Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Ez da errenta aitorpena euskaraz egiteko eskubidea bermatzen
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Kontseiluak errenta aitorpena euskaraz egiteko eskubidea bermatu den aztertu du. Euskal Herriko zenbait herri, banketxe eta sukurtsal aukeratu ditu hizkuntza-eskubideak betetzen diren jakiteko. Ondorio gisa, aztertutako banketxeen sukurtsalen erdiak baino gehiagok (% 53ak) errentaren zerbitzuan euskarazko eskaintzarik egiten ez duela jakinarazi du. > EAEko eta Nafarroako Administrazioren jarrera ere aztertu du Kontseiluak. Euskal Herriko Administrazioek leku askotan gaztelaniaz bakarrik helarazi dute errenta aitorpenaren informazioa. Era berean, gaztelaniaz jasotako errenta aitorpenen euskaratzea askotan ukatu da, “hainbat arrazoi direla medio”. Hainbat herritarrek euskaraz egiteko aldez aurretik eskatu beharra salatu dute, baina hala eginik ere, “ziurtasun osorik ez omen da behar bezalako hizkuntza-eskubideen bermerik jaso”. > > “Leku askotako estankoetan aurki zitezkeen errentarako inprimakiak gaztelania hutsez eginak ziren”, adierazi dute Kontseiluko bozeramaileek. Izan ere, informazioa telefono zerbitzuei dagokienez, gaztelania hutsez jaso izana salatu dute zenbait herritarrek. Bestalde, “errenta aitorpenaren eginkizunetarako Ogasunak azpikontratei ez die inolaz ere hizkuntza-eskubideen bermerik eskatu”, jakinarazi du Kontseiluak. > > > Banketxeen sukurtsalen zerbitzuari buruz ere, zenbait salaketa jaso ditu Kontseiluak azterketa honetan. Euskaraz egin nahi izan duten askok ez dute aukerarik izan edo beste sukurtsal batera jo behar izan dute. Hortaz, Kontseiluak ‘zerbitzu zentralizatuaren’ gehiegizko erabilpenak aurrerapausoak ematea eragozten duen egoera sortzea kritikatu du. > > “Inprimakiak euskaraz izatearekin aski du hainbat entitatek”, azaldu dute Kontseiluko ordezkariek, halaber. Zerbitzu ‘integrala’ topatzea kasik ezinezkoa dela nabarmendu dute. Euskaraz eskainita ere, eragozpenak sortu dira komunikazioan “ez baita behar adinako maila ezartzen”. > > Kontseiluak errenta aitorpenaren kanpaina hasitakoan herritarrei euskaraz egiteko eskaera luzatu zien. Halere, saiatu direnen arteko askok zailtasunak jasan dituzte. Horri buruz kexatzeko zenbaitek Hizkuntz Eskubideen Behatokiko ‘euskararen telefonoan’ egin dute salaketa. > > Halere, Kontseiluak txalogarriak diren jokamoldeak ere nabarmendu ditu. Batetik, lagungarria izan da udal batzuek bere kabuz mezua zabaldu izana, entitateei zuzenean zuzenduta. Bestetik, udal batzuetako buruek agerraldi publikoan egin dute errenta euskaraz lelopean.<b> > > > > <br> > (ITXASO FERRERAS SANTAMARIA Kontseiluaren komunikazioburua da)</b> > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1121346229/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com