Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Hauteskunde proposamen eskasak euskararentzat
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak EAEko hauteskunde autonomikoei begira alderdien egitarauen azterketa egin du, euskararen normalizazio prozesuan aurrerapausoak proposatzen diren jakin nahian. > **Konpromisoa beharrezkoa** > > Horretarako, Kontseiluak egitaraua argitaratu duten alderdien proposamenak "txosten baten bidez":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113325569 aztertu ditu. Azterketa honen ondorio nagusia alderdi gehienen hizkuntza-politikaren eraginkortasun eza da. "Hauteskunde-egitarauetan ere normalkuntza lortzeko euskararen konpromisoa ezinbestekoa dela uste dugu", azaldu zuen Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek. > > **Akordio soziopolitikoa oinarri** > > > Egitaraua aditzera eman duten alderdiak EAJ-EA, PP, PSE, EB, UA, Aralar, Alderdi Humanista, Berdeak-Pacma eta Batasuna izan dira, azken hori hauteskundeetan parte hartuko ez duena legez kanpo utzia izanagatik. > > Azterketarako oinarri gisa, Kontseiluak 2004ko azaroan hamaika indar politiko eta sindikalekin sinatutako Akordio Soziopolitikoa hartu du. “Hitzartu genituen neurriak gure ustez ezinbestekoak dira”, adierazi zuen Idazkari Nagusiak. Alderdien proposamenen gainean Kontseiluak bere ondorioak atera ditu. “Orokorrean, alderdien proposamenak nahiko eskasak dira”, esanez adierazi zuen kezka Xabier Mendigurenek. > > > **Atzerapausoak eta eskasiak** > > > Egitarauen azalpenetan Kontseiluak PSE, UA eta PPren egitasmoetan atzerapausoak nabaritu ditu. “Alderdi hauek ‘inposizioa’, ‘diskriminazioa’ eta ‘opresioa’ hitzak erabiltzen dituzte, euskararen normalizazioak eragindakoak direla esanez. Ez dute, ordea, euskaldunok pairatu behar dugun hizkuntza-eskubideen urraketa aipatzen”, salatu zuen Kontseiluko Ildo Politiko-Instituzionaleko arduradunak, Ińaki Lasak. > > EAJ-EA koalizioaren proposamenean ere, ez dute ‘euskarak behar duen eraginkortasuna’ jaso, Kontseiluaren aburuz. “Koalizioaren eta gainerako alderdi gehienen adierazpenetan asmo, helburu eta bitartekoen arteko lotura falta da”, adierazi zuen Lasak. > > Eskasien artean Ildo Politikoko arduradunak bi puntu azpimarratu zituen. Batetik, Estatutu berrian ez dela euskarak izan behar duen estatusa jasotzen. Bestetik, hezkuntza-ereduen sistemaren aldaketa ez dutela funtsezkotzat hartzen. > > Administrazioaren eta Osakidetzaren euskalduntzearen gainean EAJ-EA koalizioak duen jarrera kritikatu zuen Kontseiluak. “PSEk, PPk, EBk eta UAk ere, ez diote zerbitzuak euskalduntzeari arretarik jarri, normalizazioa lortzeko ezinbestekoa izan arren”, esan zuen Ińaki Lasak. Gainera, lan-munduaren euskalduntzean, hedabideenean, dirulaguntza beharretan eta udal mailako politikan hutsuneak nabaritu dituzte. > > > **Proposamen interesgarriak** > > > Azkenik, Kontseiluak proposatutako Akordio Soziopolitikoarekin bi alderdi bat agertu direla azpimarratu zuten: Aralar eta Batasuna. Era berean, EBk bere egitarauan zenbait proposamen interesgarri azaldu ditu. > > “Hitzarmen Soziopolitikoarekin lortutako eragina azpimarratzekoa da. Izan ere, gainerako alderdiei Akordioarekin bat etortzeko proposamena zabaldu nahi diegu, honetan azaldu baitugu jarraitu beharreko bidea”, gaineratu zuen Lasak. > > > <br> > <b>Gai honi buruz <i>erabili.com</i>-en argitaratutakoak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Legegintzaldi motela euskararentzat":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1112974328 > > - "Kontseilua hizkuntza-politikarekin kezkatuta":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1113206434 > > - "Euskararen garapena 2001-2005 Legegintzaldian":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113218265 > > - "Hauteskunde proposamen eskasak euskararentzat":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1113313355 > > - "Alderdiek euskararentzat dituzten proposamenak aztergai":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113325569 > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1113313355/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com