Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Ostalaritzan euskaraz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Gauza jakina da gure artean gero eta etorkin gehiago dagoela. Horietako asko ostalaritzan ari dira lanean, eta bezeroek euskaraz eskatzen dutenean ezin erantzunda geratzen dira, edo faborez gaztelaniaz hitz egiteko esaten diete bezeroei. Hori dela eta, HABE-k Ostalaritza izeneko material didaktikoa argitaratu du, hain zuzen ere, euskaraz ez dakiten ostalaritzako langileei zuzenduta. > <b>Ostalaritza</b> izeneko ikasmaterialak HABEK argitaratu ditu, ostalaritzaren sektorean euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Hain zuzen ere, taberna eta jatetxeetako eguneroko komunikazioa lantzeko oinarrizko materiala da. Euskaraz ezer ere ez dakiten ostalariei begira egin dira material hauek, eta helburua zera da, bezeroekin euskaraz komunikatu ahal izateko gutxieneko trebakuntza lortzea. > > Helburu horrekin, <b>Ostalaritza 1: tabernan</b> eta <b>Ostalaritza 2: jatetxean</b> langai didaktikoak sortu dira eta Elhuyar Aholkularitzak eta HABE erakundeak elkarlanean egin dute bilduma. > > > **Ostalaritzaren inguruko gaiak** > > > Ostalaritzako langileek bezeroei zerbitzua eskaini ahal izateko sortu da bilduma, eta horrexegatik, ostalaritzaren inguruko gaiak hartu dituzte. Honela, > > - edariak eta pintxoak euskaraz zerbitzatzen, > > - bezeroak kontua eskatzen duenean ulertzen eta kobrantza egiten, > > - mahaiaren erreserba egiten, > > - eguneko menua eskaini eta eskaera ulertzen, > > - etabar > > ikasiko dute. > > > **Ezaugarriak** > > > - <b>Euskara bakarka ikasteko</b>: ostalaritzan aritzen direnek askotan arazoa izaten dute euskaltegira joateko. Izan ere, txandaka egiten dute lan, edo egun batetik bestera ordu ezberdinetan jardun behar izaten dute, edo... > > - <b>Euskaraz eta gaztelaniaz</b>: ezkerreko orriak euskaraz daude eta eskuinekoak gaztelaniaz. Hala ere, ezagutza gaztelaniatik abiatzen da. Izan ere, liburuaren erabiltzaile gehienek gaztulaniaz jakingo dutela pentsatzen da, eta erraz moldatuko direla azalpenekin. > > - <b>Etorkinak</b>: ostalaritzan gero eta etorkin gehiago aritzen direla kontuan hartu da eta materiala egiteko orduan etorkinei zuzendutako atal berezi bat sortu da, eduki soziokulturalekin. > > - <b>Kaleko euskaratik gertu</b>: taberna eta jatetxeetan egunero erabiltzen den hiztegia lantzen da bilduma honetan. Horrek esan nahi du zenbait hitz agian ez direla agertuko Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan. Izan ere, materialaren helburua kontuan hartuta, kaleko erabilerak izan du lehentasuna, lexikoari dagokionez. > > - <b>Maila</b>: ezer ere ez dakitenetzat egindako materiala da. Oso sinplea eta erabilerraza da. Izan ere, ostalaritzan erabiltzen diren elkarrizketa asko azalekoak izaten dira, hau da, hizkuntza sakonki ezagutu gabe ere erabil daitezkeenak. > > > **Materiala** > > > - <b>Bi liburu</b>: bakoitzean hamar unitate didaktiko. > > - <b>Ehun ordu</b> inguruko iraupena. > > - Hogeigarren unitatea <b>glosategia</b> da. > > - <b>CD-a</b> ere badu, unitateko elkarrizketekin. > > > **Unitate didaktikoak** > > > Hauek dira unitate didaktikoak: > > <center><table class="taula" border="3"><tr><td><b>Ostalaritza1: Tabernan</b></td><td><b>Ostalaritza 2: Jatetxean</b></td></tr><tr><td>01. Unitatea: Edariak</td><td>01. Unitatea: Menua</td></tr><tr><td>02. Unitatea: Kobratzen</td><td>02. Unitatea: Eskaera</td></tr><tr><td>03. Unitatea: Freskagarriak</td><td>03. Unitatea: Kexa</td></tr><tr><td>04. Unitatea: Musika</td><td>04. Unitatea: Argibideak</td></tr><tr><td>05. Unitatea: Laguntza</td><td>05. Unitatea: Erreserba </td></tr><tr><td>06. Unitatea: Debekua</td><td>06. Unitatea: Koktela</td></tr><tr><td>07. Unitatea: Bokadiloak</td><td>07. Unitatea: Eguneko menua</td></tr><tr><td>08. Unitatea: Gosaria</td><td>08. Unitatea: Sukaldean</td></tr><tr><td>09. Unitatea: Gozokiak</td><td>09. Unitatea: Hornitzailea</td></tr><tr><td>10. Unitatea: Itxiera</td><td>10. Glosategia</td></tr></table></center> > > > **Ikas-unitatearen egitura** > > > Unitate bakoitzaren hari metodologikoa ez galtzeko, unitate guztiek egitura bera dute. Unitate bakoitzean hainbat eduki lantzen direnez, euskara-maila ere progresiboki areagotu egiten da. Hauek dira unitate bakoitzak dituen atalak: > > - <b>Unitatearen helburua eta aurkibidea</b>: atal honetan kapitulu osoaren helburu orokorra azaltzen da, irakurleak jakin dezan kapitulu horretan zein helburu landuko den. Kapitulu guztietan argazkiak eta marrazkiak jarri ditugu, lagungarri izan daitezen. > > - <b>Elkarrizketa (entzumena)</b>: aurkibidean aurkeztutako helburua lantzeko elkarrizketa azalduko da hemen, bi lagun edo gehiagoren arteko elkarrizketa. Unitate guztietako elkarrizketa CDan grabatuta dago. > > - <b>Ariketak</b>: elkarrizketetan landutakoa aztertuko da ariketetan: lexikoa, sintaxia, esaldi eginak... Ariketak liburuan bertan egitekoak izango dira. Ariketa batzuk CDan grabatuta daude. > > - <b>Azalpenak</b>: ariketetan edo elkarrizketetan landutako hizkuntza-alderdiak aurkeztu eta azalduko dira; azalpenak, adibideak, erabilera egoki eta okerrak, aholkuak... > > - <b>Hiztegia</b>: kapitulu horretan erabilitako hitzekin hiztegia osatu da, sailka banatuta eta alfabetikoki zerrendatuta. > > - <b>Errepasoa</b>: elkarrizketetan, ariketetan eta azalpenean landutakoaren errepasoa egingo da, ariketen bidez. > > - <b>Badakizu?</b>: hemengo kulturarekin eta tradizioarekin lotutako gaiak landu dira atal honetan, bertako alderdi soziokulturala ezagutzeko egokiak. Kapitulu bakoitzeko "Badakizu?" atalean landutakoak ez du jarraipen progresiborik, hau da, "Badakizu?" atal guztiak jarraian irakurri ahal dira aurreko ariketak eta elkarrizketak irakurri gabe. Honakoak dira kapituluz kapitulu "Badakizu" atalean landu diren gaiak: > > - Koadrila eta poteoa > > - Botea > > - Azeitunak/olibak > > - Festak > > - Pintxoak > > - Dena lurrera > > - Bokadiloak > > - Gosaria > > - Gura dot/nahi det > > - Tabernen itxiera > > - Kantua > > - Janari tradizionala > > - Sagardotegia > > - Propina > > - Elkarte gastronomikoa > > - Angulak > > - Eguneko menua > > - Produktu tipikoak > > - Bertoko garagardoa > > - <b>Erantzunak</b>: liburuko kapitulu guztietan jasotako ariketen eta errepasoaren erantzunak atal honetan bildu dira. > > > **Zabalkundea** > > > Mila ale atera dituzte, eta euskaltegi guztietara eta ostalaritza eskoletara bidaliko dituzte. Bestalde, udaletxeetan ere zabaldu nahi dute ekimenaren berri, ostalaritza-langileentzat ikastaro bereziak antola ditzaten. > > > **Ikas-unitate bat ikusgai** > > > Baten batek ikas-unitate bat nolakoa den ikusi nahi badu, "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2005/ostalaritza017.pdf klikatuta ikus dezake. Eta "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2005/ostalaritza_triptikoa750.jpg klikatuta, berriz, material honen berri emateko atera den hiruorrikoa ikus daiteke. > > > <br> > **(BEGOŅA MARTINEZ MONASTERIO HABE-ren material sorkuntza ataleko kide da)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1115822931/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com