Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskaraz nahi dugu hitz eta jolas
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Seme-alabek euskara eta euskaraz ikas dezaten nahi dute gero eta guraso gehiagok Euskal Herrian: % 52,3 dira D ereduan ikasiko duten neska-mutilak (Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan). Nafarroan, berriz, % 24,1 izango dira euskaraz ikasiko dutenak eta Ipar Euskal Herrian % 15,9. > **Euskaraz gero eta gehiago** > > Gero eta haur eta gazte gehiago dira euskaraz ikasten dutenak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Azken hogei urteotan aldaketa nabarmena izan da: 1985-1986 ikasturtean % 16,2 ziren D ereduan (erabat euskaraz) ari ziren neska-mutilak eta 2005-2006 ikasturtean, berriz, % 52,3 izango dira. > > 2005-2006 ikasturtean, Araba, Bizkaia eta Gizpuzkoako ikastetxeetan, 287.000 neska-mutil arituko dira: > > - **D ereduan** (erabat euskaraz): **% 52,3** (151.101 ikasle) > > - **B ereduan** (gaztelaniaz eta euskaraz): **% 23,4** (67.158 ikasle) > > - **A ereduan** (erabat gaztelaniaz): **% 24** (68.880 ikasle) > > > **Gaztelaniaz gero eta gutxiago** > > D ereduaren gorakada baino nabarmenagoa da A ereduak azken 20 urteotan izan duen beherakada Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan: 1985-1986 ikasturtean A ereduan (erabat gaztelaniaz) ikasten ari ziren neska-mutilak % 73,5 ziren eta 2005-2006 ikasturtean, aldiz, % 24,4 izango dira. > > > **Haur Hezkuntzan euskara nagusi, Lanbide Hezkuntzan, aldiz, gaztelania** > > > Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2005-2006 ikasturtean unibertsitate aurreko irakaskuntzaren kate-maila guztietan D eredua da nagusi, azkenengo kate-mailan izan ezik: Batxilergoan eta Lanbide Hezkuntzan. > > > - **Haur Hezkuntza** (3-5 urte): 55.000 haur, > > - D ereduan % 62,7 > > - A ereduan % 7,8 > > - **Lehen Hezkuntza**: 100.000 ikasle, > > - D ereduan 56,5 > > - A ereduan 12,5 > > - **Bigarren Hezkuntza**: 72.000 ikasle, > > - D ereduan 48,4 > > - A ereduan 26,9 > > - **Batxilergoan eta Lanbide Hezkuntzan** (16-18 urte): 60.000 nerabe, > > - D ereduan %32,5 > > - A ereduan 65,3 > > > **Nafarroa eta Ipar Euskal Herrian galtzak bete lan** > > > Nafarroan eta, batez ere, Ipar Euskal Herrian euskarak galtzak bete lan ditu kimu berriak euskararen soroan landatzeko. > > - **Nafarroan** 88.172 haur eta gaztek ekingo diote 2005-2006 ikasturteari: > > - D ereduan (erabat euskaraz) % 24,1 (19.376 neska-mutil) > > - A ereduan (erabat gaztelaniaz eta euskara ikasgaiarekin) % 21,4 (17.201 ikasle) > > - G ereduan (erabat gaztelaniaz euskara ikasgairik gabe) % 54,3 (51.595 ikasle) > > - **Lapurdi, Zuberoa** eta **Nafarroa Beherean** 47.732 neska-mutil: > > - Ikasketak erabat euskaraz egiten 7.752 neska-mutil ari dira: % 15,9 > > - Erabat frantsesez, berriz, % 84,1. > > > > > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Hizkuntza ereduak Euskal Herrian":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1115637200 > > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1126610669/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com