Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskara sasoian jarri
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskararen sasoia kirol arloan ere hobetzeko *Jarri sasoian korrika* liburu ospetsua argitaratu du euskaraz Tolosako Udalak. > **Kirola euskaraz** > > > Euskarak kirol alorrean bere bidea egin dezan, *Ponte en forma corriendo* kirol liburu ospetsua gazteleratik itzuli eta argitara eman du Tolosako Udalak, *Jarri sasoian korrika* izenburuarekin. Kirolaren esparruan ere euskararen erabilera zabaltzea da, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin plazaratu duen lan honen helburua. > > > **Bigarren liburua** > > Honakoa ez da Tolosako Udalak bi esparru hauek, euskararena eta kirolarena, lotzen dituen lehen aldia. Orain argitara eman duen hau bigarren liburua du hain zuzen, eta ildo beretik jarraitzeko asmoa azaldu dute udal arduradunek, argitalpen berriak bultzatuz. > > > **Luze luze** > > > Duela bost urte Bob Andersonen liburu ospetsua itzuli eta *Luze luze* ("*Estirándose*") eman zuen argitara Tolosako Udalak. Bost urte luzaketa ariketak egiten pasa ondoren korrika egitea komenigarria dela okurritu eta liburu berri baten bila hasi zen Udala, esperientzia hari jarraipena eman asmoz. > > Orduan bezala, oraingo honetan ere, RBA argitaletxearekin lanean diharduen Cifra enpresaren liburu bat aukeratu da itzulpena egiteko. Aurretik, Iñaki Arratibel medikuari eta kirol arloko hainbat profesional eta kirolariri erakutsi zitzaien gaztelerazko liburua, eduki aldetik-eta egokia ote zen jakiteko, eta haien iritzia jakin ondoren ELEBI Komunikazioa enpresa izan da liburua euskaratzeaz arduratu dena. > > **Korrika egitearen sekretuak euskaraz** > > Gauza jakina da euskararen erabilera kirol alorrean zabaltzen joan dadin, kirolariek, entrenatzaileek, monitoreek eta abarrek erabili beharreko materiala euskaratu egin behar dela; izan ere, eremu horretan erabiltzen den “teknolektoa” osatu eta sortzeaz gain, kirol arloko eragileek ikasi eta erabiltzen hasi behar baitute, oraindik ikasi eta erabiltzen ez dutenek behinik behin, eta beren dizipuluei irakatsi. > > Liburua egunetik egunera indartsuago eta bizkorrago izateko gida da, modu eskematikoan, korrika egiteko garaian kontuan hartu beharreko informazioa ematen du eta pausorik pauso azaltzen ditu kirol honen nondik norakoak eta sekretuak. Dietario moduan dago aurkeztua, kirol hau praktikatzeko gomendioak ematen dizkigu, eta hamar astean jarraian osatu beharreko programa gisa egituratuta dago. > > Besteak beste honakoak ditu liburuak: > > - Korrika eginez sasoiari nola heldu ikastaro osoa. > > - Elikaduraren eta dietetikaren inguruko aholkuak. > > - Motibazioa ez galtzeko ariketak. > > - Egun bakoitzerako errezeta. > > > *Jarri sasoian korrika* Tolosako Udaletxean dugu salgai, 8 €-tan, eta eskaera egiteko, telefono honetara deitu besterik ez duzu: 943 69 74 53 (Euskara Zerbitzua). > > <br> > **(IÑAKI AZALDEGI ARRIETA Tolosako Udaleko Euskara zerbitzuburua da)** > > > > <br> > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Kirola euskaraz":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1109784678 > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1128415380/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com