|
Ereduzko Prosa Gaur Interneteko testu arakatzaileak bere corpusa gizentzen jarraitzen du etengabe. Herria astekariko aleak eta 61 liburu gehitu dizkiote arakatzaileari joan den azaroaren 14an eginiko azken eguneratzean eta, horrenbestez, 18 milio hitzen kopurua gainditu du corpusak. Ereduzko Prosa Gaur-ek amaraunean euskarak duen corpusik handiena dauka bere baitan.
Ereduzko Prosa Gaur
egitasmoak egungo euskara ereduzkoaren erakusgarri zabala eskaintzen du. Aurrekoren bat tartean bada ere, gehienbat 2000. urtetik aurrerako testu eredugarriez osatzen da. Azken eguneratzearen ondoren, 18.218.320 hitz biltzen ditu, 214 liburutan (9,4 milioi hitz), 2004ko Berria egunkariaren aleetan (6,6 milioi hitz) eta 2001-2005 bitarteko Herria astekariaren aleetan (2,1 milioi hitz) banatuta.
Amaraunean euskarak duen testu-corpusik handiena dugu Ereduzko Prosa Gaur
. EHUko Euskara Zerbitzuak 2003an abiarazi zuen proiektu hau eta Ibon Sarasola hizkuntzalari, euskaltzain eta aipatu zerbitzuko kidea da egitasmoaren zuzendaria, Xabier Alberdi, Jesus Mari Makazaga, Iņaki Ugarteburu eta Juan Garzia laguntzaile dituela. Donostiako Udala da proiektuaren babesle, bere Euskararen Udal Patronatuaren bidez.
Hazkunde handia hilabete gutxitan
2003ko azaroan amaraunean jarri zutenean 4,2 milioi hitz zituen Ereduzko Prosa Gaur
aztergailuak. 87 libururekin, jatorrizkoak zein itzulpenak, ekin zion bideari EHUko Euskara Zerbitzuaren egitasmo honek.
Bi urteren buruan, ia laukoiztu egin da euskarazko testuen arakatzailearen corpusa. Hazkunde nabarmen hori, gainera, 2005. urtean gertatu da. 2004an egitasmoaren arduradunek ez zuten arakatzailea eguneratu, baina aurten dagoeneko hiru eguneratze egin dituzte:
- 2005eko otsailean 157 liburu gehitu ziren zerrendara (nobelak, saiakerak eta itzulpenak) eta, horrenbestez, 7 milioi hitzen muga gainditu zuen arakatzailearen corpusak.
- 2005eko maiatzean 13,5 milioi hitz izatera iritsi zen Ereduzko Prosa Gaur
, Berria egunkariaren 2004ko aleak gehitu ostean.
- 2005eko azaroan, orain aurkeztu duten azken eguneratzean, 18 milioi hitzen muga gainditu du.
Hamar hilabeteren barruan, beraz, 10 milioi hitz gehiago bereganatu ditu amaraunean dugun euskarazko corpusik handienak, haserako 4,2 haietatik 18,2raino iritsiz.
Liburu berrien zerrenda
Azken eguneratzean, esan bezala, Herria astekariko aleak eta 61 liburu gehitu dizkiote Ereduzko Prosa Gaur
arakatzaileari.
Jarraian datorrena da liburu berrien zerrenda osoa:
| Izenburua | Egilea | Argitaletxea/Urtea |
|---|
| Venezuela, iraultza isilaren hitzak | Pako Aristi | Txalaparta, 2000 | | Delituez eta zigorrez | Cesare Beccaria / Juan Martin Elexpuru | Klasikoak, 1999 | | Europako mugetan barrena | Edorta Jimenez | Txalaparta, 2000 | | Frantziako kode zibilaren lehen proiektua | Jean di Portalis / Andres Urrutia | Jakin, 2000 | | Pedro Paramo | Juan Rulfo / Juan Garzia | Ibaizabal, 2001 | | Asisko Frantzizko, Asisko Klara | Askoren artean | Arantzazu, 2002 | | Bizi alegiazkoak | Marcel Schwob / Juan Garzia | Ibaizabal, 2002 | | Hamlet | William Shakesperare / Juan Garzia | Ibaizabal, 2002 | | Gizakia maitagogoa da | Jenaro Garate | Jakin, 2001 | | Ugerra eta kedarra | Sonia Gonzalez | Txalaparta, 2003 | | Vladimir | Koldo Izagirre | Txalaparta, 2003 | | Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua | Germano Almeida / Bego Montorio | Txalaparta, 2003 | | Bizia lo | Jokin Muņoz | Alberdania, 2003 | | Kolosala izango da | Joseba Sarrionaindia | Txalaparta, 2003 | | Gogojardunak | Inazio Loiolakoa / Patxi Altuna | Klasikoak, 2004 | | Elezaharren bidetik | Martin Anso | Alberdania, 2004 | | Herritarra | Thomas Hobbes / Esteban Antxustegi | EHU, 2004 | | Lotsaizuna | John Maxwell Coetzee / Oskar Arana | Elkar, 2004 | | Gauza txikien liburua | Pako Aristi | Erein, 2004 | | Filosofiako gida | Askoren artean | UEU, 2004 | | Rataplan | Askoren artean | Alberdania | | Bakartasunaz bi hitz | Filip Bidart | Txalaparta, 2004 | | Belarraren ahoa | Harkaitz Cano | Alberdania, 2004 | | Hogeita bina | Andoni Egaņa | Hariadna, 2004 | | Itoiz, porlanezko gezurra | Edurne Elizondo | Txalaparta, 2004 | | Ahardikeriak | Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi | Alberdania, 2004 | | Skyroom | Ramuntxo Etxeberri | Elkar, 2004 | | Lurtarra da begiratua | Xabier Etxabe | Elkar, 2004 | | Peter Pan | ames Matthew Barrie / Julen Gabiria | Alberdania, 2004 | | Kurrin-kurrun vitae | Joxerra Garzia | Alberdania, 2004 | | Maitea | Toni Morrison / Anton Garikano | Alberdania, 2004 | | New Yorkeko kronika beltza | Gotzon Garate | Elkar, 2004 | | Sagua, eulia, eta gizakia | Franįois Jacob / Juan Garzia | EHU, 2004 | | Orain galdera berriak ditut | Lander Garro | Txalaparta, 2004 | | Nire aitaren fusila | Hiner Saleem / Juan Kruz Igerabide | Alberdania, 2004 | | Kuskue tanden | Iņaki Iņurrieta | Alberdania, 2004 | | Odolean neraman | Joan Mari Irigoien | Elkar, 2004 | | Sukar ustelaren urtea | Edorta Jimenez | Txalaparta, 2004 | | Eguzki beltzaren sekretua | Alberto Ladron Arana | Elkar, 2004 | | Konpainia noblean | Anjel Lertxundi | Alberdania, 2004 | | Italia, bizitza hizpide | Anjel Lertxundi | Alberdania-Berria, 2004 | | Glosolaliak | Karlos Linazasoro | Alberdania, 2004 | | Arbelaren gainean | Xabier Mendiguren Elizegi | Elkar, 2004 | | 35 kilo esperantza | Anna Gavalda / Jesus Mari Mendizabal | Alberdania, 2004 | | Elektrika | Xabier Montoya | Susa, 2004 | | Gloria Mundi | Fernando Morillo | Elkar, 2004 | | Atzo | Agota Kristof / Eskarne Mujika | Alberdania, 2004 | | Ispiluen gainean lotan | Jordi Sierra i Fabra / Jon Muņoz | Elkar, 2004 | | Ekonomiaren globalizazioa | Jacques Adda / Koro Navarro | EHU, 2004 | | Fonetika fonologia hitzez hitz | Lourdes Oņederra | EHU, 2004 | | Eraztunen Jauna III | .R.R. Tolkien / Agustin Otsoa | Txalaparta, 2004 | | Harrizko pareta erdiurratuak | Patziku Perurena | Euskaltzaindia, 2004 | | Ikus gaitzazuen | Txema Ramirez de la Piscina | Alberdania, 2004 | | Hautsi da katea | Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou | Erein, 2004 | | Gerlari zuria | Joanes Urkixo | Elkar, 2004 | | Irudia | Jacques Aumont / Josu Zabaleta | EHU, 2004 | | Anne Franken egunkaria | Anne Frank / Josu Zabaleta | Erein, 2004 | | Parisen sabela | Emile Zola / Karlos Zabala | Alberdania-Elkar, 2004 | | Itzalak | Iban Zaldua | Erein, 2004 | | Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo | Iņaki Segurola | Alberdania, 2005 | | Elurretan hotsak | Pablo Sastre | Susa, 2004 |
Hiztegia egiteko asmoa
Eguneratze gehiago egingo dituzte aurrerantzean ere ereduzko euskararen arakatzailearen arduradunek, aplikazioaren gainean hainbat lan eginez.
Aurrera begirako asmoen artean, ordea, beste bat nabarmendu behar da. Izan ere, Ereduzko Prosa Gaur
arakatzailearen arduradunek beraien azken helburua corpus horren gainean eraturiko hiztegia egitea izango dela aurreratu dute.
Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko sakatu gainean):
|