Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Kirola euskaraz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Orain dela hamabi urte, 1993. urtean, “Kirola euskaraz” egitasmoa sortu zuten Debagoieneko zenbait Udalek. Izan ere, kirol material gutxi zegoen euskaraz eta gabezia horri irtenbidea topatu nahi zioten. Hala ere, egitasmoa ez zen Debagoienan bakarrik geratu eta handik gutxira Debabarrenara ere hedatu zen egitasmoa. Gaur egun, Debarroko Euskara eta Kirol zerbitzuen egitasmoa da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzen du. > **Helburuak** > > > Hiru helburu ditu programa honek: > > - Kirolaren arlo guztietan euskararen erabilera sustatzea. > > - Kirola materiala euskaraz sortzea eta argitaratzea. > > - Kirol entrenatzaileak, begiraleak eta hezkuntza fisikoko irakasleak prestatzea. > > > **Kirol materialak euskaraz sortzeko beka** > > > Helburu horiek lortu nahian, kirol materialak euskaraz sortzeko beka deialdia egin zuten urte hartan bertan, eta gerora urtero egin dute beka deialdia. Izan ere, euskaraz kirol material gutxi dago, eta materiala sortzeko beka bat sortu zuten. Beka honen bidez zera lortu nahi dute, pixkanaka pixakanaka gero eta material gehiago egitea eta ondorioz gero eta material gehiago izatea. > > Horretarako, urtero kirol bat edo bi aukeratzen dituzte eta kirol horiek lantzeko materialak egiteko dirulaguntza ematen dute. > > Proiektuak aukeratzeko prozesuaz, jarraipenaz eta bestelako alderdi teknikoaz Debarroko Euskara eta Kirol Zerbitzua arduratzen da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ekonomikoki laguntzen du: bere gain hartzen ditu bekaren kostua eta argitaratzearen kostua. > > > **Dagoen materialaren katalogoa** > > > Orain arteko lana ezagutarazteko asmoz, katalogoa atera dute elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Debarroko Euskara eta Kirol Zerbitzuak. Katalogo honetan, bekaren bidez argitaratutako materialak aurki daitezke. > > Hortaz gain, beste zenbait erakundek edo argitaletxek argitaratutako materialak ere sartu dituzte. Horrela, kirol bakoitza lantzeko dauden materialak ikus daitezke, material horien ezaugarriak, egileak eta non eskuratu daitekeen. > > > **Iazko materiala** > > > Iaz bi liburuxka atera zituzten: > > - Entrenatzaile eta irakasleentzako fitxa didaktikoak. Gimnasioko ziklismoa. > > - Entrenatzaile eta irakasleentzako fitxa didaktikoak. Kirol egokitua. > > Aurrenekoa, hau da, “gimnasioko ziklismoa” Igor Olañeta Mitxelenak egin du eta “kirol egokitua” Nagore Iñurrategi Irizarrek sortu du. > > > **Aurtengo beka** > > > Aurtengo deialdia hamabostgarrena izan da eta bi gai hauen inguruko materialak sortu beharko dituzte beka lortu dutenek: > > - Hirugarren adineko gimnasiarako ariketak > > - Uretako gimnasia (aquagim) > > > Hala ere, baten batek bekara bere proiektua aurkezteko amoa izango balu, hurrengo urteko deialdira arte zain egon beharko du. Izan ere, 2005eko deialdiaren epea urtarrilaren 30ean bukatu zen. > > > **Informazio gehiago** > > > Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean Kirola Euskaraz programaren informazio gehiago lor daiteke, aitatutako kirol materialaren bilduma eta beka deialdiaz gain. Horretarako, sakatu "hemen":http://www.gipuzkoa.net/kirolaeuskaraz > > > <br> > <b>(GERARDO ESKARZA GURIDI Oñatiko Kiroldegiaren zuzendaria da)</b> > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1109784678/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com