Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Justiziaren basamortuan ur tanta bat euskararentzat
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Justizia arloan euskarak duen lehorteari aurre egiteko "Justizia Euskaraz" Elkartea sortu dugu epaile, abokatu, prokuradore eta justizia arloan lanean gabiltzan profesional euskaldunok. > Euskara erabiltzeko eskubidea, arlo pribatuan zein publikoan, oinarrizko eskubide ezabaezina da. Eskubide horrek herritarrok JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREKIN ditugun harremanak ere hartzen ditu. > > > **Egoera negargarria** > > > Euskararen normalizazioa, gizarte arlo askotan, urrats sendoak ematen ari den bitartean, Justizia Administrazioarekiko hartu-emanen egoera erabat negargarria da. Azken finean, Justiziaren aurrera eraman duen arazo juridikoari bigarren arazo bat gehitzen dio euskara erabiltzeko aukera egiten duen herritarrak. > > > **Zuzenbideko profesionalak bat hartuta** > > > Egoera horren aurrean, lehenagotik ere euskararen aldeko ahalegina egiten ari ginen Zuzenbideko profesional batzuk elkartzea erabaki dugu, euskararen normalizazioaren aldeko aldarrikapenean gure ekarpena ere eskaini ahal izateko. Sinisten dugulako euskara erabiltzeko eskubidea dugula, eskubide horrek oinarri eta arrazoi juridiko sendoa duela, herritarren eskubideek erakunde publikoen betebeharra dakartela, eta hori guztia gauzatzeko tresna, bitarteko, berme eta babesak abian jartzeko modua badagoela. > > Hastapen hauetan, 30 kide inguruk osatzen dugu Elkartea (dagoeneko, abokatu, prokuradore, epaile eta Unibertsitateetako irakasleak), Gipuzkoa, Bizkaia eta Lapurdikoak, baina lanbide zein herrialde gehiagotara zabaltzeko nahia badugu. Horregatik, Elkartearen aurkezpen honekin gonbidapena ere luzatu nahi dugu, Zuzenbidearekin lotutako profesional euskaldun oro zein justizia administrazioko langile euskaldun oro gure Elkartean parte hartzera animatu dadin. > > > **Hizkuntza eskubideak bermatzeko xedearekin**<b> > > > “JUSTIZIA EUSKARAZ” Elkartearen xedea, beraz, honakoa da: Justizia Administrazioaren eremuan, euskaldunon hizkuntz eskubideak betearaztea, hau da, euskararen erabilera bermatuko duen Justizia Administrazioa bultzatzea</b>, Justiziarekiko harremanak eta prozedura eginbideak normaltasun osoz euskaraz gauza ahal izan daitezen, eta inork ez dezan pairatu, hizkuntz eskubideak egikaritu nahi izateagatik, diskriminazio, arrazoi gabeko atzeratze, isun, zigor edo bestelako kalterik. > > > **Justizia arloan noranahiko** > > > Justizia Administrazioarekin lotutako prozedura eta gai guztietan izango du zer esanik Elkarteak, eta Justiziarekin zerikusirik duten erakunde eta eragile publiko zein pribatu guztiei eskatuko die euskararen erabilera ahalbideratu eta sustatzea, bakoitzak bere lan esparruan herritarren hizkuntza-eskubideen benetako gauzatzea berma dezan. > > Xede horretarako, “JUSTIZIA EUSKARAZ” Elkarteak Zuzenbideari eta Justizia Administrazioari lotutako profesionalak biltzen ditu, legelari zein funtzionarioak (abokatu, prokuradore, epaile, magistratu, idazkari judizial, unibertsitateko irakasle, eta abar), Zuzenbide eta Justiziaren ezagutza zuzenak gai honen inguruan iritzi eta aldarrikapen gaitasun irmoa eskaini ahal izango duelakoan. > > > **Euskal Herri osorako, Ipar eta Hego** > > > “JUSTIZIA EUSKARAZ” Elkartearen lurralde eremua Euskal Herria da. Lekuan leku ordenamendu juridiko banatu eta ezberdinak daudela medio, euskara erabiltzeko eskubidea betearazteko gauzatu beharreko helburu, bide, estrategia eta aldarrikapenak ezberdinak dira eremu bakoitzean. Euskarak izaera ofiziala duen lekuetan, ofizialtasun horren benetako betearazpena izango da aldarrikapen nagusia. Bestetan, lehenengo urratsa ofizialtasuna eta Justizia Administrazioan euskararen erabilera babestuko duten arautegi eta bitartekoak aldarrikatzea izango da, arau horien betearazpenarekin batera. > > Aldarrikapen bideaz gain, halaber, eztabaida, iritzi eta informazio foro ere izan nahi du “JUSTIZIA EUSKARAZ” Elkarteak. > > > **Eskaria eta eskaintza** > > > Eta hasteko, galdera bat plazaratu nahi dugu: JUSTIZIAN ERE, GUK EUSKARAZ, ZUK ZERGATIK EZ? > > Herritarron eskubideak bermatzeko betebeharra duten Erakunde Publikoei zuzendutako galdera, eta are zuzenago Justizia Administrazioari, euskarak prozeduraren hizkuntza izateko behar dituen neurri, bitarteko eta bermeak ezar ditzan, eta egun dauden oztopo guztiak ezaba daitezen. > > Zuzenbidearekin lotutako profesional guztiei zuzendutako galdera, gure lanbidearen egunerokotasunean gure hizkuntza erabili eta landu dezagun. > > Eta herritarrei ere zuzendutako galdera, jakin dezagun euskaraz aritzeko eskubide osoa dugula Justizia Administrazioarekin ditugun harremanetan, eta eskubide hori gauza dezagun eta erabili, normaltasunerako bide zuzenena gure hizkuntza erabiltzearena baita. > > Azken finean, guztion konpromiso, jarrera eta jarduerak behar baititugu bide honetan. Horregatik, Justizian ere, guk euskaraz, zuk zergatik ez?<b> > > > Bilbo, 2005eko ekainaren 8a. > > > <br> > (ESTEBAN UMEREZ ARGAIA abokatua eta JUSTIZIA EUSKARAZ Elkarteko lehendakaria da.) > > > <br> > Gai honi buruz <i>erabili.com</i>-en argitaratutakoak</b> > > - "Epaiketak euskaraz epaile euskaldunekin":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1100687299 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1118245648/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com