Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Buruntzaldeko lau enpresa euskara planarekin
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Buruntzaldeko lau enpresak sinatu dituzte hitzarmenak udalekin euskara planak martxan jartzeko. Guztira 64 enpresa bisitatu dira: 16 enpresak interesa azaldu dute urte honen amaiera aldera horrelako plan bati heltzeko eta 22 enpresak aurreraxeago ekiteko asmoa azaldu dute. > *2004-05* ikasturtearen hasieran Buruntzaldeko udalek eskualdeko enpresetan euskara planak martxan jartzeko egitasmoa onartu zuten. Helburua hauxe zen: Eskualdeko hainbat enpresatan euskara planak zer diren erakustea eta plan horiek martxan jartzera gonbidatzea. Sustapen lan hori egiteko enpresa bat kontratatu zuten Burutzaldeko udalek, esleipen bat bitarteko. EMUN kooperatiba izan zen Buruntzaldeko Udalek kontratatu zutena eta bera izan da urtarriletik maiatzera bitartean empresaz enpresa ibili dena. > > Guztira 64 enpresa izan dira bisitatu dituztenak eskualdean, eta herrika honela banatu dira: > > - Andoainen: 11 > > - Astigarragan: 8 > > - Hernanin: 10 > > - Lasarte-Orian: 10 > > - Urnietan: 9 > > - Usurbilen: 16 > > Berehalako emaitza: 4 enpresa euskara plana martxan jartzeko erabakia hartu dutenak. Hauexek dira lau enpresa horiek > > > - Latz kooperatiba: Andoainen > > - Perfiles Especiales, Selak, S.L.: Hernanin > > - Victorio Luzuriaga: Usurbilen > > - <a href="http://www.sizaguirre.com/">S. Izaguirre, S.A.</a>: Usurbilen > > > Beste 16 enpresak interesa azaldu dute urte honen amaiera aldera horrelako plan bati heltzeko eta 22 enpresak aurreraxeago ekiteko asmoa azaldu dute. > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2005/Buruntzaldea_enpresak_euskara_planak.jpg"></td></tr></table></center> > > > Aipatutako lau enpresa horietako ordezkariek eta udalek hitzarmen bana sinatu zuten joan den ostiralean, ekainaren 17an, Hernanin antolatutako sinaketa-ekitaldian. > Hitzarmen hauen bidez, Buruntzaldeko udalek diruz lagunduko dituzte enpresa hauek eta diru laguntzak izango dira bai euskara plana diseinatzeko eta baita inplementatzeko ere. > > > Buruntzaldeko udalek lan munduan euskara planak sustatzeko abian jarri duten egitasmoaren jarraipena egiteko batzorde bat sortu zen 2004an. Batzorde horretako kide dira alde batetik udaletako ordezkariak, lau sindikatutako (ELA, LAB, Langileen Batzordeak eta UGT) ordezkari bana eta Heziketa Zikloetako eskualdeko ikastetxeen ordezkari bat. > > Buruntzaldeko udalek ontzat jo dituzte lehen urte honetako emaitzak eta datorren ikasturtean sustapen lanarekin jarraitzeko asmoa azaldu dute. > > > > <br> > **(BURUNTZALDEKO EUSKARA TEKNIKARIAK: Nekane Goikoetxea, Maite Iribar, Malores Etxeberria, Jon Lizaso, Iņaki Arruti eta Mikel Zumarraga )** > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1119448738/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com