Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Euskara sasoian jarri

Iñaki Azaldegi / Kultura / 2005-10-05 / 07:00


Euskararen sasoia kirol arloan ere hobetzeko Jarri sasoian korrika liburu ospetsua argitaratu du euskaraz Tolosako Udalak.



Kirola euskaraz

Kirola euskaraz

Euskarak kirol alorrean bere bidea egin dezan, Ponte en forma corriendo kirol liburu ospetsua gazteleratik itzuli eta argitara eman du Tolosako Udalak, Jarri sasoian korrika izenburuarekin. Kirolaren esparruan ere euskararen erabilera zabaltzea da, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin plazaratu duen lan honen helburua.

Bigarren liburua

Honakoa ez da Tolosako Udalak bi esparru hauek, euskararena eta kirolarena, lotzen dituen lehen aldia. Orain argitara eman duen hau bigarren liburua du hain zuzen, eta ildo beretik jarraitzeko asmoa azaldu dute udal arduradunek, argitalpen berriak bultzatuz.

Luze luze

Duela bost urte Bob Andersonen liburu ospetsua itzuli eta Luze luze ("Estirándose") eman zuen argitara Tolosako Udalak. Bost urte luzaketa ariketak egiten pasa ondoren korrika egitea komenigarria dela okurritu eta liburu berri baten bila hasi zen Udala, esperientzia hari jarraipena eman asmoz.

Orduan bezala, oraingo honetan ere, RBA argitaletxearekin lanean diharduen Cifra enpresaren liburu bat aukeratu da itzulpena egiteko. Aurretik, Iñaki Arratibel medikuari eta kirol arloko hainbat profesional eta kirolariri erakutsi zitzaien gaztelerazko liburua, eduki aldetik-eta egokia ote zen jakiteko, eta haien iritzia jakin ondoren ELEBI Komunikazioa enpresa izan da liburua euskaratzeaz arduratu dena.

Korrika egitearen sekretuak euskaraz

Gauza jakina da euskararen erabilera kirol alorrean zabaltzen joan dadin, kirolariek, entrenatzaileek, monitoreek eta abarrek erabili beharreko materiala euskaratu egin behar dela; izan ere, eremu horretan erabiltzen den “teknolektoa” osatu eta sortzeaz gain, kirol arloko eragileek ikasi eta erabiltzen hasi behar baitute, oraindik ikasi eta erabiltzen ez dutenek behinik behin, eta beren dizipuluei irakatsi.

Liburua egunetik egunera indartsuago eta bizkorrago izateko gida da, modu eskematikoan, korrika egiteko garaian kontuan hartu beharreko informazioa ematen du eta pausorik pauso azaltzen ditu kirol honen nondik norakoak eta sekretuak. Dietario moduan dago aurkeztua, kirol hau praktikatzeko gomendioak ematen dizkigu, eta hamar astean jarraian osatu beharreko programa gisa egituratuta dago.

Besteak beste honakoak ditu liburuak:

Jarri sasoian korrika Tolosako Udaletxean dugu salgai, 8 €-tan, eta eskaera egiteko, telefono honetara deitu besterik ez duzu: 943 69 74 53 (Euskara Zerbitzua).


(IÑAKI AZALDEGI ARRIETA Tolosako Udaleko Euskara zerbitzuburua da)


Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)

Inprimatu


Erantzunak


Autores

Elena Morato / 2006-07-06 / 00:28

Solo apuntar que el libro tiene unos autores y somos Maria Elena Morato y Josep Snoussi. Para enmendar los "olvidos" agur


Itxura txarra

Iñaki Azaldegi / 2006-07-06 / 07:53

RBAk eta Cifrak (argitaletxeak) beraiek dauzkatela egile eskubideak esan didate, Elena Morató honek beraiek emandako materiala erabiliz liburua erredaktatu egin zuela, besterik ez. Lan hori egiteagatik kobratu zuela.... Auskalo! Inork ez digu oraindik demostratu ezer, kontu asko eta dokumentu argigarririk bat ere ez, dena hitzezko adierazpenak. Kontua da "Jarri sasoian oinez" argitaratzera gindoazela eta dena bertan behera utzi dugula. Abokatuak deitu zidan lehengoan Morató honetaz latzak botatzen, itxura txarra.


Iñaki Azaldegi


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1128415380