Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskara lan-munduan Sustraituz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren barruan Euskara Planen Zuzendaritzan lanean gabiltzanok Sustraituz izeneko zerbitzua jarri genuen martxan 2005eko otsailaren 10ean. Zerbitzu berri honen helburua euskarak lan-munduan duen kokaguneaz sortzen den informazioa, bai Kultura Sailak bai bestek sortutakoa, interesa izan dezaketenei iristaraztea da. > **Euskara eta lan-mundua uztartzen dituzten berriak** > > > Aldian behineko zerbitzu berri honek euskara eta enpresa munduarekin zerikusia duten berriak zabalduko ditu e-posta bidez, arlo horretan dabiltzanak gertatzen diren kontuen berri izan dezaten. Zerbitzua astean behinekoa izango da gutxienez. Hasiera batean, mezuan bertan joango da testu osoa, baina gerora, zerbitzua Kultura Saileko web-gunean jartzeko asmoa dugu. Orduan, bidaliko den mezua testu osoaren laburpena besterik ez da izango eta norberak, nahi izanez gero, testu osoa irakurtzeko aukera izango du mezuan bertan klik eginez. > > Enpresen partaidetza bereziki baloratuko dugu informazio-isuri horizontalak ziurtatzen joateko. > > > **Zerbitzua nola jaso** > > > Zerbitzua martxan jarri zen egunean 193 harpidedunek izan zuten gure berri. Gaur aldiz, 220 inguru dira gure datu basean jasota ditugun harpidedunak. Sustraituz zerbitzuan alta eman nahi izanez gero <a href="mailto:sustraituz@ej-gv.es">sustraituz@ej-gv.es</a> helbidera mezua idatzi eta gaian “alta eman” jartzea nahikoa da, mezuaren muinean izen-deiturak eta enpresa adieraziz. Zerbitzuan baja emateko, ordea, aurreko helbidera idatzi eta gaian “baja eman” jarri behar da. > > > **Aurrekariak** > > > Zerbitzua martxan jarri aurretik ere egin izan ditugu bidalketak era “informal” batean. Besteren artean honako gaiak edo gai-multzoak bidali ditugu: > > - informatika kontuak euskaraz (Mandrake Linux 10 bertsioa, office 2003, Prisma II 8.2 bertsioa, …) > > - hiztegi kontuak (tailerreko eskuliburu teknikoa, makina herraminta arloko hiztegia, eskuko hiztegia, irudidun hiztegia…) > > - itzulpen kontuak (patrikako itzultzailea, itzulpen automatikorako sistema) > > - estatistika kontuak > > - … > > > Gai horietakoren bat zure interesekoa bada, idatzi <a href="mailto:sustraituz@ej-gv.es">SUSTRAITUZ</a>-era eta bidaliko dizugu. > > > **(IRENE FERNANDEZ MAIZTEGI Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskara Planen Zuzendaritzako kidea da)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1113987578/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com