Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Silikonazko konpromisoa

Silikonazko konpromisoa

2005-07-15 / 07:00 / Irune Jaio Barazar   HERRI-ADMINISTRAZIOA

Amorebieta-Etxanoko Udalak silikonazko eskumuturrekoak banatuko ditu jaietan, euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzen duten herritarren artean.

Eskumuturrekoen idea Zornotzako Udalak izan zuen. Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunei ere gustatu egin zitzaien ideia eta horrela, kanpaina Foru Aldundiak eta Zornotzako Udalak egin dute. Hala ere, Zornotzan jaietan egingo dute eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskumuturrekoak Euskararen Egunean banatuko ditu, abenduaren 3an.

Kanpainaren leloa ere Foru Aldundiak bere kanpainetan erabili ohi duena da: Gure artean euskaraz

Helburua

Helburua argia da:

  • Euskararen erabilera areagotzea
  • Jendea horretaz kontzientziatzea

Konpromisoa

Udalak, konpromiso hauek hartuko ditu:

  • Kultura eta Euskara Sailetatik zuzendutako informazio guztia euskaraz bidaltzea konpromisoa hartu dutenei.
  • Euskara Zerbitzuak egiten dituen eskaintzen berri ematea.
  • Euskara bizitzako esparru guztietan zabaldu nahian, merkataritza esparrua lehentasunezkotzat jotzea eta behar diren baliabideak eskaintzea.

Herritarrek berriz,

  • Euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartu beharko dute.

Festetan banatuko dira

Eskumuturrekoak festetan banatuko dira, hainbat egunetan eta hainbat gunetan. Horretarako, mahaiak jarriko dira eta konpromisoa hartzen duenak kanpaina honetarako beren beregi egindako orria bete beharko du. Orri hori izango da konpromisoa hartu duen seinale.

(IRUNE JAIO BARAZAR Amorebieta-Etxanoko euskara teknikaria da)


Inprimatu


Erantzun

 
Eskumuturrekoak non
2005-07-15 / 07:00 / erabili.com

Eskumuturrekoak ondoko ekitaldi nagusietan eskuratu daitezke:

  • Uztailak 16: Pilota partiduetan, Zelaieta parkean
  • Uztailak 20: OSKORRI eta KUKUBILTXO taldeek emango duten kontzertuan.
  • Uztailak 23: Koadrilen bazkarian, Zelaieta parkean.
  • Uztailak 26: Umeentzako, Zelaieta parkea.

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com