![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Itxaso Ferreras - Kontseilua / Bestelakoak / 2005-04-29 / 14:28
Kontseiluak Euskal Tonbola antolatu du, euskara bultzatzeko proiektu berriak abian jartzeko baliabideak lortzeko helburuarekin. “Euskal Tonbola herriz herri joango da euskararen konpromisoa zabaltzen”, azaldu du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek.
Euskal Tonbola herrietako tabernetan salduko da. “Txartel bakoitzean sariaren izenarekin batera, norbanakoen euskara sustatzeko konpromiso bana azalduko da”, jakinarazi du Idazkari Nagusiak.
“Sari nagusiak Kariberako eta Mediterraneoan zeharreko bidaiak izango dira”, zehaztu du Xabier Mendigurenek. Beraz, sari asko izango dira, besteak beste, MP3 irakurgailuak, kamera digitalak, sakelako telefonoak, DVD irakurgailuak, asteburuak landetxeetan, DVD sortak eta afariak.
![]() |
Euskal Tonbola asteburu honetan abian jarriko da, eta lehendabiziko saltokiak Gipuzkoako Buruntza, Urola Behea eta Kosta izango dira. “Zonaldeka banatu dugu Euskal Tonbolaren ibilbidea eta Euskal Herriko herrialde guztietatik pasatuko da”, aditzera eman du Iker Gómez de Segurak.
Hona hemen Euskal Tonbolak egingo duen ibilbidea:
(ITXASO FERRERAS SANTAMARIA Kontseiluko komunikazioburua da)
![]() | Inprimatu |
Erramun Gerrikagoitia / 2005-05-03 / 06:20
Kontseiluak, Euskararen Kontseiluak, abian jarriko du tombola bat deitua euskal tonbola bi helbururekin -esan duen lez hak Xabier Mendiguren- batetik lortzeko dirua (nola-ere bait da edozein tombolaren helburu edo behintzat bat helburuetarik, krematistikoa) eta baita sustatzeko bakoitzaren kompromisoa buruz euskara. Bi puntu horietan, an dirua eta an kompromiso personala, uste dut nik’ ba gagozela euskaldunok aski, aski ongi, xaxatuak, nola-ere behar dugun berriz gainera gainetik kampaina berri bat buruz bermatu eta agian ere garantizatu eta konfirmatu bi puntuok, diru biltzea eta kompromiso quasi totemiko individuala.
Tombolak ba ditugu lehendik ere nahiko nire ustez: Ibilaldia, Kilometroak, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez, Herri Urrats, Korrika, …, eta bestetzu ere presoak, ekologistak, bizimodua aurrera ateratzea, seme-alabaen estudioak, kariotze generala, … Gainera agertzen du gure Herriak kompromisoa joanik muntzoka edo saldoka tu euskal kulturako eventu horiek eta ere igorririk semeak edo ilobak tu euskal irakaskuntza, direlarik sarri haur hauek sartuak an “eremu experimentalak” non abusatzen da gain haurrak eta haurren posibilitate naturalak kin hain euskara desegoki eta indigeriblea.
Uste dut ere, nik neure nivel eta panorama individualean, ikusirik resultatuak hon dituenak euskarak an irakaskuntzan lortzen artean 16 urteko gazteak, hau da, suspensoa -edo frakasoa-, uste dut ezen hor ba dago ere -utziko dugu esanik ere, ERE- suspenso bat duela atera euskarak, euskarak berak hizkuntzak; ezen euskarak ere -behintzat ere- atera duela suspenso, ez soil horregatio da suspensoa gan gazteak, gan irakasleak, gan inspektoreak, gan direktoreak, gan systema eskolar modeloena (A,B,C), gain diru guti, … Finean euskarak ere -ERE- atera du suspenso, an 25 urte behitzat.
Bada, heldu da momentua, ere begiratzeko ea zertan huts egin daroan euskarak, ez soil zertan huts egin izan daroen ikasleek, irakasleek, direktorek, inspektorek, systema edukativoak, asignatio ekonomiko rakhitikoak, …, baizik behar da ikusi eta analyzatu -behintzat an prespektiva thearikoan- zertan huts egiten ohi daroan ere -ERE- euskarak, hizkuntzak berak, gainera izanik “suspenso” hori edo euskararen galtzea konstante historikoa datorrenan tik aspaldiko mendeak eta tik eremu geographiko historiko zabalak.
Beharko da ikusi zertan eta zenbateraino behar luke euskarak -EUSKARAK- reforma minimun batzuk, zeintzuk gabe segituko duen ziur ateratzen suspenso euskarak geroan ere. Ez dago, andere eta jaunok, basikoki tomboletan bermatzerik eta gutiago garantizatzerik etorkizuna hon euskara.
Lekeitio, maiatza 03 martitzena, 2005.
(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)
Erramun Azkune / 2005-05-03 / 08:32
Egun on Itxaso,
Irakurri berri naiz TONBOLAko webgunea eta nire euskara batzordeko taulan jarri naiean nabil inprimatua, baina Tonbolako webgunean, irudi batek textuak jaten ditu eta irakurezina da.
Eskarrikasko
Besterik gabe, agur bat
(ERRAMUN AZKUNE Gorosabel enpresako kide da)