![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Danel Solabarrieta Arrizabalaga - Elhuyar / Informatika / 2005-09-28 / 07:00
Gazteek bakarka edo lagunekin euskaraz jolas dezaten, Hitzmix CD-ROMa kaleratu du oraindik orain Elhuyar Fundazioak.
Elhuyar Fundazioak kaleratu berri duen Hitzmix CD-ROMaren helburu nagusia da bakarka edo lagunekin jolasteko aukera eskaintzea: bereziki gazteei, baina orokorrean, adin guztietako jendeari. Bost joko ditu:
Era honetako jokoak oso ezagunak dira munduan, eta horietako joko bakoitzak dituen bertsio-kopuru handiak jendearen artean duten harreraren lekuko dira. Hala ere, gure kasuan muga handi bat izan dute gaur arte: jokoa gustatuz gero, beste hizkuntza batera joan beharra egon da. Orain, produktu berri honekin, hainbat aldiz jolastu dugun joko hauetan euskaraz jolasteko aukera izango dugu.
Zifrak eta letrak, bortz eta hitz gurutzatuak jokoetarako Elhuyar Hizkuntza zerbitzuek argitaratutako Hiztegi modernotik abiatu da (20.000 hitz baino gehiago); Hitzpasa jokorako, berriz, Elhuyar Hizkuntza zerbitzuek argitaratutako Ikaslearen hiztegitik abiatu da (10.000 definizio baino gehiago).
![]() |
Menu nagusian jolastu nahi den jokoa aukeratu eta gero, bakarrik edo lagun baten kontra jolastu nahi den aukeratu behar da. Horrekin batera “entrenamendu” edo “lehiaketa” moduan jolastu nahi den aukeratu beharko da. Lehen kasuan, jolasean ibiltzeko denbora gehiago eta nahi adina jolastu ahal da, baina errekorrak bigarrenean bakarrik gorde ahal dira.
Jokalariak, zortzi letra erabilita, ahalik eta hitzik gehien eta luzeenak idatzi beharko ditu denbora jakin batean. Asmatzen dituen hitzen luzeraren arabera puntu gehiago edo gutxiago emango zaizkio. Hitza idatzi eta gero zuzentzaile ortografikoa pasatuko da ea hitz hori euskarazko hiztegi orokorrean jasota dagoen edo ongi idatzita dagoen egiaztatzeko.
![]() |
Hasi aurretik jokalari kopurua (bat edo bi) eta joko mota (entrenamendua edo lehiaketa) aukeratu, eta jokalarien izenak idatzi behar du jokalariak.
Jolasteko arauak
Puntuazioa
Denbora bukatzean sor daitekeen hitzik luzeena eta bere esanahia agertuko da.
Bi jokalari
Jokalari bakarrarekin jolasten den bezalaxe jolasten da, baina jokalariak txandakatzen joango dira. Jokalari batek partida bukatzen badu, besteak bere bizitza guztiak bukatu arte jolasten jarraituko du.
Hitzak idazterakoan kontuan hartzekoak
Hitzak mugagabean (etxe) eta mugatuan (etxea) idatz daitezke. Beste deklinabideak (etxetik, etxerantz…) ez dira onartuko.
Hasi aurretik jokalari kopurua (bat edo bi) eta joko mota (entrenamendua edo lehiaketa) aukeratu, eta jokalarien izenak idatzi behar ditu jokalariak.
Jolasteko arauak
![]() |
Puntuazioa
Denbora bukatzean, egin daitekeen hurbilketarik zehatzena agertuko da.
Bi jokalari
Jokalari bakarrarekin jolasten den bezalaxe jolasten da, baina jokalariak txandakatzen joango dira. Jokalari batek partida bukatzen badu, besteak bere bizitza guztiak bukatu arte jolasten jarraituko du.
Joko honetan jokalariari 6 zenbaki emango zaizkio, eta ausaz aterako den zenbakira ahalik eta gehien hurbiltzen saiatu beharko du. Horretarako, eragiketa sinpleak egin beharko ditu (batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa), eta zenbaki hamartarrak ez dira erabiliko.
Jolasten hasi aurretik jokalari kopurua zehaztu eta jokalarien izenak sartu behar dira.
Joko honetan jokalariari alfabetoko hizki gehienak agertuko zaizkio, eta hizki bakoitzean definizio bat aurkeztuko zaio; ts, tx eta tz fonemak t-ren barruan kokatuko ditugu.
Agertuko diren letrak honako hauek izango dira: A, B, D, E, F, G, H, I, J, K, L, M, N, O, P, R, S, T, U, X, Z.
Arauak
![]() |
Puntuazioa
Taula batean hitz gurutzatuak sortzea da joko honen helburu nagusia, eta ahalik eta puntuazio altuena jasotzea. Hori lortzeko, koloreztatuta dauden laukitxoak hitz zuzenekin betetzen saiatu beharko dute jokalariek.
![]() |
Arauak
Joko honetan jokalariak bost letrako hitz bat asmatu behar du. Hitzak idazteko bost errenkada ditu. Hitz bat idaztean, zenbat letra asmatu diren eta asmatutako zenbat dauden bere tokian adierazten da. Emandako pista horiekin jokalariak hitza asmatzeko bost aukera ditu. Aukera horietako bakoitzean ere letren pistak ematen dira, eta aukera horiek erabili eta hitza ez bada asmatzen, programak berak esango du zein den aurkitu behar zen hitza.
![]() |
Hitza asmatzeko laukiaren ondoan beste lauki bat dago, zenbaki batzuekin. Lauki horretan bolatxoekin lerro bat egitean partida bukatu egingo da.
Jokalariak hitza lehen errenkadan asmatzen badu poltsatik ez da bolarik ateratzen. Bigarren edo hirugarren errenkadan asmatzen badu bolatxo bat ateratzen da. Laugarren edo bosgarren errenkadan asmatzen badu bi bolatxo ateratzen dira, eta bosgarrenean ere ez badu asmatzen hiru bolatxo ateratzen dira. Bolatxoen kolorea zoriz aukeratuko du programak, eta kasu batzuetan gorriak eta besteetan horiak dira. Gorria irteten bada ez da ezer gertatzen. Horia irteten bada berriz, bingoko taulako zenbaki baten gainean ipintzen da. Bolatxoa zein zenbakitan ipini ere zoriz gertatzen da.
Bost bolatxo hori horizontalean, bertikalean edo diagonalean lotzen direnean BORTZ egiten da, partida bukatuz. BORTZ egin arte, jokalaria puntuak irabazten joaten da hitzak asmatzen dituen heinean.
Bi jokalari ibiltzeko aukera ere badago, eta kasu honetan jokatzeko arauak aldatu egiten dira. Jokalariek norgehiagokan BORTZ hitza osatu behar dute. Lehen errenkadan asmatzen bada hiru bolatxo irabazten ditu. Bigarren edo hirugarren errenkadan asmatzen badu bi bolatxo irabazten ditu, eta laugarren edo bosgarren errenkadan asmatzen badu bolatxo bakarra irabazten du. Hiztegian ez datorren hitz bat idazten bada errebotea egoten da, txanda aldatuz.
(DANEL SOLABARRIETA ARRIZABALAGA Hitzmix egitasmoaren arduradun eta ELHUYARko kide da)
![]() | Inprimatu |