|
Kontseiluak Euskal Tonbola antolatu du, euskara bultzatzeko proiektu berriak abian jartzeko baliabideak lortzeko helburuarekin. “Euskal Tonbola herriz herri joango da euskararen konpromisoa zabaltzen”, azaldu du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek.
Euskal Tonbola herrietako tabernetan salduko da. “Txartel bakoitzean sariaren izenarekin batera, norbanakoen euskara sustatzeko konpromiso bana azalduko da”, jakinarazi du Idazkari Nagusiak.
“Sari nagusiak Kariberako eta Mediterraneoan zeharreko bidaiak izango dira”, zehaztu du Xabier Mendigurenek. Beraz, sari asko izango dira, besteak beste, MP3 irakurgailuak, kamera digitalak, sakelako telefonoak, DVD irakurgailuak, asteburuak landetxeetan, DVD sortak eta afariak.
“Txartelak herrietako tabernetan salgai egongo dira euro baten truke eta eskuratutako dirua euskararen normalizazioa lortzeko lanak betetzeko izango da", adierazi du Kontseiluko Finantzaburuak, Iker Gómez de Segurak. Erosleak txartela hazkatu egin beharko du saria zein den jakiteko.
Euskal Tonbola asteburu honetan abian jarriko da, eta lehendabiziko saltokiak Gipuzkoako Buruntza, Urola Behea eta Kosta izango dira. “Zonaldeka banatu dugu Euskal Tonbolaren ibilbidea eta Euskal Herriko herrialde guztietatik pasatuko da”, aditzera eman du Iker Gómez de Segurak.
Hona hemen Euskal Tonbolak egingo duen ibilbidea:
- Gipuzkoako Buruntza, Urola Behea eta Kosta.
- Deba Behea, Deba Goiena eta Araba.
- Gipuzkoako Goierri, Urola Garaia eta Tolosaldea.
- Donostia, Oarsoaldea eta Bidasoa.
- Bizkaiko Busturialdea, Durangaldea, Lea-Artibai eta Mutriku.
- Uribe Nerbioi eta Butroi, Uribe Kosta, Enkarterriak, Ezkerraldea, Bilbao, Txorierri eta Arratia.
- Azkenik, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko zenbait herritan izango da.
(ITXASO FERRERAS SANTAMARIA Kontseiluko komunikazioburua da)
|
|
Kontseiluak, Euskararen Kontseiluak, abian jarriko du tombola bat deitua euskal tonbola bi helbururekin -esan duen lez hak Xabier Mendiguren- batetik lortzeko dirua (nola-ere bait da edozein tombolaren helburu edo behintzat bat helburuetarik, krematistikoa) eta baita sustatzeko bakoitzaren kompromisoa buruz euskara. Bi puntu horietan, an dirua eta an kompromiso personala, uste dut nik’ ba gagozela euskaldunok aski, aski ongi, xaxatuak, nola-ere behar dugun berriz gainera gainetik kampaina berri bat buruz bermatu eta agian ere garantizatu eta konfirmatu bi puntuok, diru biltzea eta kompromiso quasi totemiko individuala.
Tombolak ba ditugu lehendik ere nahiko nire ustez: Ibilaldia, Kilometroak, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez, Herri Urrats, Korrika, …, eta bestetzu ere presoak, ekologistak, bizimodua aurrera ateratzea, seme-alabaen estudioak, kariotze generala, … Gainera agertzen du gure Herriak kompromisoa joanik muntzoka edo saldoka tu euskal kulturako eventu horiek eta ere igorririk semeak edo ilobak tu euskal irakaskuntza, direlarik sarri haur hauek sartuak an “eremu experimentalak” non abusatzen da gain haurrak eta haurren posibilitate naturalak kin hain euskara desegoki eta indigeriblea.
Uste dut ere, nik neure nivel eta panorama individualean, ikusirik resultatuak hon dituenak euskarak an irakaskuntzan lortzen artean 16 urteko gazteak, hau da, suspensoa -edo frakasoa-, uste dut ezen hor ba dago ere -utziko dugu esanik ere, ERE- suspenso bat duela atera euskarak, euskarak berak hizkuntzak; ezen euskarak ere -behintzat ere- atera duela suspenso, ez soil horregatio da suspensoa gan gazteak, gan irakasleak, gan inspektoreak, gan direktoreak, gan systema eskolar modeloena (A,B,C), gain diru guti, … Finean euskarak ere -ERE- atera du suspenso, an 25 urte behitzat.
Bada, heldu da momentua, ere begiratzeko ea zertan huts egin daroan euskarak, ez soil zertan huts egin izan daroen ikasleek, irakasleek, direktorek, inspektorek, systema edukativoak, asignatio ekonomiko rakhitikoak, …, baizik behar da ikusi eta analyzatu -behintzat an prespektiva thearikoan- zertan huts egiten ohi daroan ere -ERE- euskarak, hizkuntzak berak, gainera izanik “suspenso” hori edo euskararen galtzea konstante historikoa datorrenan tik aspaldiko mendeak eta tik eremu geographiko historiko zabalak.
Beharko da ikusi zertan eta zenbateraino behar luke euskarak -EUSKARAK- reforma minimun batzuk, zeintzuk gabe segituko duen ziur ateratzen suspenso euskarak geroan ere. Ez dago, andere eta jaunok, basikoki tomboletan bermatzerik eta gutiago garantizatzerik etorkizuna hon euskara.
Lekeitio, maiatza 03 martitzena, 2005.
(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)
|