Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Artez Euskara Zerbitzuak 15 urte

Artez Euskaraz Zerbitzua / Enpresa / 2005-10-03 / 07:00


Artez Euskara zerbitzuak 15 urte bete ditu. Horregatik prentsaurrekoa eman dute Bilboko Kafe Antzokian. Egindako ibilbideari begiradatxoa eman diote eta eskuartean dituzten proiektu berriak aurkeztu dituzte.



Lan mundua euskalduntzen

Lan mundua euskalduntzen

Egun on.

Hemen elkartu gara urteurren bat ospatzeko. Jakingo duzuen moduan Artez Euskara Zerbitzua orain dela 15 urte jaio zen, 1990eko irailean hain zuzen ere, eta gogoratzeko moduko urtemuga dela iritzi diogu.

Historia apur bat egiteko, ARTEZ Euskal Papergintzan aritzen zen enpresa moduan sortu zen, baina laster hasi zen ere lan munduan euskararen normalizazio planak sustatzen eta garatzen, eta arlo honetan Euskal Herriko enpresa aitzindarietako bat da.

Hamabost urte hauetan egoera hau irauli egin da eta, gaur egun, euskara planen aholkularitza alorrean enpresa gehiago aritzen gara. Gure laguntzarekin edo eurek zuzenean, 120 enpresa eta erakunde baino gehiagok euskara plana ezarri dute gaur egun. Horrekin batera, euskaraz zerbitzua emateko edo lan egiteko konpromisoa hartu duten erakunde, profesional, enpresa edo merkatariak 1.000 baino gehiago dira jadanik.

Euskara normalizatzeko helburuarekin, Artez kooperatibak laguntza, aholkularitza teknikoa, prestakuntza eta bestelako laguntzak eskaintzen die, enpresa, erakunde eta udalei, eta gaur egun lau zerbitzu mota eskaintzen ditu helburu hauek betetzeko: Erabilera planak, Itzulpengintza, Euskal papergintza eta Internet bitartez ematen diren zenbait zerbitzu.

Euskara normalizatzeko zerbitzuak

Gaur egun, normalizazioari begira, lau zerbitzu mota eskaintzen ditu Artezek:

Artez kooperatiba handitzen joan da 15 urte hauetan eta, enpresa sortu zuten 2 pertsonetatik, 17 langilera pasatu gara gaur egun.

Artezen 15 urtetako uzta

Hamarkada eta erdi honetan, lan handia egin du Artezek euskararen erabilera laguntzen. Gaur egun 6 enpresa eta erakunde handi, 37 enpresa txiki, 310 denda eta 53 elkartek Artezen laguntza jasotzen dute euskara normalizatzeko. Guztira 406 erakundek gure zerbitzuen erabiltzaile dira. Papergintzako produktuak ere gaur egun Euskal Herri osoko liburu denda eta merkataritza zentro ezberdinetan aurkitu daitezke eta baita ere

Zerbitzu berriak

Irailean www.ikaSare.net indarrean jarri du Artezek. Honen bidez, euskaraz lan egiteari begira dagoen prestakuntzan aurrerapauso handi bat eman da, urrutiko prestakuntzan atal hau sartu dugulako.

Honela, enpresa bakoitzari egokitutako ikastaroak eskaintzen hasi gara: finantza arloko langileek terminologia ikasteko ikastaroa, enpresa baten estilo liburua lantzeko ikastaroa, etab.

Bestetik kolektibo zehatzei zuzendutako ikastaroak ere eskaintzen hasi gara: merkatariak, kiroletako begiraleak.

Une honetan, udal batzuekin egindako elkarlanari esker, Gernika-Lumo, Txorierri, Amurrio, Ugao, Zeberio, Orozko eta Arrankudiagako 300 dendari eta zenbait erakundeek ere, aukera dute programa honen bidez euskara komertziala lantzeko edota kirol arloko terminologia ikasteko.

Horrekin batera, eguneroko harreman sozio-ekonomikoetan eta eguneroko bizitzan erabili ohi diren dokumentuak bildu ditugu www.agiriak.net atarian: lan kontratuak, elkarte mota ezberdinak legeztatzeko estatutuak, etxe bat alokatu edo erosteko kontratua, besteak beste. Inprimaki estandarren fondo honekin, euskaraz lan egiten duten edo saiatzen ari diren erakunde eta pertsonei lana erraztu nahi zaie.


Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1128078775