Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Ereduzko euskararen corpusa handituz

Ereduzko euskararen corpusa handituz

2005-05-24 / 07:00 / erabili.com   INTERNET

"Ereduzko prosa gaur" testu arakatzaileak 6 milioi testu hitz gehiago ditu: Berria egunkariko albisteak. Honela, kazetaritzan erabiltzen den euskara ere ikusgai eta aztergai izango da hemendik aurrera euskarak amaraunean duen corpusik handienean.

Ereduzko Prosa gaur corpusa 2003. urtean sortu zuten. Helburu bat zuen hasiera-hasieratik: idazle ereduzkoen testuak sarean jarri nahi zituzten, edozeinek eskura izan zitzan.

Horretarako, 2000. urtea jarri zen biltze-lanaren abiapuntu. izan ere, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua argitaratu zen urte horretan eta euskara estandarrak nolakoa behar zuen bideratu baitzuen.

Nola erabiltzen den zehatz-mehatz ikusteko sakatu HEMEN

Orain arte sartutako liburuak

Horrela, hasiera hartan 87 liburu sartu ziren oso-osorik. Hau da, lau milioi eta erdi hitz baino gehiago. Liburu hauek, batez ere literatura alorrekoak ziren, bai jatorrizkoak bai itzulpenak.

Gerora, 2005. urte hasieran, beste 65 liburu sartu zituzten eta guztira 152 liburuk osatzen zuten corpusa. Bigarren labealdi honetan hitz lauzko liburuak sartu zituzten, nobelak, saiakerak eta itzulpenak.

Berria egunkariko artikuluak

Orain, berriz, 2004an Berria egunkariaren sei sailetan argitaratutako artikulu guztiak jarri dituzte sarean. Hauek dira Berriaren sailak:

  • Euskal Herria
  • Ekonomia
  • Gaiak
  • Mundua
  • Kultura
  • Kirola

Horrela, literatura testuez gain, kazetaritza testuak izango ditu corpusak. Izan ere, literatura testuekin bakarrik hutsunea zegoen corpusean eta hutsune hori betetzera dator erabaki hau.

13,5 milioi hitz

Orain arte zazpi bat milioi hitz zeuzkan corpusak, eta 152 liburu. Orain, berriz, sei bat milioi hitz gehitu zaizkio, hau da, Berria egunkariaren sei sail horietan 2004an argitaratu diren artikulu guztiak. Beraz, gaur egun, Ereduzko Prosa Gaur"-ek 13,5 milioi hitz ditu (amarauneko euskarazko corpus batean dagoen hitz kopururik handiena).

Aurrera begira

Aldizkariak

Aurrera begira Herria aldizkariko artikuluak ere sartu nahi dituzte. Horrela, kazetaritzari dagokion atala nahiko osatuta izango dute.

Hala ere, horretarako zailtasun handiak daude. Izan ere, ez da erraza, oraingoz behintzat, Herria aldizkariko artikuluen kopia digitalak lortzea.

Bestalde, aurrerantzean Berriako artikuluak sartzen jarraitu nahi dute.

Liburuak

Liburuen alorrean, berriz, gai eta arlo gehiagotako testuak sartzeko asmoa dute. Filosofia, zientzia eta dibulgazio alorreko hainbat liburu corpusaren barruan daude dagoeneko, baina alor gehiagotako liburuak ere sartu nahi dituzte.


Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com