Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Urola Kostako enpresak, Lanera!
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Urola Kostako sei enpresak euskararen erabilera handitzeko "Lanera!" egitasmoan parte hartzeko hitzarmen bana sinatu dute. > Egitasmoaren sustatzaileak Urola Kostako Udal Elkartea eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalak izan dira. Aholkularitza teknikoa, berriz, Elhuyar Aholkularitzaren ardura izan da. Ekimenaren bultzatzaileak euskarak gizarteko beste esparruetan egiten dituen aurrerapausoak lantegietan ere egin ditzan nahi dute. > > > **2001etik lanean** > > > Urola Kostako Udal Elkartea 2001ean hasi zen lan-munduan euskara sustatzeko egitasmoa lantzen. Enpresen ordezkariekin, sindikatuetako ordezkariekin eta prestakuntzako eragileekin hainbat lan bilera egin ondoren, *Lanera!* egitasmoa diseinatu eta martxan jarri du. > > 2005ean eskualdeko 38 enpresarekin jarri gara harremanetan, programan parte hartzeko eskaintzarekin. Uztaila eta irailean egindako bisita eta elkarrizketen ondoren, eskualdeko 6 enpresak euskara plana diseinatzeari baiezkoa eman diote: EVAI, Arin y Embil, Electricidad Erne, GKN Driveline, Korta eta Guascor. > > Hona hemen enpresa horiei buruzko zenbait datu: > > > <center><table class="taula" border="3" cellpadding="2"><tr><th>Enpresa</th><th>Herria</th><th>Langileak</th><th>Jarduera</th></tr><tr><td>EVAI</td><td align="center">Aia</td><td align="center">15</td><td>Altzarigintza</td></tr><tr><td>Arin y Embil</td><td align="center">Orio</td><td align="center">14</td><td>Altzarigintza eta dekorazioa</td></tr><tr><td>Electricidad Erne</td><td align="center">Zarautz</td><td align="center">19</td><td>Mota guztietako instalazio elektrikoak</td></tr><tr><td>GKN Driveline</td><td align="center">Zumaia</td><td align="center">388</td><td>Motordun ibilgailuetarako eta dagozkien motorretarako zati, pieza eta osagarriak</td></tr><tr><td>Korta</td><td align="center">Zumaia</td><td align="center">60</td><td>Makina-erremintetarako bolazko ardatzak</td></tr><tr><td>Guascor</td><td align="center">Zumaia</td><td align="center">190</td><td>Kogenerazio eta propultsio motorrak</td></tr></table></center> > > > Oro har enpresen harrera oso ona izan da, eta hitzarmena sinatu duten horiez gain, asko dira datorren urtean egitasmoan parte hartzeko borondatea agertu dutenak. > > *Lanera!* egitasmoaren helburua Urola Kostako herrietan euskara lan-munduan bultzatzea da, euskarak aurrera egin dezan, gizartean egiten dituen aurrerapausoak lantegietan ere egin ditzan. > > > **Egitasmoaren ezaugarriak** > > > Hitzarmen bidez bideratzen da *Lanera!* egitasmoa. Enpresek, Udal Elkarteak eta udalek hitzarmenak sinatu dituzte: > > > - Enpresek euskara enpresaren jardunean integratzeko plan bat diseinatzeko konpromisoa hartu dute. > > - Udal Elkarteak eta udalek, prozesu hori bultzatzeko laguntza emateko konpromisoa hartu dute. Hau da, aholkularitza-zerbitzuaren kostua diruz lagunduko dute. Zerbitzu horrek barne hartuko ditu: euskararen egoeraren diagnostikoa, euskara-planaren diseinua eta garapena, HPSko diru-laguntzen kudeaketa, planen garapenaren koordinazioa, etab. > > > **Hurrengo urratsak** > > > Udal Elkartea eta Elhuyar Aholkularitza enpresekin lanean hasiko dira berehala bertan, eta honakoak bideratuko dituzte: > > > - Enpresa bakoitzak bere enpresan euskara sustatzeko plana diseinatuko du (hurrengo bi hilabeteetan). > > - Ondoren plana garatuko du (neurriak martxan jarri eta ebaluatu). > > - Enpresetako planek 3 urteko iraupena dute. > > > **2006an beste 6 enpresa** > > > <i>Lanera!</i> egitasmoak hurrengo bi urteetan ere, hau da, 2006 eta 2007 urteetan, zabaltzen jarraituko du eta, beraz, Urola Kostako gainerako enpresek aukera izango dute euskara-plana martxan jarri eta Udal Elkarteak horretarako emango dituen laguntzak bereganatzeko. > > 2006an beste 6 enpresa sartzeko helburua du Udal Elkarteak. Udal Elkartea itxaropentsu dago, enpresekin izan dituen harreman eta bisitetan enpresa asko agertu baita datorren urtean programan sartzeko prest. > > > > **(ELHUYAR AHOLKULARITZA)** > > > > <b>Gai honi buruz <i>erabili.com</i>-en argitaratuak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Urola-Kostan euskara lanean jarri nahi dute":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1083693289 > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1132738495/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com