Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskara babesteko eskatu du Europak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskara gehiago babesteko eta bultzatzeko eskatu die Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak Espainiako Gobernuari, Nafarroako Gobernuari; Eusko Jaurlaritzari , foru aldundiei eta udalei. > Espainiak 1992ko azaroaren 5ean sinatu zuen "Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna":http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1085524537 eta 2001eko apirilaren 9an "berretsi":http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1065785406 zuen. Espainian Ituna 2001eko abuztuan jarri zen indarrean. > > Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak herrialdez herrialde Ituna nola betetzen den aztertzen du eta, azterketa egin ostean, ondorioen eta gomendioen txostena argitaratzen du. > > Espainian Ituna indarrean sartu zenetik azterketa bakarra egin du Europako Adituen Batzordeak eta, hain zuzen ere, lehenengo azterketa horren txostena 2005-09-21an argitaratu da. > > Hona hemen Adituen Batzordeak Nafarroari eta Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) biei hala biei egiten dizkien gomendioak: > > > **Justizia arloan** > > > - 1.- Prozedurak euskaraz eraman behar dira alde bakarrak hala eskatzen badu eta legea aldatu behar da hori argi eta garbi gera dadin. Neurriak hartuko dira alde guztiei hori horrela dela jakinarazteko. > > - 2.- Akusatuari euskara erabili ahal izateko eskubidea bermatu behar zaio, gaztelaniaz jakin arren. > > - 3.- Euskara lan hizkuntza gisa erabili ahal izateko gaitasuna lortze aldera behar diren neurriak hartu behar dira Justizia Administrazioan lanean ari den langile jendearekin, oro har, eta epaile nahiz fiskalekin, bereziki. > > - 4.- Hizkuntza gaitasuna lortzeko egitasmoak abian jarri behar dira Justizia Administrazioko langile jendearentzat eta abokatuentzat. > > - 5.- Espainiako lege testu garrantzisuenak euskaraz ere izan behar dira. Horretarako, gaztelaniazko testu ofiziala argitaratzen den une berean euskarazko testua ere argitaratzea da neurririk egokiena. > > > **Estatuko Administrazioa eta Zerbitzu Publikoak** > > > - 6.- Aho-idatziz euskaraz egiten duen langile jendea ugaritu behar du Estatuko Administrazioak eta euskara gaitasuna lortzeko egitasmoak ezarri behar ditu. > > - 7.- Gehien erabiltzen diren inprimaki eta administrazio-testuak bi hizkuntzatan herritarren eskura jarri behar dira Estatuko Administrazioaren egoitza guztietan. > > - 8.- Herritarrek euskaraz egindako eskariek Estatuko Administrazioaren prozeduratan ez dute denbora luzamendurik ekarri behar. > > - 9.- Euskaraz lan egiteko gaitasuna duen langile jendea ugaritu egin behar da Estatuko Administrazioaren baitan eta hori lortzeko neurriak hartu behar dira. > > > **Hedabideak** > > > - 10.- Euskarazko irrati pribatua sortu behar da: agintariek sustatu egin behar dute edo erraztasunak eman behar dituzte irratsaio guztiak euskaraz emango dituen euskarazko irrati pribatu bat sortzeko (Nafarroan eta EAEn euskarazko irrati pribatu bana). > > - 11.- Euskarazko telebista pribatua sortu behar da: herri agintariek saio guztiak euskaraz emango dituen telebista pribatu bat sortzeko eginahal guztiak egingo dituzte edo laguntza guztia emango dute. > > > **EAEri egindako gomendioak** > > > Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) bereziki egindako gomendioak hauetxek dira: > > > - Hezkuntza > > > 12 - Euskal Autonomia Erkidego osoan D ereduan ikasteko aukera bermatu behar da hezkuntzaren hiru mailatan. > > 13 - Lanbide Heziketa euskaraz egiteko aukera ziurtatu behar da. > > > - Udalerri eta eskualdeak > > 14 - Euskara EAEko udalerri guztietan sustatzeko moduak aurkitu behar dira. > > 15 - Euskaldunek aho-idatziz euskaraz egiteko aukera izan dezaten bermatu behar da EAEko udaletxe guztietan. > > 16 - EAEko udaletxe guztiek agiri ofizialak euskaraz ere argitara ditzaten bermatu behar da. > > **Nafarroako Gobernuari eginiko gomendioak** > > > Gomendio nagusi bat egiten dio Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak Nafarroako Gobernuari: > > - Nafarroan eremu mistoan euskarari eremu euskaldunean hainako babesa ematea. > > Adituen Batzordeak dioenez, harreman handia dute eremu euskalduneko herritarrek eremu mistoko herritarrekin, iruñerrikoekin batez ere, horregatik, eta eremu mistoko herritarrek euskara berreskuratzeko eta sustatzeko duten joera eta jokaera ikusita, eremu mistoan euskarari babes handiagoa (eremu euskaldunean adinakoa) emateko gomendioa egiten du. > > > - "Espainiari buruzko txostena oso-osorik (gaztelaniaz)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2005/Espainiaren_txostena_gaztelaniaz.pdf (1,2 Mb) > > - "Espainiari buruzko txostena oso-osorik (frantsesez)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2005/Espainiaren_txostena_frantsesez.pdf (1,5 Mb) > > > - "Espainiari buruzko txostena oso-osorik (ingeleraz)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2005/Espainiaren_txostena_ingeleraz.pdf (1,4 Mb) > > > > <br> > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna eta euskara":http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1065785406 > > - "Euskara Nafarroan: agintarien makilkada guztien zahagia":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1075852096 > > - "Nafarroa: euskara eta neurosia":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1075986447 > > - "Euskara Nafarroan: EBLUL Europako Bulegoaren txostena":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1075471888 > > - "Elebakar kaskagogorrak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1076431350 > > - "Behatokiak euskal hiztunei eginiko erasoak salatu ditu Europan":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1076952426 > > - "Justizia Administrazioa salaketapean":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1080946323 > > - "Irakaskuntza arlotik ere txostena aurkeztu dute Europan":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1085577800 > > - "Justizia administrazioa euskalduna izateko neurriak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1085653731 > > > > <br> > **Dokumentu interesgarriak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Espainiako gobernuak aurkeztutako txostena":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2004/EspainiakoErresumarenTxostena.pdf > > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1127672325/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com