Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Ostalaritzan euskaraz

Begoņa Martinez Monasterio - HABE / Enpresa / 2005-05-13 / 07:00


Gauza jakina da gure artean gero eta etorkin gehiago dagoela. Horietako asko ostalaritzan ari dira lanean, eta bezeroek euskaraz eskatzen dutenean ezin erantzunda geratzen dira, edo faborez gaztelaniaz hitz egiteko esaten diete bezeroei. Hori dela eta, HABE-k Ostalaritza izeneko material didaktikoa argitaratu du, hain zuzen ere, euskaraz ez dakiten ostalaritzako langileei zuzenduta.



Ostalaritza izeneko ikasmaterialak HABEK argitaratu ditu, ostalaritzaren sektorean euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Hain zuzen ere, taberna eta jatetxeetako eguneroko komunikazioa lantzeko oinarrizko materiala da. Euskaraz ezer ere ez dakiten ostalariei begira egin dira material hauek, eta helburua zera da, bezeroekin euskaraz komunikatu ahal izateko gutxieneko trebakuntza lortzea.

Helburu horrekin, Ostalaritza 1: tabernan eta Ostalaritza 2: jatetxean langai didaktikoak sortu dira eta Elhuyar Aholkularitzak eta HABE erakundeak elkarlanean egin dute bilduma.

Ostalaritzaren inguruko gaiak

Ostalaritzako langileek bezeroei zerbitzua eskaini ahal izateko sortu da bilduma, eta horrexegatik, ostalaritzaren inguruko gaiak hartu dituzte. Honela,

ikasiko dute.

Ezaugarriak

Materiala

Unitate didaktikoak

Hauek dira unitate didaktikoak:

Ostalaritza1: TabernanOstalaritza 2: Jatetxean
01. Unitatea: Edariak01. Unitatea: Menua
02. Unitatea: Kobratzen02. Unitatea: Eskaera
03. Unitatea: Freskagarriak03. Unitatea: Kexa
04. Unitatea: Musika04. Unitatea: Argibideak
05. Unitatea: Laguntza05. Unitatea: Erreserba
06. Unitatea: Debekua06. Unitatea: Koktela
07. Unitatea: Bokadiloak07. Unitatea: Eguneko menua
08. Unitatea: Gosaria08. Unitatea: Sukaldean
09. Unitatea: Gozokiak09. Unitatea: Hornitzailea
10. Unitatea: Itxiera10. Glosategia

Ikas-unitatearen egitura

Unitate bakoitzaren hari metodologikoa ez galtzeko, unitate guztiek egitura bera dute. Unitate bakoitzean hainbat eduki lantzen direnez, euskara-maila ere progresiboki areagotu egiten da. Hauek dira unitate bakoitzak dituen atalak:

Zabalkundea

Mila ale atera dituzte, eta euskaltegi guztietara eta ostalaritza eskoletara bidaliko dituzte. Bestalde, udaletxeetan ere zabaldu nahi dute ekimenaren berri, ostalaritza-langileentzat ikastaro bereziak antola ditzaten.

Ikas-unitate bat ikusgai

Baten batek ikas-unitate bat nolakoa den ikusi nahi badu, HEMEN klikatuta ikus dezake. Eta HEMEN klikatuta, berriz, material honen berri emateko atera den hiruorrikoa ikus daiteke.


(BEGOŅA MARTINEZ MONASTERIO HABE-ren material sorkuntza ataleko kide da)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1115822931