Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Legegintzaldi motela euskararentzat
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak EAEan bukatu berri den 2001-2005 Legegintzaldiak euskararen garapenean "egindakoak eta bete gabekoak aztertu ditu":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113218265 txosten kritiko eta eraikitzaile baten bidez. Ondorio nagusi bezala normalizazioan aurrerapauso garrantzitsurik eman ez izana salatu du. > Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren hizkuntza-politikaren eragina aztertzeko, 2004an hamaika indar politiko eta sindikalekin hitzartutako akordio soziopolitikoan adostutakoa abiapuntutzat hartu dute, neurri bezala. Kontseiluak akordioan adostutakoarekin alderatuta aginteak lau urte hauetan ez du aurrerapen inportanterik eman. > > Kontseiluko Ildo Politiko-Instituzionalaren arduraduna den Iñaki Lasak Legegintzaldian normalizazioak eskatzen zuen neurriak bete behar ez izateko ‘gehienengoaren nahia’ edo ‘errealitate soziolinguistikoa’ gisako esamoldeak erabili izana salatu du. “Legegintzaldian sortutako legeak, dekretuak eta planak ‘lagundu’, ‘bultzatu’, ‘sustatu’ eta ‘garatu’ bezalako aditz ebaluagaitzez beterik daude eta guztiz desorekaturik ageri zaizkigu helburuak eta bitartekoak”. > > Halere, Xabier Mendigurenek, Kontseiluko Idazkari Nagusiak, txalotzekoak izan direnak ere aipatu nahi izan ditu. “Unibertsitate legea dugu horietako bat, sortze prozesua eredugarria izan delako. Eta honekin batera, Osakidetza euskalduntzeko plan bat egin izana, nahiz eta horietan ere zuzendu beharreko asko izan”. > > “Izan ere, normalizazioa lortzeko hizkuntza-politikaren erritmoa bizkortu behar dela adierazi nahi dugu, horrela ez baitugu aurrera egiterik”, azaldu du Idazkari Nagusiak. > > Euskararen garapena eten duten ekintzak ere azpimarratu dituzte. “Euskal Autonomi Erkidegoko Jaurlaritzak ez du Administrazio Orokorra euskalduntzeko pauso eraginkorrik eman”, Iñaki Lasaren iritziz. > > Bestetik, Osakidetzaren euskalduntze-plana oraindik ez dutela abiatu ere aipatu dute. “Plana abiatu baino lehenago 1.800 langile berri hizkuntza-eskakizunik gabe kontratu izan dira”. > > "Euskararen garapena 2001-2005 Legegintzaldian":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113218265 txostenaren arabera, hobetu beharrekoen artean lan mundua euskalduntzeko ahaleginak, dirulaguntzen kopurua eta Euskararen Biziberritze Planari buruzko informazio urria aipatu dituzte. > > **Ondorioak** > > Txostenean jasotakoa honako ideia nagusi hauetan laburbil daiteke: > > 1. 2001-2005 Legegintzaldiak ez du euskararentzat aurrerapauso esanguratsurik ekarri. > > 2. ‘Errealitate soziolinguistikoa’ edo ‘gehiengoaren nahia’ bezalako esamoldeak etengabe erabili izan dira balazta gisa normalizazioak eskatzen dituen neurri eraginkorrak ez hartzeko. > > 3. Legegintzaldian sortutako legeak, dekretuak eta planak ‘lagundu’, ‘bultzatu’, ‘sustatu’ eta ‘garatu’ bezalako aditz ebaluaezinez beterik daude eta guztiz desorekaturik ageri zaizkigu helburuak eta bitartekoak. > > 4. Hizkuntza-politika ez da sektore guztietara iristen, gabezia nabarmenak ditu, ez da sail artekoa eta ez ditu beharrezko diru-baliabideak. Koordinazio-falta nabarmena da oso. > > 5. Alor positiboen artean unibertsitate legea aipatu behar dugu, dituen aukerengatik eta batez ere sortze-prozesu eredugarriarengatik; Osakidetzaren euskalduntze-plana, nahiz eta eduki eskasekoa izan, 20 urte pasatu ondoren garaia baitzen plan bat izateko; baita beste zenbait gai jorratzeko helburuarekin egin diren azpiegitura inbertsioak ere. > > 6. Alor guztiz negatiboan daude ordea, Estatutu berriaren proposamenean euskararen estatusean aurrerakuntzarik jaso ez izana; ereduak gainditu ez izana eta oraindik Hezkuntza Sistemak belaunaldi berriak osorik ez euskalduntzea; eta Administrazio Orokorra euskalduntzeko II. Planaren porrot eskandaluzkoa eta III. Planaren gabezia nabarmena. Negatiboa da oso Osakidetza euskalduntzeko plana abiatu baino lehenago 1.800 langile berri hizkuntza-eskakizunik gabe kontratatzea. Oro har, euskararen alde lanean ari diren gizarte-eragileekiko harreman-moldeak ezegokiak dira. Azkenik, administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuak euskalduntzeko planek huts egiten dute sistematikoki eta gardentasun gutxirekin kudeatzen dira. > > > <br> > **(ITXASO FERRERAS SANTAMARIA Kontseiluko komunikazioburua da)** > > <br> > **Gai honi buruz erabili.com-en argitaratutako artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Legegintzaldi motela euskararentzat":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1112974328 > > - "Kontseilua hizkuntza-politikarekin kezkatuta":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1113206434 > > - "Euskararen garapena 2001-2005 Legegintzaldian":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113218265 > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1112974328/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com