Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Topagunea eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza-hitzarmena
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Euskaltzaindiak elkarren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Euskararen normalizaziorako proposatzen diren egitasmoen inguruan, bi erakundeok elkarlanean arituko dira. Hitzarmenak bost urteko iraupena izango du. > Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Euskaltzaindiak lehendabiziko lankidetza-hitzarmena sinatu dute 2005eko apirilaren 12an, Akademiaren egoitzan. Hitzarmen horrek, bi erakundeen arteko loturak sendotzea du helburu, elkarren aitorpenetik abiatuz. Hala bada, biek lankidetza-proiektu zehatzak bideratu eta garatuko dituzte, euskararen normalizazioaren eremuan. > > Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren izenean Joxe Mari Mujika lehendakariak sinatu du eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak egin du. Jasone Mendizabal Topaguneako zuzendaria eta Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiko diruzaina ere bertan izan dira eta hitzarmenaren nondik norakoak azaldu dituzte > > Bi erakundeen arteko lankidetza jardueraren abiapuntuak honako hauek dira: > > - Topaguneak aitortu egiten du, euskaraz denaz bezainbatean, Euskaltzaindia dela erakunde aholku-emaile ofiziala > > - Euskaltzaindiak, bere aldetik, aitortu egiten du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak arlo ezberdinetan euskaldunon artean euskararen erabilera sustatzen egiten duen lana. > > Hala bada, bi erakundeok elkarlanean arituko dira, euskararen normalizaziorako proposatzen diren egitasmoen inguruan, baita Euskaltzaindiak euskararen arloan ezarritako arauak eta egindako gomendioak zabaltzeko ere. > > > **Euskararen erabilera egokirako laguntza** > > > Euskararen erabilera egokiaren alde, Topaguneari laguntza eskainiko dio Euskaltzaindiak, euskal lexikoari, gramatikari, toponimiari, ortografiari eta, euskalkiei buruzko kontsultak direnean. > > Topaguneak bereziki kontutan hartuko ditu arau eta gomendio horiek euskarazko toki hedabideen artean zabaltzeko eta entitateak euskalduntzeko egiten diren hitzarmenetan aplika daitezkeen gomendioak egiteko. > > Oro har, bazkideei zuzendutako ikastaro eta dena delako ekitaldietan, Euskaltzaindiari gramatika, lexiko, ortografia, toponimiari eta euskalkien erabilerari buruzko irizpideak aintzat hartuko ditu Topaguneak eta hauek guztiak zabaltzeko moduak landuko ditu. > > Bestalde, bi erakundeok argitaratzen dituzten argitalpenak elkartrukatzeko konpromisoa hartzen da. > > Hitzarmen hau koordinatzeko, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzordea eratuko dute, bakoitzak bi ordezkari izango dituelarik. > > Hitzarmenak bost urteko iraupena izango du. > > > **Euskalgintzan dihardutenekin, elkarlanean** > > > Andres Urrutia euskaltzainburuaren ustez, berebiziko garrantzia du gaur sinatu den hitzarmenak: “Behin ere, hitzarmen honek berresten du Zuzendaritza berriak duen asmoetariko bat, hau da, euskalgintzan diharduten erakunde eta elkarteekin hitzarmenak egitea; horrela, hitzarmen hauen bitartez, erakunde horien guztien isla izango dugu Euskaltzaindian eta haiek ere, gure asmoak eta lanak zabalduko dituzte”. > > Joxemari Muxija Topagunearen lehendakariak hitz egin du jarraian. Esan duenez, “elkarlanaren aldekoak gara eta gaur, euskara egoki erabili eta zabaltzeko batu gura izan ditugu gure indarrak. Borondate horren adierazlea da hitzarmen hau”. > > Jose Luis Lizundiaren esanetan, hemendik aurrera, Topagunea “Euskaltzaindiak erabiliko duen banatzaile lanabesa euskararen normalizaziorako” izango dela esan du. “Ziur gaude -adierazi du euskaltzainak- etorriko zaizkigula behetik gora, eskakizun ugari euskararen normalizazio bide luze honetan garatzeke dauden arazori erantzuna galdetuz. Guk ere detektatuko ditugu zenbait hutsune eta Federazioari adieraziko”. > > Azkenean, Jasone Mendizabal Topagunearen zuzendariak, Euskaltzaindiaren gramatika, lexiko, ortografia, toponimiari eta euskalkien erabilerari buruzko irizpideak zabaltzeko ahaleginak egingo dituztela ziurtatu du.<b> > > > > ___________________________________________________ > > > > - Argazkian ezker-eskuin: Jasone Mendizabal, Topagunea Federazioaren zuzendaria; Joxemari Muxika, > lehendakaria; Andres Urrutia, euskaltzainburua; eta Jose Luis Lizundia, > Euskaltzaindiko diruzaina.</b> > > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1113321713/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com