Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Erdal munduari euskaraz gozatu eta ongi pasatzeko eskaintza

Erdal munduari euskaraz gozatu eta ongi pasatzeko eskaintza

2005-09-14 / 07:00 / Joseba Kamio Fuente   KULTURA

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Donostiatik Bilbora eramango dute. Ingelesezko izena duen Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan jokatuko da finala, izan ere, antolatzaileen esanetan "Erdal mundua geureganatzeko ahalegina egin behar dugu".

Iņaki Murua, Bertsozale Elkarteko Lehendakariak, Txapelketa Nagusiak Bertsozale Elkartearentzat eta bertsolaritzarentzat duen garrantzia aipatu du Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan egindako aurkezpenean.

Finala Gipuzkoatik atera eta BECera ekartzea da aurtengo berrikuntza nagusietako bat. Iņaki Muruak Bertsozale Elkartean ongi hausnartutako erabakia dela jakinarazi du, eta Txapelketaren aurtengo helburuak erdiesten lagunduko duela espero da. Izan ere, ohiko bertsozalea beti gogoan izan arren, bertsoaren lurraldea handitzea ere erronka polita dela esan du Iņaki Muruak.

Xabino San Sebastianek, Txapelketako arduradunak, 2005eko Txapelketa Nagusian komunikazio ahalegin berezia egiten ari dela azpimarratu du. Garrantzi berezia eman zaio, besteak beste, kazetarien lana erraztu eta beren lana baldintzarik onenetan egin ahal izan dezaten baliabideak eskaintzeari. Ahalegin horretan kokatu du www.txapelketanagusia.com sortu izana eta kazetarientzat egokitutako bertsolaritza lantzeko ikastaroa. Baita Miramar Jauregian egingo den Txapelketa Nagusiaren aurkezpen ekitaldia, herririk herri ibiliko den kale animazioa, Euskadi Gaztearekin elkarlanean sortu den iniziatiba eta kamisetak ateratzea ere.

Hona hemen 2005eko Txapelketa Nagusiaren gorabeherak:

Bertsolariak

Aurtengo txapelketan 38 bertsolari lehiatuko dira, 10 emakumezko eta 28 gizonezko. Batezbesteko adina 28 urtekoa da.

Herrialdeko honela banatzen dira:

HerrialdeaBertsolariak%
Araba2% 5,26
Bizkaia10% 26,31
Gipuzkoa19% 50,00
Iparraldea3% 7,89
Nafarroa4% 10,52

Sailkapen faseak

Hiru sailkapen fasetan banatuko da Txapelketa hau:

  • Azken-laurdenak,
  • Finalaurrekoak eta
  • Finala.

Azken laurdenak

30 bertsolarik jokatuko dute fase hau: izena eman duten 1986, 1989, 1993 eta 1997eko txapelketa nagusietako finalistek eta herrialdeetako sailkapenetan sailkatuek.

Sei bertsolariz osatutako bost talde egingo dira eta saio bakarrera lehiatuko dira.

Finalaurrekoak

18 bertsolari lehiatuko dira fase honetan: izena eman duten 2001eko 6 finalista (Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Sustrai Colina eta Jexux Mari Irazu), eta azken-laurdenetan sailkatuko direnak. Bi saio egingo ditu bertsolari bakoitzak. Horretarako, sei bertsolariz osatutako sei talde egingo dira eta taldeen osaketa aldatu egingo da lehen bueltatik bigarrenera.

Finala

8 bertsolari lehiatuko dira: 2001eko txapelduna (Andoni Egaņa) eta txapeldunordea (Maialen Lujanbio), eta finalaurrekoetatik sailkatutako seiak.

Hiru saiotan banatuko da ekitaldia: goizean zortzi bertsolariak jardungo dira. Arratsaldeko jarduna ere zortzi bertsolariekin hasiko da eta puntu gehien metatu dituzten bi bertsolarien arteko lehiarekin emango zaio amaiera.

Saioak

Azken laurdenak

Bost saio izango dira:

  • Urriaren 9an Lekunberriko Plazaola kiroldegian:
    • Bixente Gorostidi
    • Igor Muniategi
    • J.J. Zubieta "Etxabe"
    • Amaia Agirre
    • Xabier Silbeira
    • Estitxu Eizagirre
  • Urriaren 15ean Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan:
    • Etxahun Lekue
    • Iker Zubeldia
    • Iņigo Izagirre
    • Asier Otamendi
    • Ekaitz Goikoetxea
    • Iņaki Gurrutxaga
  • Urriaren 16an Zornotzako Zelaieta zentroan:
    • Xabier Paia
    • Iratxe Ibarra
    • Jon Martin
    • Oihane Enbeita
    • Oihane Perea
    • Miren Artetxe
  • Urriaren 22an, Uztaritzeko Kiroleta pilotalekuan:
    • Fredi Paia
    • Jokin Uranga
    • Amets Arzallus
    • Julen Zelaieta
    • Onintza Enbeita
    • Iņigo Manzisidor
  • Urriaren 23an, Arrasateko Amaia antzokian:
    • Aitor Sarriegi
    • Estitxu Arozena
    • Nahikari Gabilondo
    • Arkaitz Goikoetxea
    • Arkaitz Estiballes
    • Iņaki Zelaia

Finalaurrekoak

  • Azaroaren 6an, Hendaiako D. Ugarte (Beltzenia) pilotalekuan:
    • Unai Iturriaga
    • Jexux Mari Irazu eta
    • sailkatzen direnak
  • Azaroaren 12an, Markina-Xemeingo Udal pilotalekuan:
    • Jon Maia
    • Igor Elortza eta
    • sailkatzen direnak
  • Azaroaren 13an, Gasteizko Principal antzokian:
    • Sustrai Colina
    • Aitor Mendiluze eta
    • sailkatzen direnak
  • Azaroaren 26an, Zumarraga-Urretxuko Ederrena pilotalekuan:
    • Aitor Mendiluze
    • Jexux Mari Irazu eta
    • sailkatzen direnak
  • Azaroaren 27an, Berako Eztegara pilotalekuan:
    • Jon Maia
    • Sustrai Colina
    • eta sailkatzen direnak
  • Abenduaren 4an, Donostiako Atano III.a pilotalekuan:
    • Igor Elortza
    • Unai Iturriaga eta
    • sailkatzen direnak

Finala

  • Abenduaren 18an, Barakaldoko BECeko Bizkaiarenan:
    • Andoni Egaņa
    • Maialen Lujanbio eta
    • sailkatzen direnak

Aurtengo berrikuntzak

Kazetarientzat ikastaroa

Kazetarientzat ikastaroa irailaren 26an izango da Donostiako fakultatean, goizeko 9:00etan hasita. Ikastaroaren helburua zera da, bertsolaritza prentsan lantzeko irizpide eta orientabide batzuk ematea.

Ikastaroa Karlos Aizpuruak eta Jon Abrilek emango dute eta euskaraz zein gazteleraz egin ahal izango da. Doan izango da eta interesa duenak izena eman besterik ez du.

Aurkezpen jaialdia

Txapelketa Nagusia 05en aurkezpen-jaialdia urriaren 3an egingo da Miramar Jauregian, 18:30etan hasita. Bertara gonbidatuta daude bertsolari parte hartzaileak, talde tekniko eta antolatzaileak, Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kideak, erakundeetako eta administrazioko ordezkariak, hedabideetako ordezkariak…

Kale animazioa

Irailaren 17an hasi eta abenduaren 18ra bitartean, Txapelketaren kale animazioa ikusi ahal izango da 30 herritan, Zizurkilgo 4 neskaren eskutik.

Euskadi Gaztean jarraipen berezia

Euskadi Gaztean, egunero izango dugu aukera 18:00etatik 19:00etara bitartean bertsotan eta rapeatzen ibiltzeko.

Igandeetan, berriz, Maider Segurolaren programan asteko saiorik onenak, bitxienak edo aipagarrienak errepikatuko dira, eta bertsolari baten laguntzaz, komentatu egingo dira.

Kamisetak

2.000 kamiseta jarriko dira salgai.

Sarrerak interneten

Finalerako sarrerak internetez eros daitezke, www.txapelketanagusia.com helbidean. Horrez gain, informazio gehiago ere lor daiteke helbide horretan.

(JOSEBA KAMIO FUENTE Bertsolari Txapelketa Nagusiko Komunikazio zuzendaria da)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com