Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» IKEA-n euskara garesti dago
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Gaur, 2005eko martxoak 1, denda berri bat zabalduko du Barakaldon altzariak oso modu onean saltzen dituen Suediako IKEA enpresak. Kontseilua harremanetan izan da IKEA enpresarekin joan den udazkenetik euskararen erabilera berma dadin Barakaldoko saltoki berrian. Kontseiluko idazkari nagusiak eskutitz bat ere bidali dio IKEAko zuzendari orokorrari: > Jaun agurgarria, > > > Zinez eskertzen dizut datorren martxoaren 1ean Barakaldon irekiko duzuen dendan euskararen erabilera zuentzat lehentasunezko gaia izatea eta horretan jadanik pertsonalaren hautaketa-prozesuan lanean aritzea. > > Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Sailordetzarekin harremanetan izatea eta Kontseiluak sustaturiko “Bai Euskarari” akordioaren ondorioak baliagarri izan zaizkizuela jakitea benetan estimatzen dugu. > > Era berean, ulertzen dugu pertsonal elebiduna kontratatu nahi izatean herri horretako biztanleen artean zaila izatea euskara ongi menderatzen duten pertsonak aurkitzea; horregatik eskertzen dugu bezeroei bi hizkuntza ofizialetan arreta eskainiko diezula jakitea. Bide batez, esan nahi dizut EAEko legeriak euskararen oinarrizko ezagutza arautzen duela irakaskuntzan, alde batetik, eta IKEA enpresak bere prestakuntza orokorraren barruan euskararen hobekuntza segurtatuko balu, epe laburrean langile gehienak euskara maila baliagarriaren jabe izan litezke. Bestela jokatzeak euskararen normalizazioari traba egingo liokeen mezua zabalduko luke gizartean, hau da, EAEn ez dela beharrezko bezeroei atenditzeko euskara jakitea. > > Hala ere, orain arte, zuen instalazioetan ikusi dugunez eta honekin atxikitako argazkietan egiazta daitekeenez, testu ia guztiak, salbuespen txikiren bat kenduta, gaztelania hutsez daude. Jokabide horrek ez du kontuan hartzen EAEko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Legeak 38. artikuluan dioena. Uler dezakezunez, legea ez betetze hori ezin dugu ontzat eman euskararen normalizazioaren aldeko lanean ari garenok. (1) > > Bestalde, IKEAk prentsan egingo duen publizitatea dela eta, mindurik ikusi dugu euskarazko prentsa ez duzuelako kontuan hartuko, eta hori ere salagarri zaigu. > > Azkenik, esan nahi dizugu, baditugula harremanak Katalunian bertako hizkuntzaren normalizazioan ari direnekin eta, jakinarazi digutenez, ez daude pozik eskaintzen ari zareten hizkuntza-tratamenduarekin eta agindutako zenbait puntu ez dituzuela bete aitortu digute. > > Gure kezka ulertuko duzuelakoan, eta egoera hori guztia hobetuko duzuelakoan, zinez espero dugu zuen enpresak gure hizkuntzari dagokion tratamendua ematea, eta horretarako geure lankidetza eskaintzen dizugu. > > Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaitut. > > > Xabier Mendiguren Bereziartu >
> Kontseiluko idazkari nagusia > > Andoain, 2005eko otsailaren 16 > > >

Bi euskarri baino ez dugu aurkitu elebietan, beti ere euskara azpian. Gainerako guztietan hizkuntza bakarra espainiera da.

Ikeako arduradunek eskainitako prentsarrekoan erakutsitako irudian ikusten denez, merkatal gune berriaren publizitatea euskarazko prentsan egiteko asmorik ez dago.

> > > > > (1) Aipatu legearen 40. artikuluak dioen moduan, establezimendu komertzial handiek 38. artikuluko 2. paragrafoan dioena "bete beharko dute": > > - a) Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuko establezimenduetan, errotuluak, oharrak eta, oro har, jendeari zuzendutako jakinarazpenak euskaraz eta gaztelaniaz emango dira. > > - b) Kontsumitzaile eta erabiltzaileek betetzeko egiten diren inprimaki edo eredu ofizialak bi hizkuntzatan emango dira. > > - c) Kontsumitzaileak edo erabiltzaileak berak hizkuntza ofizialetako bakarra erabiltzea nahi duela adierazi ezean, bi hizkuntzatan idatziko dira atxikipen-kontratuak, klausula-ereduak dituzten kontratuak, araupeko kontratuak, baldintza orokorrak eta kontratu horiei buruzko edo horiek egitearen ondoriozko agiriak. > > - d) Zehazki kontsumitzaileei zuzendutako jakinarazpenak bi hizkuntzatan eman beharko dira, eta baita fakturak, aurrekontuak eta antzeko agiriak ere, kontsumitzaile eta erabiltzaileak berak bi hizkuntza ofizialetako bat bakarrik erabiltzea aukeratu ezean. > > > > **(NEREA PIKABEA AMUNDARAIN Kontseiluko komunikazioburua da)** > > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com