|
Erabili.com-ek orain arteko irakurle gehien izan ditu 2005eko urrian: 30.312 irakurle.
Mila irakurle gehiago hileko
Mila irakurle gehiago hileko
Erabili.com-ek, 2003ko apirilaren hastapenean amaraunean zabaldu zenetik, bi urte eta erdiko epean, hiletik hilera 1.000 irakurle irabazi ditu etengabe.
Lanegunetan gehiago
Gaur gaurkoz, egunero-egunero, batez beste, 1.000 irakurleren bueltan dabil erabili.com. Hala ere, lanegunetan, astelehenetik ostiralera, mila irakurletik ondo gora izaten ditu erabili.com-ek eta asteburuan, berriz, 700-800 irakurleren mugan dabil.
Erabili.com-ek irakurlerik gehien joan den urriaren 26an izan zituen (asteazkena): 1.335.
4.000 orrialde
Egunean, batez beste, 4.000 orrialde zabaltzen dira erabili.com-en. Orrialde gehien urriaren 5ean (asteazkena) zabaldu ziren: 5.980.
Bulego ordutegia
Erabili.com-ek goizeko 08:00etatik eguerdiko 13:00a arte izaten du sartu-irten kopururik handiena. Ordu muga horien artean sarreren % 43 gertatzen dira egunero.
Urrian, esate baterako, orrialde gehien goizeko 10:00etatik 11:00etara ikusi ziren: 8.559 orrialde ( % 7,62).
Harpidedunak
Erabili.com-ek argitaratzen dituen artikuluak 2.000 irakurleren postontzietara iristen dira egunero.
Ia egunero harpidetzaren bat izaten da erabili.com-eko berriak eta artikuluak argitaratu ahala jakinarazpena postontzian jasotzeko. 2005eko urrian 21 lagun gehiago harpidetu dira.
Bilatzaileetatik irakurle asko
Erabili.com-ek argitaratzen dituen artikuluei oso jarraipen estua egiten diete Google bezalako bilatzaileek. Urrian Google bilatzailetik 10.179 sarrera izan ziren erabili.com-era. Normalean termino nahiko arruntak bilatzen ditu jendeak: erabili, google euskaraz, euskararen jatorria, euskara lanean...
Irakurrienak
Hauexek dira 2005eko urriko artikulurik irakurrienak:
|