Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Tren-geltokietan euskara egoki erabiltzeko hitzarmena

Euskaltzaindia / Bestelakoak / 2005-06-15 / 13:11


FEVEk eta Euskaltzaindiak hitzarmen bat sinatu dute tren-geltokien izenak eta euskarazko testu guztiak modu egokian jartzeko.



FEVEren eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenak urtebeteko iraupena izango du.

FEVEk (Ferrocarriles de Vía Estrecha) eta Euskaltzaindiak lehendabiziko lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, 2005eko ekainak 15, Akademiaren egoitzan. Hitzarmen horrek, hizkuntzaren normalizazioa izango du helburu. Horren bidez, tren-geltokien izenak edota trenbideko euskarazko testu guztiak, besteak beste, modu egokian jartzeko laguntza emango dio Euskaltzaindiak FEVEri.

FEVEren izenean Dimas Sañudo buruak sinatu du eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak egin du. Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiko diruzaina eta Onomastika batzordeko kidea ere bertan izan da eta hitzarmenaren nondik norakoak azaldu ditu.

Bi erakundeen arteko lankidetza jardueraren abiapuntuak honako hauek dira:

FEVEk hizkuntzaren normalizazio plana abiaraztea erabaki du, eta hori gauzatzeko Euskaltzaindiaren laguntza eta aholkularitza izatea nahi du. Euskaltzaindiak zerbitzu hori ematea onartu du.

Hala bada, bi erakundeok elkarlanean arituko dira, euskararen presentzia normalizatze aldera. Hauek izango dira hitzarmenaren xedeak:

Hitzarmen hau koordinatzeko, FEVEk eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzordea eratuko dute, bakoitzak bi ordezkari izango dituelarik.

Hitzarmenak urtebeteko iraupena izango du, baina urtero luzatu ahal izango da.

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1118832890