanean hasiko dira berehala bertan, eta honakoak bideratuko dituzte:
Lanera! egitasmoak hurrengo bi urteetan ere, hau da, 2006 eta 2007 urteetan, zabaltzen jarraituko du eta, beraz, Urola Kostako gainerako enpresek aukera izango dute euskara-plana martxan jarri eta Udal Elkarteak horretarako emango dituen laguntzak bereganatzeko.
2006an beste 6 enpresa sartzeko helburua du Udal Elkarteak. Udal Elkartea itxaropentsu dago, enpresekin izan dituen harreman eta bisitetan enpresa asko agertu baita datorren urtean programan sartzeko prest.
(ELHUYAR AHOLKULARITZA)
Gai honi buruz erabili.com-en argitaratuak (irakurtzeko gainean sakatu)
![]() | Inprimatu |