Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Ereduzko euskararen corpusa handituz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> "Ereduzko prosa gaur" testu arakatzaileak 6 milioi testu hitz gehiago ditu: Berria egunkariko albisteak. Honela, kazetaritzan erabiltzen den euskara ere ikusgai eta aztergai izango da hemendik aurrera euskarak amaraunean duen corpusik handienean. > "Ereduzko Prosa gaur":http://www.erabili.com/lantresnak/aztergailuak/prosa corpusa 2003. urtean sortu zuten. Helburu bat zuen hasiera-hasieratik: idazle ereduzkoen testuak sarean jarri nahi zituzten, edozeinek eskura izan zitzan. > > Horretarako, 2000. urtea jarri zen biltze-lanaren abiapuntu. izan ere, <i>Euskaltzaindia</i>ren <i>Hiztegi Batua</i> argitaratu zen urte horretan eta euskara estandarrak nolakoa behar zuen bideratu baitzuen. > > Nola erabiltzen den zehatz-mehatz ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1068467435 > > > **Orain arte sartutako liburuak** > > > Horrela, hasiera hartan 87 liburu sartu ziren oso-osorik. Hau da, lau milioi eta erdi hitz baino gehiago. Liburu hauek, batez ere literatura alorrekoak ziren, bai jatorrizkoak bai itzulpenak. > > Gerora, 2005. urte hasieran, beste 65 liburu sartu zituzten eta guztira 152 liburuk osatzen zuten corpusa. Bigarren labealdi honetan hitz lauzko liburuak sartu zituzten, nobelak, saiakerak eta itzulpenak. > > > **Berria egunkariko artikuluak** > > > Orain, berriz, 2004an Berria egunkariaren sei sailetan argitaratutako artikulu guztiak jarri dituzte sarean. Hauek dira Berriaren sailak: > > - Euskal Herria > > - Ekonomia > > - Gaiak > > - Mundua > > - Kultura > > - Kirola > > Horrela, literatura testuez gain, kazetaritza testuak izango ditu corpusak. Izan ere, literatura testuekin bakarrik hutsunea zegoen corpusean eta hutsune hori betetzera dator erabaki hau. > > > **13,5 milioi hitz ** > > > Orain arte zazpi bat milioi hitz zeuzkan corpusak, eta 152 liburu. Orain, berriz, sei bat milioi hitz gehitu zaizkio, hau da, *Berria* egunkariaren sei sail horietan 2004an argitaratu diren artikulu guztiak. Beraz, gaur egun, Ereduzko Prosa Gaur"-ek 13,5 milioi hitz ditu (amarauneko euskarazko corpus batean dagoen hitz kopururik handiena). > > > **Aurrera begira** > > > **Aldizkariak** > > > Aurrera begira *Herria* aldizkariko artikuluak ere sartu nahi dituzte. Horrela, kazetaritzari dagokion atala nahiko osatuta izango dute. > > Hala ere, horretarako zailtasun handiak daude. Izan ere, ez da erraza, oraingoz behintzat, *Herria* aldizkariko artikuluen kopia digitalak lortzea. > > Bestalde, aurrerantzean *Berria*ko artikuluak sartzen jarraitu nahi dute. > > > **Liburuak** > > > Liburuen alorrean, berriz, gai eta arlo gehiagotako testuak sartzeko asmoa dute. Filosofia, zientzia eta dibulgazio alorreko hainbat liburu corpusaren barruan daude dagoeneko, baina alor gehiagotako liburuak ere sartu nahi dituzte. > > > <br> > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Ereduzko euskara esku-eskura":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1068467435 > > - "Amaraunean euskarak duen corpusik handiena":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1107282666 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1116003422/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com