Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Euskararen egoera gainditzeko lehentasunak adostu dituzte

Itxaso Ferreras - Kontseilua / Bestelakoak / 2005-06-15 / 07:00


Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua hamaika alderdi politiko eta sindikalekin aurrera doa euskararekiko konpromisoaren bidetik, oraingoan konpromiso zehatzak hartuz. Kontseilua "Euskara sustatzeko eta euskalgintza babesteko Akordio Soziopolitiko"-aren sinatzaileekin agertu da hitzarmenaren balantzea egiteko.



Akordio Soziopolitikoa osatzen duten erakundeak hauek dira: ANV-EAE (Acción Nacionalista Vasca-Eusko Abertzale Ekintza), Aralar, Batasuna, Eusko Alkartasuna, EHNE (Euskal Herriko Nekazarien Elkartea), ELA (Euskal Langileen Alkartasuna), ESK (Ezker Sindikalaren Konbergentzia), Hiru (Euskal Herriko Garraiolari Autonomoen Sindikatua), LAB (Langile Abertzaleen Batzordeak), STEE-EILAS (Euskadiko Irakaskuntzaren Langileen Sindikatua), Zutik eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua.

Akordio Soziopolitikoa 2004ko azaroan sinatu zuten euskararen normalizazioa bultzatzeko xedearekin. “Hitzarmena sinatu genuenetik 12 sinatzaileok datozen urteotarako funtzionamenduaren oinarriak jartzen ahalegindu gara”, azaldu du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek.

“Orain arte egin ditugun lanak positiboki baloratzen ditugu, eta gure arteko harremanak sendotzeaz gain, aurrera begira elkarrekin egin dezakegunak itxaropen handia piztu digu”, gaineratu du Mendigurenek.

Euskararen egoera gainditzeko lehentasunak adostu dituzte, arlo garrantzitsuenak kontutan izanik:

“Helburuak betetzeko proposamen politiko eta sozialak sortuko ditugu”, azaldu du Kontseiluko ordezkariak. Honakoak adierazi dituzte, besteak beste:

Hamabi eragile horiek aurrerantzean egin beharrekoa zehazteaz gain, falta diren alderdi politiko eta sindikatuei dei egin diete “gurekin bat egin eta bidea elkarrekin egin dezagun”.


(ITXASO FERRERAS SANTAMARIA Kontseiluaren komunikazioburua da)

Gai honi buruz erabili.com-en argitaratutakoak

Inprimatu


Erantzunak


Kompromisoa exigituz, soil batzuri

Erramun Gerrikagoitia / 2005-06-18 / 18:23

> Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua hamaika alderdi politiko eta sindikalekin aurrera doa euskararekiko konpromisoaren bidetik, oraingoan konpromiso zehatzak hartuz.

Kontseilua (Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua) biltzen ari da kin alderdi politiko eta syndikalak hartzeko kompromisoa alde euskara. Nahi du Kontseiluak segurtatu kompromisoa -zeren dudarik ez dago ezen dago edo dagoke kompromiso guti edo behintzat ez nahiko euskararen alde- aldetik dutenak responsabilitateak an sozietatea: alderdi politikoak, syndikatuak, …

Ez al du ere eskatu eta exigitu behar Kontseiluak responsabilitatea eta kompromisoa -dagokien neurriko responsabilitate eta kompromisoa- euskararen alde tu Akademia, philologoak, professore universitarioak?

Ala hauek ez dukete responsabilitarik edo hartua dute jada kompromisorik aski alde euskara? Ala dira exento edo exempto hortarik responsabilitatea eta kompromisoa?

Hori da, zer egiten du Kontseiluak, eskatu eta exigitu kompromisoa soil parte bati, eta ez parte osoari. Ala ez?

Lekeitio, ekaina 17 barikua, 2005.


(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1118747215