Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Legegintzaldi berria ekinaldi berria euskararentzat
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Legegintzaldi berri honetan hizkuntza-politikak lehentasunekoa izan behar duela uste du Kontseiluak. “Alderdiek erantzukizunez joka dezaten eta normalizazioari beharrezko bultzada eman diezaioten dei egiten dugu”, adierazi du Kontseiluko Lehendakariak, Joanmari Larrartek. > Kontseilua euskararen normalizazioa suspertzeko alderdi politikoekin batzartu da, aurrera egiteko proposamena zabalduz. “Orain dugu normalizazioan aurrerapausoak lortzeko aukera”, aditzera eman du Lehendakariak, izan ere, “Alderdiek indar berriz ekin behar diote euskararen normalizazioari”. > > Gobernua osatu baino lehen, alderdiekin egon da Kontseilua hizkuntza-politika eraginkorra eskatzeko. “Orokorrean politikarien jarrera positiboa izan da”, baloratu du Joanmari Larrartek, normalizazioaren bizkortzearekin alderdiak bat etorri direla argudiatuz. > > Kontseilukoak EAJ, PSE, EHAK, EA, EB, Aralar eta Batasunarekin izan dira. “Hizkuntzaren egoera hobetzearen premiarekin ados agertu dira”, esan du Kontseiluko Lehendakariak. > > Bilera horietan, Kontseiluak hamaika eragileekin sinatutako <a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1100024976">Akordio Soziopolitikoa</a>ren zutabeak azaldu ditu. “Joan den urtean zenbait alderdi politiko eta sindikalek euskararen aldeko konpromisoa hartu zuten Kontseiluak proposatutako Akordio Soziopolitikoaren bidez. Oraingoan eragile politikoekin hitz egiteko akordioa oinarritzat hartu dugu”, azaldu du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek. > > Alde batetik, Legegintzaldiari begira, indarrean dagoen legedia aztertu eta egokitzearen beharra adierazi du eragile politikoen aurrean. Hezkuntza, unibertsitatea, lan-mundua, komunikabideak eta kultura-jarduna euskalduntzeko ahaleginak eskatu ditu. > > Bestetik, normalizazio politikorako euskararen inguruan jaso beharrekoak jakinarazi zituen, euskara berezko, lehentasuneko eta ezagun beharreko hizkuntza dela azpimarratuz. Era berean, hizkuntza-politika egokia, epeak eta helburuak dituena eskatu du. “Helburuak markatu ez ezik, epeak zehaztea beharrezkoa da aurrera egiteko”, azpimarratu du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek. > > Horrekin guztiarekin, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hasiko den Legegintzaldi honetan euskararen normalizazioa indar berriz ekiteko deia egin die alderdiei. “Abagunea aprobetxatu behar dugu”, berretsi du Joanmari Larrartek. > > Bukatzeko, Kontseiluak alderdiei azaldutako asmoak betetzeko eskatu die. “Haiekin lan egiteko prest gaude, baina aurrerapauso nabari eta eraginkorrak egin behar dituzte”, esan du Ildo Politiko-Instituzionaleko Arduradunak, Ińaki Lasak. > > > **Kontseiluaren eskaerak** > > > - **Legegintzaldiko lehentasunak** > > - Indarrean dagoen legedia aztertu eta egokitzea. > > - Hezkuntza eta unibertsitatea euskalduntzea. > > - Lan-munduaren euskalduntzea bizkortzeko egitasmoak bultzatzea. > > - Komunikabideak eta kultura-jarduna euskalduntzeko diskriminazio positiborako neurriak ezartzea, bereziki, tokiko telebistaren auzia. > > - **Normalizazio politikoan** > > - Euskara berezko, lehentasunezko eta ezagutu beharreko hizkuntza izatea. > > - Normalizazioa arautzen duen corpus juridikoa aldatzea, arestikoak kontuan hartuz. > > - Hizkuntza-politika egokia ezartzea, epe eta helburuak dituena, bitarteko egokiz hornitua, sailartekoa eta gizarte arlo guztietara iritsiko dena, Administrazio Nagusitik Toki administrazioraino. > > <br> > <b>(ITXASO FERRERAS SANTAMARIA Kontseiluaren komunikazioburua da.) > > > > Gai honi buruz <i>erabili.com</i>-en argitaratutakoak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Hizkuntza politika legegintzaldiaren atarian":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1115381884 > > - "Alderdiek euskararentzat dituzten proposamenak aztergai":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113325569 > > - "Euskarari agindutakoak ( I )":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113224113 EAJ-EA > > - "Euskarari agindutakoak ( II )":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113226103 PP > > - "Euskarari agindutakoak ( III )":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113235060 PSE-EE > > - "Euskarari agindutakoak ( IV )":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113405862 EB-Berdeak > > - "Euskarari agindutakoak ( V )":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113481804 UA > > - "Euskarari agindutakoak ( VI )":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113208422 Aralar > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1117469199/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com