Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Zuzentzaile ortografikoa amaraunean erabilgarri
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ordenagailu askotan egongo da honezkero Xuxen programa. Orain, berriz, amaraunean jarri dute, munduko edozein lekutatik, gauden tokian gaudela, euskaraz idatzitako edozein idazkiren ortografia txukun eta *xuxen* idatzi ahal izateko. > Zuzentzaile ortografikoen helburua da idatzitako testuen akats ortografikoak detektatu eta zuzentzea, ahalik eta modu eroso zein eraginkorrenean. > > XUXEN euskarazko zuzentzaile ortografikoa, Eusko Jaurlaritzari esker, jadanik sistema eragile eta bulegotika-programa askotarako dago eskuragarri, baina ez da aukera guztietara heltzen. Hedapen horretan beste urrats bat emateko, XUXEN Interneteko orrialde batetik erabiltzeko aukera gauzatzea izan da gure xedea. > > Egoera hauek izan ditugu gogoan, gure sistema garatzerakoan: > > - Ordenagailuan dudan sistema eragile edo bulegotika-programarentzat ez dago XUXEN bertsiorik. > > - Ordenagailuan ez dut egin nahi XUXEN arruntak eskatzen didan instalazioa. > > - Ez naiz ari nire ordenagailuan, eta ordenagailu honetan zuzentzailea ez dago eskuragarri. > > - Web gune batean ari naiz testua idazten. > > > Egoera horien guztien aurrean, oso lagungarria izan daiteke web sistema bat eskura izatea. > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2005/xuxen01-485.png"></td></tr></table></center> > > > Web gunearen bigarren helburua da Xuxeni buruzko informazio eta deskarga guztien antolakuntza lortzea. Hartara, puntu bakar batean bilduko genuke zuzentzaileari buruzko informazioa eta zerbitzu guztiak. > > Aipatzekoa da web gune hau garatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso dugula. Bestalde, XUXEN aplikazioaren bertsioak garatzeko, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso da. > > > **Ezaugarri nagusiak** > > > Hona hemen sistemak eskaintzen duen hasierako orria: > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2005/xuxen02-485.png"></td></tr></table></center> > > > Hauek dira "www.xuxen.com":http://www.erabili.com/lantresnak/aztergailuak/ortografia sistemak dituen modulu edo zerbitzu nagusiak: > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2005/xuxen03-300.gif"></td></tr></table></center> > > > **Zuzenketa-zerbitzua** > > > Sistemak eremu handi bat du, zuzendu nahi den testua han idazteko. Informazio hori edozein dokumentutik kopiatu eta testu-eremuan itsats daiteke. > > Bi zuzenketa-mota eskaintzen ditu sistemak: > > - <b>Zuzendu</b> aukeraren bidez, zuzenketa azkarra egiten da. Testua aztertu ondoren, XUXENek ezagutzen ez dituen hitz guztiak nabarmenduko ditu. > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2005/xuxen04-485.png"></td></tr></table></center> > > > Erabiltzaileak hitzez hitz begiratu behar du testua. Sistemak ezagutzen ez duen hitz bakoitzean proposamen-zerrenda bat irekitzeko aukera emango da. Proposamen bat aukeratuz, testua zuzentzen joango gara. > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2005/xuxen05-485.png"></td></tr></table></center> > > > Hitzak berrikusi ondoren “Onartu” botoia sakatuz, testu zuzendua hasierako eremura itzultzen da. > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2005/xuxen06-485.png"></td></tr></table></center> > > > - <b>Zuzenketa aurreratuan</b>, berriz, hitzez hitzeko zuzenketa egiten da. Bulegotika-aplikazioetan baliatzen den metodoa erabiltzen da hemen. > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2005/xuxen07-485.png"></td></tr></table></center> > > > XUXENek hitz bat ezagutzen ez duenean, leiho bat irekiko du, eta aukera hauek emango ditu: > > - Utzi: hitza dagoen bezala uzten du eta aurrera jarraitzen du. > > - Denak utzi: hitza bere horretan utziko du testu osoan. > > - Aldatu: proposamen bat aukeratu eta testuan aldatuko da. > > - Aldatu guztiak: aukeratzen den proposamena testu osoan ordezkatuko da. > > - Hiztegiratu: erabiltzaile erregistratuek hiztegi pertsonala kudeatzeko aukera izango dute. > > > **Erabiltzaileen erregistroa** > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2005/xuxen08.png"></td></tr></table></center> > > > Erabiltzaileak berariazko hiztegia kudeatzeko eta erabiltzeko aukera du. XUXENWeb-ek hitz bat ezagutzen ez duenean, erabiltzaileak hitz hori berariazko hiztegian sartzen badu, hurrengoan sistemarentzat ezaguna izango da. > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2005/xuxen09.png"></td></tr></table></center> > > > Izena eta pasahitza besterik ez da eskatzen erregistroa gauzatzeko. > > Berariazko hiztegia erabiltzeko, “Saioa hasi” behar da, eta, horretarako, izena eta pasahitza sartu behar dira. > > > **XUXEN bertsioen bilgunea** > > > Orain arte sortu diren XUXEN aplikazioaren bertsio guztiak eskuragarri daude. Sistema eragilea eta bulegotika-aplikazioa kontuan hartuta, taula bat erakusten da aukeran dauden bertsio guztiekin. Xuxen jaisteko, nahikoa da "HEMEN":http://www.erabili.com/lantresnak/softwarea klik egitea. > > > > > > Bertsioen instalazio-programa eta eskuliburua Euskara Softwarea orrialdetik jaits daitezke. Orrialde hori Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak kudeatzen du, eta han dago XUXEN eta bestelako tresnen bertsio guztien biltegia. > > > **XUXEN informazio orokorra** > > > XUXEN proiektuaren inguruan sortu den eta sortuko den oinarrizko informazioa erakutsiko da atal honetan. Hona hemen zer erakutsiko den: > > - Informazio orokorra: Xuxen zer den, zer egiten duen eta zer ez duen egiten, etab. > > - Argitaratutako artikuluak > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2005/xuxen11-485.png"></td></tr></table></center> > > > Atal hau denborarekin berritzen joango da, eta sortuko diren informazio nagusiak uztartuko dira. > > > **XUXEN azken bertsioak** > > > Hasierako orrialdean garbi nabarmentzen dira XUXENen azken bertsioak. > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2005/xuxen12-485.png"></td></tr></table></center> > > > **Iradokizunak bidaltzeko aukera** > > > Erabiltzaileak bere iritzia bidaltzeko aukera izango du. > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2005/xuxen13-485.png"></td></tr></table></center> > > > **Sistemaren arkitektura** > > > Web gune bat izango da proiektuaren azken emaitza. Hona hemen proposatzen dugun arkitekturari buruzko informazioa: > > - Bezeroak nabigatzaile bat erabili beharko du sistemaz baliatzeko. Nabigatzaile hauetarako prestatuko da sistema: > > - Internet Explorer > > - Netscape Comunicator > > - Mozila > > - Zerbitzaria Elekan egongo da. Eleka arduratuko da ostatatze-lanez eta sistemari jarraipena egiteaz. Hauek dira gure zerbitzarien ezaugarriak: > > - Sistema eragilea: Red Hat > > - Datu-basea: MySQL > > - Programazio-lengoaia: PHP eta C > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2005/xuxen14-485.png"></td></tr></table></center> > > > > **(IÑAKI ARANTZABAL ALTUNA Eleka-ko komertziala da)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1116583191/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com