Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Beste emakume bat euskaltzain: Ana Toledo
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ana Toledo euskaltzain oso izendatu du gaur (2005-10-21) Euskaltzaindiak, Mungian (Bizkaia) egin duen osoko bilkuran. Toledok, Juan San Martin zenaren lekua beteko du Akademian. Euskaltzain berriak gehiengo osoa eskuratu du euskaltzainek egin duten bozketan. Ana Toledok zera adierazi du berria jakin duenean: "Euskaltzainon esanetara jartzen naiz, Euskaltzaindiaren helburuak betetzen laguntzeko". > Ana Toledoren izena Jose Luis Lizundia, Jean Haritschelhar eta Xabier Kintana euskaltzainek proposatu zuten, besteak beste arrazoi hauengatik: Juan San Martin zenaren eskualde eta euskalki berekoa izatearren; Euskaltzaindiaren Literatura batzordekidea delako, batzorde horren sorreratik bertatik; eta Unibertsitateko irakasle izateaz gain, ardura instituzionalak ere izan dituelako hainbat euskal erakundetan. > > Ana Toledo, Miren Azkarateren ostean, euskaltzain oso izateko Euskaltzaindiak bere historian izendatu duen bigarren emakumea da. > > "Oso pozik nago. Zuzen eta egoki da eskerrak adieraziz hastea. Iragan irailaren 23an hautagai aurkeztu ninduten Jose Luis Lizundia, Jean Haritschelhar eta Xabier Kintana euskaltzainak eskertu nituen nigan jarritako konfidantzagatik, gaur, hautagai izatetik euskaltzain izatera igarotzean, euskaltzain guztiak eskertu nahi ditut eta, euskaltzainon esanetara jarri, Euskaltzaindiaren helburuak betetzen laguntzeko: corpusaren normatibizazioa eta hizkuntzaren erabileraren normalizazioa". Halaxe esan du Ana Toledok, bozketaren berri izan bezain laster. > > Bere izena proposatu zutenak ez ezik, beste hiru euskaltzain ere gogora ekarri ditu Ana Toledok: Patxi Altuna eta Juan Mari Lekuona -"lehenbizi irakasle eta gero lankide ere izan ditudan euskaltzainak. Ez beren gogoz, halabeharrez baino, ezin izan dute etorri Euskaltzaindiaren bilkura honetara. Jakin badakit oso pozik egongo zirela hemen. Nire oroitzapenik sentikorrena eta hunkigarriena beraientzat"- eta Juan San Martin. "Haren aulkia hartzen dudan honetan -azpimarratu du Antzuolako euskaltzain berriak- lehen-lehenik bere ekarria nabarmendu nahi nuke. Euskaltzaindiaren azken berrogei urtetako historia nekez uler daiteke San Martinen ekarririk gabe. Bere onenak eman zituen euskara batuaren eredua zehazten, euskararen erabilera sustatzen, nola literatura landua, hala herri-literatura eragiten, euskararentzat onarpen juridikoa bilatzen... XX. mendearen bigarren erdiko euskalgintzako ekimenen hauspoa izan da". > > > **Corpusaren normatibizazioa eta erabileraren normalizazioa** > > Aurkezleek adierazi bezala, Ana Toledo Juan San Martin zenaren ordezkoa da, baita euskalkiaren ikuspuntutik begiratuta ere. "Hala da -baieztatu du Toledok- Juan San Martin Eibarkoa zen, ni, berriz, Antzuolakoa. Deba arrokoak, biok. Mendebaldeko euskalkia lehenbiziko komunikazio-bitarteko izandakoak, biok. Nire euskararen oinarria Antzuolako hizkeran dago eta hizkera horren arabera daukat landuta belarria. Euskalki bakoitzak bere ekarria egin behar dio eredu batuari. Isuri desberdinetako ekarri horiek egituratzeko dago Euskaltzaindia euskalki desberdinetako euskaltzainez osatua". > > Ana Toledo, 1989az geroztik dabil lanean Euskaltzaindian. Urte horretan -batzordea sortu zen urte berean- sartu zen Literatura Ikerketa batzordean. Horretaz gain, Sustapen batzordekidea da (2005eko uztailetik), baita Euskaltzaindiko Gipuzkoako ordezkaria ere. Zeregin horietan guztietan jardungo du aurrerantzean, gogo handiz jardun ere, berak aitortu bezala: "Bi batzordetako kide naiz eta batzorde horien lan-egitasmoetan jardungo dut. Eginkizun hauei erantzuteaz gainera, euskaltzainen osoko bilkuraren esanetara jartzen naiz, agindu diezadaketen egitekoak betetzeko, beti ere, Euskaltzaindiaren helburuak lortzea gogoan: corpusaren normatibizazioa eta hizkuntzaren erabileraren normalizazioa". > > Izan ere, euskararen erronka erabileran datzala uste du Ana Toledok: "Hiztunik gabeko hizkuntza, hizkuntza hila da. Gaur globalizazioaren, ezagutzaren eta berrikuntzaren munduan bizi gara, gizarte eleanitzean. Gizarte eleanitz honetan euskara izatea gure eguneroko hizkuntza litzateke, nire ustez, euskararen erronka nagusia". Bere ustez, azken berrogei urte hauetan oinarri sendoak jarri dira, "euskalgintzak egin duen ahalegina itzela da. Nola erakundeen (Euskaltzaindia, eskola...) barnetik egindako ahalegina, hala bakarkakoa izan dena, idazleena, kasu. Erronka, gaur egun erabileran dago, etorkizuneko giltza erabilera areagotzea da". > > Egoera horren aurrean, Euskaltzaindiaren betebeharra argi ikusten du Ana Toledok: "Euskaltzaindiak babes akademikoa eskaini behar dio euskaraz hitz egin nahi duen hiztun-multzoari. Itzal sakona eta luzea du Euskaltzaindiak euskal gizartean. Euskaldunok erreferentziazko erakundea izatea eskatzen diogu Euskaltzaindiari. Argi ditzala normatibizazio eta normalizazio bideak eta sendo oinarritu. Hiztunei luzatu beharreko mezua honakoa litzateke: XXI. mendeko globalizazioaren, ezagutzaren eta berrikuntzaren gizarte eleanitzean euskaldunak bere eguneroko bizitza eta jarduna euskaraz egin dezakeela lasai eta dotore asko". > > Lan egiteko prest dago eta dituen ahalmen eta gaitasunak, Euskaltzaindiaren alde erabiliko dituela argi dauka. Eta euskal literaturan aditua den aldetik, badu zer eman: "Hizkuntzalariak, filologoak, idazleak, literaturan adituak... guztiek dute hizkuntza aztergune eta behatoki, bakoitzak bere ikuspegitik eta bere behar eta jomugetarako, jakina. Gainera, euskal literaturan dago bilduta euskararen altxor preziatuena. Hizkuntza da idazlearen lanabesa. Hizkuntzaren erabilera artistikoa dago idazlanean. Literaturan adituari zera eskatzen zaio idazlana deskribatzeko ahalmena: esaldia ez-ezik, esaldiaz harantzako egitura". > > > <b> > > > > <br> > Gai honi buruz <i>erabili.com</i>-en argitaratuak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Ana Toledo euskaltzain izateko hautagaia":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1127479022 > > > - "Ana Toledo Euskaltzaindiaren ordezkari Gipuzkoan":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1120561219 > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1129895542/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com