Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» Ikasleen euskara maila neurtu dute
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) A ereduan ikasten ari den 16 urteko ikasle bakar batek ere (%100ak) ez du euskaraz normaltasunez komunikatzeko ahalmenik. B ereduko ikasleen %67ak ere ez. Ezta D ereduko %32ak ere. Hala egiaztatu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 16 urteko ikasleen euskara maila neurtzeko prestatu duen azterketak. > Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) diharduten 16 urteko gazteen euskara maila neurtzeko azterketa paratu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak. Azterketa horren bidez *Euskararen Gaitasun Agiria* (EGA) baino maila apalagoa neurtzen da, ingeleseko *First Certificate* azterketaren parekoa. > > A ereduko bi ikastetxetan jarri dute azterketa: ikasle bakar batek ere ez du gainditu (%100). B ereduko ikasleen %67ak ere ez du azterketa gainditu; D ereduko %32ak ere ez. > > > **Nazioarteko neurgailua** > > > Nazioartean beste hainbat hizkuntzen maila neurtzeko erabili ohi den neurgailu berbera erabili da euskararentzat ere. Hizkuntzen erreferentziako marko komun europearra kontuan hartu du EAEko Hezkuntza Sailak (Europar Kontseilua) eta ALTE-k (Association of Language Testers in Europe) definitutako maila eta zertifikazioetan ardaztu du EAEko ikasleen euskara maila neurtzeko azterketa. > > Beraz, apatu oinarri horiekin, ISEI-IVEI-k (unibertsitateaz kanpoko **I**rakas-**S**istema **E**baluatu eta **I**kertzeko Erakundeak), Pedagogi Berriztapenerako Zuzendaritzarekin batera, B2 mailarekin (ALTE-ren 3. maila) bateragarria den euskara-proba bat eraiki du 16 urteko gazteen euskara maila neurtzeko. > > >

ALTEren maila eta zertifikatuak zenbait hizkuntzatan

Taula hobeto irakurtzeko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> > > **Azterketa gainditzen duenak egiaztatzen duen gaitasuna** > > > Euskara azterketa hau gainditzen duen ikasleak gaitasun maila hauxe dauka: > > > - **Irakurmena** > > - Gaur egungo artikuluei buruzko arazoak zein txostenak ulertzeko. > > - Autoreen jarrera edo iritzi anitzak ulertzeko. > > - Literatura garaikideko prosan idatzizko testuak ulertzeko. > > > - **Idazmena** > > - Bere interesekin lotutako gai askori buruzko testuak idazteko. > > - Idazlan edo txostenak idazteko, non informazioa azaltzen den edo ikuspuntu zehatz baten alde edo kontrako argudioak azaltzen diren. > > - Zenbait eginkizun edo esperientziak nabarmentzen diren gutunak idazteko. > > > - **Entzumena** > > - Hitzaldi luzeak ulertzeko edo eztabaiden konplexuen ildoa jarraitzeko, betiere gaia ezaguna izanik. > > - Komunikabideetako albisteak eta saioak edo euskara batuaz erabiltzen dituzten pelikulak jarraitzeko. > > > - **Mintzamena** > > - Bere inguruko gaiei buruzko deskripzio argiak egiteko, zenbait aukera kontuan izanda, eta horien abantailak eta eragozpenak azaltzeko. > > - Naturaltasun eta jariotasunez elkarrizketetan parte hartzeko; hortaz, arazo gabeko komunikazioa ahal du aurrera eraman bertako hiztunekin. > > - Testuinguru ezagunetako eztabaidetan ahal du parte hartu bere iritzi edo ikuspuntua emanez. > > > - **Hizkuntza ezagutza** > > - Orokor eta inguruko gaiei buruzko hiztegi zabala edukitzeko. > > - Zalantza lexikoak izan arren hitzak errepikatzea saihesten saiatzeko. > > - Dituen akats gramatikalek ez diote komunikazioa eragozten, gutxi eta ez-sistematikoak baitira. > > - Kohesio eta koherentzia egokia du eta idazteko arauak errespetatzeko (gramatikan, ortografian, etab.). > > > **Emaitzak** > >

TREBETASUNAK
ongi erantzundako item-en ehunekoa

> > > **Jarraibideak** > > > Egoeraren lehendabiziko azterketa honetatik EAEko Hezkuntza Sailak honako jarraibideak proposatu ditu: > > - Euskararen lorpen-mailak zehaztea etapa guztietan. Ikasleriak lortu behar dituen mailak zehaztea eta ikasi beharrekoaren definizio argi bat egitea. Maila eta etapa bakoitzerako helburu zehatzak ezarriko dira, Haur Hezkuntza eta DBH amaierarako. > > - Administrazioak etapa bakoitzaren amaieran lortu daitezkeen zertifikazioak ezarriko ditu. Zertifikazio hauek ALTE-ren homologazio bidea jarraituko dute. B2 ziurtagiria proposatzen da derrigorrezko irakaskuntzaren amaierarako. > > - **Irakastereduak erreformatzea** 10/1982 Euskararen Erabilpena Arautzeko Oinarrizko Legeak markatzen dituen helburuak lortzeko, beraien emaitzak ebaluatuz. > > - Irakasleriaren euskararen kalitatea hobetzea hobekuntza ikastaro espezifikoen bitartez. > > > > _____________________________________________ > > > - Ikasleen euskara mailaren ebaluazioari buruzko txostena "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2005/Euskara_mailaren_ebaluazioa.pdf daukazu oso-osorik. > > > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com